Euskal Konstituzioa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Euskadiko Euskal Lurralde Batuak edo Euskadiko Konstituzioa, Gipuzkoko EGI-Euzko Gaztedik egina.

Text of Euskal Konstituzioa

  • 1. 2012ko abenduaren 6an.1

2. 2 3. ATARIKOAEuskal Herria Europako herri guztien artean berezkonortasuna duen herria da, historia, gizarte eta kulturakoaparteko ondare baten gordailu, eta gaur egun bi estatutankokatutako hiru eremu juridiko-politiko ezberdinetangiltzatuko zazpi lurraldetan du bere leku geografikoa.Euskal Herriak, bere buruaren jabe izateko eskubideagauzatuz, Eusko Legebiltzarrean 1990eko otsailaren 15eangehiengo osoz onartu zen bezala, eta nazioarteanonetsitako herrien autodeterminazio eskubidearekin batetorriz, besteak beste, Eskubide Zibil eta PolitikoenNazioarteko Itunean eta Ekonomia, Gizarte eta KulturakoEskubideen Nazioarteko Itunean, konstituzio hau idazteaerabaki du.Historian modernotzat hartzen den lehen konstituzioa,1780ko Massachussetseko Commonwealthekoa da. JohnAdamsek idatzi zuen, AEBetako bigarren presidente,AEBetako independentzia deklarazioaren sinatzaileenartean hiltzen azkena eta Bizkaiko foruaren ikertzaile izanzena. Bere aburuz, Bizkaiko forua garai hartan bizirikzirauten Europako errepublikanismo demokratikoarenadibide zahar eta garbienetariko bat zen, A Defence of theConstitution of Government of the United States liburuandefendatu zuen bezala. Historiako lehen konstituziomoderno hartako atarikoan ondorengo printzipioa ezartzenda:3 4. Subjektu politikoa modu librean gehituko diren pertsoneksortuko dute: itun sozial bat da, subjektu politikoak herritarbakoitzarekin eta alderantziz, herritar bakoitzak subjektupolitikoarekin bere osotasunean adostuko duena,ongizatearen defentsarako legeak onartuko dituena.Ondorioz, pertsona guztien betebeharra da konstituziogobernua eratzea, legeak egiteko prozedura orekatuaizango duena eta era berean, legeon interpretazio zuzeneta objektiboa bermatuko duena.Euskal Herria beti egon da printzipio honi lotuta eta horrenadibide dugu Herrialde Historikoen oinarrian eraikia denforalitatea.Foralitatea da gure konstituzionalismodemokratiko horren espresio zuzena. Herrialde Historikoak,euskaldunok sorturiko errepublika demokratiko izan zirenbere osotasunean, botere legegile, exekutibo eta judizialakzituztelarik. Sistema honen oinarrian, herrien artekobazkundeak zeuden, edozein gehiegikeriari aurre egitekoasmozsortu zirenak. Era berean,elizateetaunibertsitateak, lurralde historikoarenegituraketarenoinarrian daude. Eta hauek denak, etxe ezberdinenasoziazio librearen bitartez eratu ziren, etxea baita gizakiagaratzen den lehen mailako instituzioa. Hau horrela,lurralde historikoakasoziaziolibreanoinarriturikofederalismo mailakatuaren bitartez eratu zirela argigeratzen da.Printzipio hau berresten da, ukitu modernoa gehituz,1793an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioen artekokonferentziak instituzionalizatzea erabaki zenean. Pausuhauek euskal ilustrazioaren seme den irurac bat leloareneskutik etorri ziren eta euskal batzorde bat antolatzera iritsi 4 5. ziren 1860an. Historian lehenengo aldizeuskalkonfederazio moderno bat osatzeko saiakera izan zen eta1876an zorigaiztoko foruen galerarekin batera, berehorretan gelditu behar izan zuen.Ildo berdina jarraituz, printzipio berberetan errotuz, besteadibide bat aurki dezakegu, berriagoa hau oraindik: 1936koautonomia estatutua. 1933an lurralde historiko bakoitzekoherritarrek onetsia izan zen eta lehen aipaturiko idealilustratuei nazio kontzeptua erantsi zitzaion. Ondorioz,ilustrazioan egiten zen banakoaren defentsari, herri izaerakematen duen indarra gehitu zitzaion, estatuen asimilazioprozesuen aurrean justifikazio intelektual eta defentsa bateraikiz. Azken batean, Euskadiko gobernuaren sorrerabultzatu zuen prozesu honek hiru lurralde historikoetakobiztanleak ordezkatzeko asmoarekin.Azkenik, gaur egun dugun Gernikako estatutua tradizioberdinaren azken adibidea da. Beste behin ere, printzipioberdinetan erroturik dagoen paktu politikoa da eta hirulurralde historikoetako biztanleen babesa izan zuen.Lurralde historikoetako diputazioak berrezarri ziren,Euskadi izeneko subjektu politikoaren inguruan artikulatudirenak. Beste Herrialde Historikoei atea zabalik utzi zaie,inoiz subjektu politiko honekin bat egin nahiko baluteaukera emanez.Euskal Herriak bere etorkizunari buruz erabakitzeko dueneskubidea, egitura politiko desberdinetako herritarren hitzaerrespetatuz gauzatuko da. Hau da, egitura politikoadministratibo desberdinetan bizi diren euskaldunek,bakoitzak bere aldetik dute erabakitzeko eskubide horigauzatzeko aukera. Hau horrela, Euskal Autonomia 5 6. Erkidegoko, Nafarroako Foru Komunitateko eta Iparraldekoherritarren erabakia errespetatuko da.Horregatik, inspirazio iturri ditugun ideietan oinarriturik,eta Euskal Herriaren parte garen neurrian, EuskalAutonomia Erkidegoko herritarrok, itun berri bat hezurmamitzeko borondatea adierazten dugu. Horretarako, gurekonstituzio historikoen eguneratzearen alde egiten dugu,tradizio politikoari jarraipena emanez. Adostasun berrihonen subjektu politikoa modu librean gehituko direnpertsonek sortuko dute: itun sozial bat da, subjektupolitikoak herritar bakoitzarekin eta alderantziz, herritarbakoitzak subjektu politikoarekin bere osotasuneanadostuko duena, ongizatearen defentsarako legeakonartuko dituena. Ondorioz, pertsona guztien betebeharrada konstituzio gobernua eratzea, legeak egiteko prozeduraorekatua izango duena eta era berean, legeon interpretaziozuzen eta objektiboa bermatuko duena.Hau dena dela eta, Araba, Bizkaiaeta Gipuzkoakoherritarrok, ondorengoa berresten dugu: 6 7. 7 8. 8 9. I. TITULUAEuskadi federalarena, bere kideen eta erakundeena.9 10. 10 11. 1. Artikulua.- Euskadiko euskal lurralde batuakAraba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleak, Euskal Herrikopartaide bezala eta euren antolaketa eta erlazio politikoenmarkoa aske eta demokratikoki erabakitzeko eskubideagauzatuz, euskal erkidego libre batean eratzen dira, euskalnazioaren adierazpen eta autogobernu berme bezala.Gorputz politiko hori, Euskadiko Euskal Lurralde Batuak edoEuskadi izendapenarekin eratzen da.2. Artikulua.- Lurraldea1.- Erkidego amankomun batean elkartzeko eskubideaaintzatesten da Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi,Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskallurraldeei, behin lurralde horietako bakoitzeko biztanleekhorrela erabakitzen badute.2.- Euskadik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako HerrialdeHistorikoen egungo mugak hartuko ditu, Konstituziohonetan jasotako xedapen iragangarria utzi gabe.3.- Euskadiri, beronen lurraldean osorik kokaturik daudeneskualdeak edo udalbarrutiak erants dakizkioke, baldintzahauek betez gero: a) Erasketa-eskabide hori Udalaren edo Udalen artekogehiengoak egitea. 11 12. b) Delakoudalbarruti edolurralde horietakobizilagunek berek hala erabakitzea, horretarakobereziki antolatuko den referendumaren bidez, etaaldez aurretik baimen guztiak bildurik eta bozkatudiren boto baliodunen gehiengoa aintzakotzatharturik. c) Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartzea.3. Artikulua.- Ikurrak1.- Euskadik nortasun nazionala ordezkatzen duten ikurpropioak edukiko ditu. Eusko Legebiltzarreko legez ikurpolitiko hauen erabilera arautuko da.2.- Euskadiko ezaugarria ikurrin bigurutzeduna da: aspaberde bat, gurutze zuri bat gainean eta hondo gorriazosatua. Orobat onartzen dira Euskadi osatzen dutenHerrialde Historikoetako banderak eta ezaugarriak3.- Eusko Legebiltzarrari dagokio Euskadiko hizkuntzaarauak onartzea. Halaber, Herrialde Historiko bakoitzekoforu erakundeei dagokie Herrialde horretarako hizkuntzalegean aldaketak onartzea.4. Artikulua.- Erakundeak eta HiriburuaEuskadikoerakundeenegoitzareneta estatuarenhiriburuaren aukeraketa, Eusko Legebiltzarreko lege batenbitartez erabakiko dira, Euskadiko lurralde barruankokatuak izango direlarik.12 13. 5. Artikulua.- Euskal herritartasuna1.- Euskal herritartasuna dagokie Euskadiko lurraldekoedozein udaletan egoitza administratiboa duten guztiei.Euskal biztanle guztiek, inolako bereizkeriarik gabe,Konstituzio honek jasotzen dituen eskubide eta betebeharguztiak eskuragai izango dituzte.2.- Euskal herritartasunaren eskuratzea, kontserbazioa etagaltzea, Eusko Legebiltzarreko lege baten bitartez arautukoda.3.- Inor ez da baztertua izango herritartasunagatik eztahau erantzia izango.4.- Atzerrian bizi direnek eta gauza bera haien ondokoekhala eskatzen baldin badute, Euskadin bizi diren egoiliarrekdituzten eskubide berberak izango dituzte, baldin etahorien azken egoitza administratiboa Euskadin izan bada.6. Artikulua.- Euskara1.- Euskara, Euskal Herritarren hizkuntza propioa etaEuskal Herri osoaren ondarea, hizkuntza ofiziala izango daEuskadin, eta bertako biztanle guztiek dute hizkuntzajakiteko eta erabiltzeko eskubidea.Gaztelania eta Frantsesa ere ofizialak izango dira hitzegiten diren erregioetan, bertako komunitate eta eurenarauen arabera. 13 14. 2.- Euskal erakundeek, aniztasun soziolinguistikoa kontutanhartuz, hizkuntza guztien erabilera bermatuko dute, eurenofizialtasuna arautuz, eta haien ezagutza ziurtatzeko behardiren neurri eta baliabideak bideratu eta arautuko dituzte.3.- Inor ere ezin izango da hizkuntza dela-eta diskriminatu.Beraz, euskal herritar guztien hizkuntza eskubideakerrespetatuko dira.4.- Euskarari dagokionean, Euskaltzaindia da instituzioaholku emaile ofiziala. 14 15. II. TITULUAEuskal HerritarrenOinarrizko Eskubideak.15 16. 16 17. 7. Artikulua.- Berdintasuna eta bereizkeriarik eza.1.- Ez da Euskadin inolako bereizketarik burutuko.Euskaldunak legearen arabera berdinak dira.2.- Euskal Herritarren oinarrizko eskubide eta betebeharrenerabilera egokia bermaturik dago, inolako bereizketarikgabe. Legeriak, bereziki gutxiengo ideologikoen eskubideakgaratu, zaindu eta bermatuko ditu.8. Artikulua.- Gizoneta emakumeen arteko berdintasuna.1.- Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bermaturikdago.2.- Legeriak, gizon eta emakumeek euren eskubideakberdintasunean erabili ahal izatea bermatuko du, eta kargupublikoetara berdintasunean heldu ahal izatea bultzatuko.3.- Erakundeeta administrazio publikoak sexuezberdinetako pertsonez osaturik egongo dira.4.- Legeak antolatuko du est