Sentitzeko ipuinak euskaratuak

  • Published on
    25-Jun-2015

  • View
    3.477

  • Download
    3

Embed Size (px)

Transcript

  • 1. SENTIARAZTEKO IPUINAKBEGOA IBARROLA AURKIBIDEAPOZA: Maskorretan.TRISTURA: Negarrik egin nahi ez zuen sahatsa.BELDURRA: Iurri bidaiaria.AUSARDIA: Ausarten taldea.ANTSIETATEA: Ipurtarin eta Mantso.ESKER ONA: Ehunzango dantzaria.BAZTERTZEA: Kabi gabeko zikoina.ENPATIA: Amets ehulea.BIHOTZGABEKERIA: Iturriaren mendekoa.LOTSA: Elenaren anaia.NORBEREGANAKO KONFIDANTZA: Oroimena galdu zuen printzea.HASERREA: Ibilaldia izarretan.

2. POZAGuri positiboak diren gertaerak jazotzen zaizkigunean sortzen zaigunemozioa edo sentsazioa da poza. Geure buruari jarritako helburua lortzeanedo sentsazio atsegina somatzean azaltzen dena. Noiz senti dezakegu poza? Nahi duguna lortzen dugunean. Arazoren bat konpontzen dugunean. Maite ditugun lagunekin gaudenean. Gauza baikorrak gertatzen direla somatzen dugunean. Pozik dauden pertsonak ikusten ditugunean. Gustatzen zaigun zerbaitekin harritzen gaituztenean. Besteei zoriontsu izaten laguntzen diegunean. MASKORRETAN Olatuak oso pozik sentitzen ziren itsasoan zeudelako. Bazekitenberaiei esker umeek ondo pasatzen zutela, haien gainetik saltoka etagazteek tablen gainean irrist egiten. Baina, batzuetan itsasoak lasai egon nahi izaten zuen eta atsedenahartzera bidaltzen zituen olatuak, eta orduan hondartzara txikienakbakarrik iristen ziren. Hondartza pozik zegoen olatuen joan-etorrinekaezina ikustean. Gogoko zuen haien abestia, nahiz eta oso polita izan,pertsona batzuek bakarrik entzun ohi dutena. Olatuek arrastaka itsasertzeraino ekarritako maskorrak ere pozik zeuden eguzkia ikusteaz.Azkenean, hondartzara ailegatu eta zain geratu ziren haurren bat gerturatueta hartuak izan arte. Ur ertzean Elena izeneko neskatila bat zebilen. Eskuan pertz urdinazeraman eta noizbehinka makurtzen zen itsasoak hondartzara eramandakomaskor eta harriak jasotzeko. Hondarrean erdi lurperatuta zegoen maskorhandi bat hartu bitartean esan zuen: Zein polita den! Pixka bat bustiko duthobeto ikusteko. Uretara hurbilduta maskorra garbitu zuen Elenak, bere edertasunaeta itxura paregabea agerian utziz. Etxera eraman zuenean aitak esan zion: - Elena, hau erromes maskorra da. - Aita, zer da erromesa? - Erromesaldia egiten duena, Done Jakue bidea esaterako. Horrelakomaskorra Compostelako Santiagora doazen erromesek bereizgarri moduraeraman ohi dute. Non aurkitu duzu? 3. - Ur ertzean. Gogoko ditudanak nire bildumarako hartzen ditut.- Ziur maskor honek baduela zer kontaturik! Zenbat gauza ikusi oteditu! Hurrengo hiru egunetan Elenak beti maskorra berarekin eramatenzuen eta bizitzan zehar ikusitakoa kontatzeko eskatzen zion arren,maskorrak ez zion erantzuten. Egun batean maskorrak jasotzen zebilen andre bat ikusi zuen Elenak.Neskatilarengana hurbilduta galdetu zion andreak: - Utziko al didazu ikusten jaso dituzun maskorrak? - Bai, eta zuk erakutsiko al dizkidazu zeureak? esan zuen Elenak. - Noski erantzun zion andreak. Hondarrean elkarrekin eseri ziren, maskorrez betetako pertzakhustuz. - Arraioa!! A zer maskor ederra duzun!! esan zion andreak. - Nire aitak erromes maskorra dela esan dit. - Bai horixe!! Zoragarria da! Ez al duzu uste? Ziur nago maskor horreknoiz edo noiz Done Jakue bidea egin badu gauza asko ikusi izango dituela. - Gauza bera esan dit aitak, horregatik eskatzen ari natzaioikusitakoa kontatzeko, baina ez dit ezer esaten. - Agian ez diozu arretaz entzuten erantzun zuen andreak-. Eginbehar duzuna zera da: esku artean maskorra hartu eta adi-adi entzun berakkontatu nahi dizuna. Begiak itxi eta imajinatu ikusi dituen lekuak, ezagutudituen pertsona guztiak, entzun dituenak... Arratsalde horretan bertan, gurasoak bazkaldu ondoren, atsedenahartzen ari zirela, emakumeak esandakoa egin zuen Elenak. Bere burutikirudi ugari pasa ziren: mendi berdeen paisaiak, teilatu arbeladun herritxikiak, euria, eguzkia, baina baita jendearen arteko elkarrizketak etaisiluneak ere. Bere barnean zerbait berezia sentitu zuen, emozio izugarriazen, eta une horretatik aurrera erromesa izango zela eta Done Jakue bideaegingo zuela erabaki zuen. Arratsaldeko azken orduak isilik eman zituen eta oherakoan amakmusua ematera zihoala, Elenak galdetu zion: - Ama, ni erromesa izan ninteke? - Alabatxo, zer dela eta galdetzen didazu hori? - Ama, hondartzan andre batekin topo egin dut eta maskor batekkontuak esan dizkit! Hurrengo udaran, zergatik ez dugu DoneJakue bidea egiten? - Begira, oso goiz da horretan pentsatzeko, oraindik ez baitaaurtengo udara bukatu. Biharamunean, gosaltzen ari zirela, aitak esan zion: - Elena, Bide Jakue egiteko gogoa duzula esan dit amak. 4. - Bai aita, izugarri gustatuko litzaidake. - Baina oraindik txikia zara, koxkortzen zarenean ikusiko dugu. - Baina nik orain joan nahi dut! Mesedez... Eztabaida bukatutzat jo zuen arren, aitari ezin zitzaion burutikkendu alabak esandakoa. Harrigarria eta, era berean, hunkigarria irudituzitzaion alabak Done Jakue bidea egin nahi izate hori, berarentzat ere,gaztaroan garrantzitsua izan baitzen. Udarako azken egunak turismokomapei eta liburuxkei begira eman zituen, eta oporrak bukatu aurretikalabari esan zion: - Elena, zutaz harro nago, eta zoriontsu sentitzen naiz erromesaizan nahi duzulako. Ba al dakizu gaztetan Done Jakue bidea eginnuela? Niretzat esperientzia zoragarria izan zen eta gauza askoulertzen lagundu zidan. Pentsatu dut, oraindik oso txikia zarenez,datorren udaran egin genezakeela Santiago bidearen zati txikibat. Zer iruditzen zaizu? Hori entzutean, Elenak aita besarkatu zuen. Zoriontsu zegoen. - Eskerrik asko, aita! Gaur bertan hasiko naiz prestatzen. Handik aurrera Elenak, aitarekin batera, prestatzen jardun zuen etalepotik zintzilik eramaten zuen beti hondartzan aurkitutako maskorra. GOGOETAK Inoiz hartu al duzu maskorrik edo harririk hondartzan? Zein diragehien gustatu zaizkizunak? Inoiz entzun al duzu ezer Done Jakue bideaz? Galdetu inguruanduzun jendeari ea zerbait kontatzen dizuten horretaz. Inoiz sentitu al duzu erabateko pozik eta zorionik egin duzunbidaiaren batean? Nora zindoazen? Eta nondik zentozen? Zu Elenaren lekuan egon izan bazina, zer egingo zenukeenmaskorrarekin? Ondo deritzozu aitak izan zuen ideiari? Marraztu ezazu maskorra edo Elena edo ipuinaren pasarte bat. Nahi baduzu, ipuinaren zatiren bat alda dezakezu, edo Elenakgurasoekin Compostelako Santiagora egindako bidaiarenjarraipena egin. 5. TRISTURAGarrantzitsutzat jotzen den zerbait, itxarobideak edo ustezfinkatua zena galtzean sortzen zaigun emozioa edo sentimendua da tristura.Noiz senti dezakegu tristura? Arazo larriak ditugunean. Garrantzitsutzat jotzen duguna galtzean. Maite ditugunak gaixotzen edo hiltzen zaizkigunean. Lagunik ez dugunean. Maitasun eta arreta eskasa jasotzen dugunean. Maite ditugunak triste ikusten ditugunean. Lekuren bat, familia, lana utzi behar baditugu. NEGARRIK EGIN NAHI EZ ZUEN SAHATSA Goiz partean parkea oso leku tristea izaten zen: kolunpioak etatxirristak hutsik, zalditxoa geldi- geldi, umeak eskolan, zuhaitzak eretriste... Arratsaldean, berriz, haurren jolasak eta barreak alaitzen zutenparkea. Abarren artean ezkutaketan jolasten ari zirela umeek kilimak egitenzizkioten parkean zegoen Sahatsari. Hau betilun egon ohi zen, bestezuhaitzek bere kontura barre egin eta honelakoak esaten zizkiotelako: -Tontolapikoa zara, Sahatsa!! Tristurak jotzen zuenean, negarrari ezin eutsirik egoten zenbatzuetan, baina beste zuhaitzen aurrean indartsu eta heldu azaldu nahizuenez ez zen negarrez hasten. Arratsalde batean zerbait berezia gertatu zen: Nizarrek, txiki-txikitatik ezagutzen zuen umeak, enborrari helduz negarrari eman zion abarartean ezkutatu bitartean. Sahatsak ez zekien zer egin. Haurrak barrez ikusi zituen beti;txirristatik erori eta min hartu ondorenean ez bazen. - Zer gertatzen zaizu, Nizar?- galdetu zion harriturik. - Nire txakurra, Coliblanca, gaixorik dago; helduek diotenez, larridago eta albaitariarengana eraman behar da. Eta hilko balitz? Nizarrek ezin zuen hitzik esan, negarrari eutsi ezinik. - Zer egin nezake zuregatik?- galdetu zion Sahatsak. - Ezkuta nazazu zure abarren artean, besteek negarrez ikusteaklotsatzen nau, dagoeneko bost urte beteak baititut. Orduan Sahatsak abarrekin besarkatu zuen umea, besteen begiradazorrotzetatik babesteko. 6. Umeek ere negar egiten dute, beraz... pentsatu zuen. Eta zer dela-eta nik ezin dut negarrik egin? Parkeko jakintsuenari, hau da, Haritzzaharrari, galdetuko diot. Ziur nago lagunduko didala, bizitza luzea izanduenez, zer esana izango du.- Esadazu, Haritz zaharra, ondo al deritzozu negar egiteari?- Sahats maitea: negar egitea ondo dago beti ere zuri edota zukmaite dituzun horiei zerbait gertatutakoan; arreta lortzeko bakarrik bada,ez ordea. Ez lotsatu negar egiteaz eta ez ezazu pentsa umeek bakarrikegiten dutela negar, helduek ere egiten baitute. Zure lagunen bat negarrezikusten baduzu ez iseka egin, saiatu bera lasaitzen. - Eskerrik asko, Haritza. Orain badakit zer egin beste zuhaitzek nirekontura barre egiten badute, hauxe esango diet: Triste zaudenean normalada negar egitea, eta hori da, nire lagunari gertatzen ari zaiona.Umea horrela ikustean, Sahatsa ere, triste jarri zen eta elkarrekinnegarrari eman zioten. Orduan, Nizarrek esan zion:- Eta zuk zer dela-eta egiten duzu negar, Sahats negartia?- Triste nago zure txakurrari gertatutakoagatik, baita parkeko bestezuhaitzek nitaz barre egiten dutelako ere. Baina orain hobeto sentitzennaiz zu nire laguna zarelako.Sahatsak negar egiteari utzi zion eta esan zuen:- Zuri esker garrantzitsua den zerbait ikasi dut.Nizarrek Sahatsa besarkatu ondoren, eskerrak eman zizkion lagunazuelako, bere kontura barre egin ez zuelako eta abarren artean ezkutatuzuelako. Handik aurrera ez Sahatsa, ez Nizar, ez dira lotsatzen negaregiteaz, baldin eta arrazoiren bat badago, jakina.GOGOETAK Inoiz sentitu al zara triste? Inork iseka egin dizu negar egiteagatik? Inoren aurrean negar egiteak lotsarazten al zaitu? Bakarrik umeek negar egiten dutela uste al duzu? Inoiz ikusi al duzu helduren bat negarrez? Ba al dakizu zer dela eta ari zen negarrez? Nizar triste dago. Gogoratzen al duzu zergatik zegoen horrela? Sahatsa ere triste dago, zer dela eta? Inoiz lagunen bat triste ikusi baduzu, zer egin izan duzu poztu zedin? Edonori ez diogu esaten nola sentitzen garen. Nori esango zenioke? Nahi izanez gero, ipuineko pasarteren bat edo pertsonaiaren bat margo dezakezu. Nahi baduzu, ipuinaren zatiren bat edota bukaera alda dezakezu. Horrez gain Nizarri edo Sahats negartiari buruzko kontu berriak asmatu. 7. BELDURRAGure ongizate fisiko edo psikikoa arriskuan somatzen dituguneansortzen zaigun emozioa edo sentimendua da beldurra.Noiz senti dezakegu beldurra? Ilunpean gaudenean, amesgaiztoak ditugunean etab.. Ezezaguna zaigunaren aurrean gaudenean, pertsonak nahiz lekuak edoegoerak izan. Besteek beldurra erabiltzen dutenean gu kontrolatzeko. Porrot egiten dugunean, besteekin ditugun harremanetan, eskolanedo lanean ari garenean. Bakarrik sentitzen garenean. Zer esan edota zer egin ez dakigunean. Besteek gure kontra indarkeria erabiltzen dutenean.INURRI BIDAIARIA Inurritxoa beldurtuta zegoen, lagunak begien bistatik galdu etabakarrik sentitzen zen. -A zer zoritxarra! Bakarrik utzi naute zioen negarrez, alde bateraeta bestera begira zebilen bitartean. Han zebilen sugandila batek galdetu zion: -Zer dela eta ari zara negarrez? -Galduta nago, nire taldekoek alde egin dute eta ez ditut aurkitzen.Beldur naiz, ez baitakit bakarrik etxera itzultzen. -Ez kezkatu, aurkituko ditugu, zatoz nirekin! Inurritxoa hain txikia zenez, sugandilaren gainera igo zen. -Goazen basoan zehar ea norbaitek ikusi dituen zure lagunak. Errekatxo batera iritsi ziren eta igel batek galdetu zien: -Nora doa inurritxo bat sugandilaren gainean? Sugandilak esan zion inurria beldurtuta zegoela lagunak galduzituelako eta lagundu egin nahi ziola. -Nik ere lagundu nahi dizuet; igo zaitezte nire gainera, ibaiarenertzetik joango gara ea norbaitek ikusi dituen zure lagunak. Ez eginnegarrik, sugandila eta bion artean aurkituko ditugu eta. Sugandila igelaren gainera igo zenean, inurria ikaragarri poztu zen,han goitik ikusten zuena paregabeko ikuskizuna baitzen. -Zenbat gauza ikusten ditudan hemendik! Zein handia den hau guztia!zioen txunditurik, begiak zabal - zabalik zituela. 8. -Nora doaz inurria eta sugandila, igelaren gainean? galdetu zieninguruan zebilen dortoka batek. Eta orduan istorioa kontatu zioten. -Nik ere lagundu nahi dizut, inurritxo. Igo zuek hirurok nireoskolaren gainera, badakit non egon litezkeen inurriak. -Baina zu oso motela zara! esan zuen sugandilak. - Baina zaharra naiz eta oso jakintsua. Nik badakit zein direninguruko animalien ohiturak eta badaukat inurriari laguntzea inurritegiatopatzen. Inurria zeharo txundituta zegoen, ezin zuen txintik ere atera. Igeladortokaren gainera igo zen, hara zer ikusi zituen orduan handik!: ibaia,lorez estalitako zelaiak, mendiak, urrutiko etxeak...Ezin zuen imajinatu ereegin mundua hain handia izango zenik. Nire lagunek hau guztia ikusiko balute pentsatu zuen aieneka arizen bitartean. Jadanik ez zuen beldurrik somatzen; izan ere, mendianaurkitzen zituen animalia guztiak bere kideak topatzen laguntzeko prestzeuden. Nire lagunek egoera dibertigarri honetan ikusiko banindute!... Bidean inurri ilara bat topatu zuten eta dortokak galdetu zien: -Ez zarete ba ibiliko zuen lagun baten bila? -Bai, bai erantzun zuten negar zotinka.Orain dela gutxi galdu zaigu, eta ez dugu etxera itzuli nahi aurkitu arte,hain beldurtuta egongo da, gaixoa! -Eta zer dela eta daramazu oskolaren gainean igela? Eta igelaksugandila? Eta sugandilak...gure laguna? Zur eta lur zeuden ikusten ari zirena ikusita. -Lagunak, a zer poza!! Lagun hauei esker aurkitu zaituztet etagainera, mundua zein handia den jakin dut. Beldurtuta nengoen, bakarriksentitzen nintzelako, baina gero sugandilak, igelak eta dortokak lagundudidate. Dortokak, jakintsua eta buru onekoa izanik, bazekien non egongozineten. Lehenengo igela dortokaren gainetik jaitsi zen, ondoren sugandilaigelaren gainetik eta azkenean inurria sugandilaren gainetik. Inurriek esanzioten handik aurrera lagunen ondoan, urrundu gabe, ibiltzea komenizitzaiola, gal ez zedin; jarraian animaliei -dortoka, igela eta sugandilari-eskerrak eman zizkieten inurriari laguntza eman izanagatik. Harrezkero,inurria lagunen ondoan ibili ohi da, baina noiz edo noizingurura begiratzen du, ea bere gainean paseatzera eramango duen lagunikikusten duen. 9. GOGOETAK Nola sentitu zen inurria lagunak begien bistatik galdu zituenean. Animaliek kideak aurkitzen lagundu diote. Arazoren bat duzuneanzure lagunek laguntzen al dizute? Beldurra pasatu zaionean inurria poz-pozik dago, handik goitikikusten zuenaz jabetzean. Inoiz beldurra gainditu ondoren lortu alduzu ondo sentitzea? Noiz? Inurriaren lekuan egongo bazina, zer egingo zenuke? Ipuinaren bukaera alda dezakezu edota bururatzen zaizuna gehitu.Inurria bera margo dezakezu edota kideak aurkitzen lagundu diotenanimaliak. 10. AUSARDIAArrisku eta zailtasunei aurre egiten dakigunean.Honako egoera hauetan emozio honekin topo egin genezake: Beldurra gainditzeko gai garen...