Ipuinak haurrentzat

  • Published on
    03-Aug-2015

  • View
    49

  • Download
    4

Embed Size (px)

Transcript

<p> 1. ANIMALIENHIRUIPUINAK 2. TXANOGORRITXUBehin batean ba omen zen baserrikoneskato bat, sekula ikusi den ederrena;ama xoraturik zeukan eta amona aregehiago. Emakume on honek txanogorritxo bat eginarazi zuenneskatoarentzat, oso ongi ematen ziona,hain ongi, ezen leku guztietanTxanogorritxo deitzen baitzioten.Amak, opiltxoak egosi eta egin zituenegun batean, esan zion:-Hoa amonarengana nola dagoen ikustera, gaixorik dabilela entzun dinat-eta; eramazkion opiltxobat eta gurin-ontzitxo hau.Txanogorritxo berehala abiatu zen amonaren etxe aldera, beste herri batean bizi baitzen. Basoanbarrena zihoala otso jaunarekin topo egin zuen, eta neskatoa jateko gogo bizia piztu zitzaion, bainaez zen ausartu, basoan zeuden aizkolari batzuk zirela medio. Otsoak nora zihoan galdetu zion;neskato gajoak, artean ez baitzekien otsoari entzuten gelditzea arriskutsua dela, esan zion:-Amona ikustera noa, amak eman dizkidan opiltxoa eta gurin-ontzitxoa eramatera.-Urruti bizi al da? ngaldetu zion otsoak.-Oh, bai! nesan zuen Txanogorritxok- Han urrutian ikusten duzun errota igaro eta hantxe, herrikolehendabiziko etxean.-Ederki bada! nesan zuen otsoak- Neuk ere joan nahi dinat bera ikustera, nik bide hori hartuko dinateta hik hango bide hura, eta ikusiko dinagu biotatik zein iristen den aurrena.Otsoa bere indar guztiaz ziztu bizian biderik motzenetik joan zen, eta neskatoak biderik luzeenahartu zuen, distraitu zelarik urrak hartzen, tximeletei segika eta aurkitzen zituen loretxoekin sortakegiten. Otsoa berehala iritsi zen amonaren etxera; atea jo zuen. Kax-kax.-Nor da?-Txanogorritxo, zure iloba nesan zuen otsoak ahots aizunez-, eta dakarkizut amak zuretzat bidaltzendituen opiltxo bat eta gurin-ontzitxo bat.Amonak, ondoezik zegoelako ohean etzanda, oihu egin zion: -Tira egion maratilari eta libratukodun krisketa. Otsoak maratilari tira egin eta atea zabaldu zen. Amona gaixoarengana jauziegin eta ziplo irentsi zuen; izan ere, hiru egun emanak zituen deusik jan gabe. Berehala atea itxi etaamonaren ohean sartu zen, Txanogorritxoren zain, zein beranduago ate joka etorri baitzen. Kax-kax. 3. -Nor da?Txanogorritxo otsoaren ahots sendoa entzutean ikaratu egin zen, baina amonak eztarria marrantatuazuela iritzita, honako hauxe erantzun zuen:-Txanogorritxo, zure iloba, eta dakarzkizut amak zuretzat bidaltzen dituen opiltxo eta gurin-ontzitxobat.Otsoak, ahotsa doi bat eztituz, oihu egin zion: -Tira egion maratilari eta libratuko dun krisketa.Txanogorritxok maratilari tira egin eta atea zabaldu zen. Otsoak, barrurazetorrela ikusirik, manten azpian ezkutatzen zen bitartean esan zion: -Laga itzan opiltxoa eta gurin-ontzitxoaogi-kutxaren gainean eta hator nirekinohera. Txanogorritxo erantzi eta ohean sartzerakoan, harritu egin zen amona atorrahutsean nolakoa zen erreparatu zuenean. Honela mintzatu zitzaion:-Amona, nolako beso handiak dauzkazun! -Heu hobeto besarkatzeko, laztana.-Txanogorritxo, zure iloba nesan zuen otsoak ahots aizunez-, eta dakarzkizut amak zuretzatbidaltzen dituen opiltxo bat eta gurin-ontzitxo bat.-Amona, nolako hanka handiak dauzkazun! -Arinago ibiltzeko, laztana. -Amona, nolako belarrihandiak dauzkazun! -Hobeto entzuteko, laztana.-Amona, nolako hagin handiak dauzkazun! -Heu jateko, laztana. Eta hitzok esanda, otso gaiztoaTxanogorritxoarengana oldartu eta jan egin zuen. 4. HIRU TXERRITXOAKBEHIN BATEAN BASOAREN ERDIGUNEAN BIZI ZIREN HIRU TXERRITXO ETA BEREAMA . OSO ZORIONTSU ZIREN ARREN OTSOA BETI HAIEN ATZETIK IBILTZEN ZENHAUEK JATEKO ASMOZ . HIRU TXERRITXOEK OTSO HONETATIK ALDE EGITEKO,ETXE BAT EGITEA ERABAKI ZUTEN, BAKOITZA BEREA.TXERRI TXIKIAK LASTOZKO ETXE BAT EGIN ZUEN HAU ARINAGO AMAITZEKO ETAJOLASTERA JOATEKO.TXERRI ERTAINAK EGURREZKO ETXEA EGITEA ERABAKI ZUEN. BERE ANAIA TXIKIABEREA AMAITU ZUELA IKUSI ZUELAKO ETA BERAREKIN JOLASERA JOAN NAHIZUELAKO.NAGUSIA ZEN TXERRITXOA ORDEA ARDREILUZKO ETXEA EGITEKO LANEANZIHARDUN JO ETA KE.TXERRI NAGUSIA ERRIETA EGIN ZIEN BERE ANAIEI HAIN ALFERRAK IZATEAGAITIKBAINA HAURK EZ ZIOTEN JARAMONIK EGIN.BAT-BATEAN OTSOA TXERRI TXIKIAREN ATZETIK IRTEN ZEN ETA HONEK BERELASTOZKO ETXETXOARAINO KORRIKA JOAN ZEN. BARRURA SARTU ZENTXERRITXOA ETA OTSOA KANPOTIK PUTZ ETA PUTZ EGIN ZUEN ETA LASTOZKO ETXETXOA LURRERA ERORI ZEN!!TXERRITXOA OSO BELDURTUTA BERE ANAI ERTAINAREN ETXERA ABIATU ZEN.EGURREZKO A ZEN ETA, BERAZ, BERE ETXEA BAINO GEHIAGO AGUANTATUKOZUEN. OTSOA TXERRITXOAREN ATZETIK JOAN ZEN. TXERRITXOA ETXEAN SARTUZEN ETA OTSOA KANPOTIK PUTZ ETA PUTZ EGIN ZUEN ETA EGURREZKO ETXEALURRERA BOTA ARTE.BI TXERRITXOAK HANDIK ARINEKETAN IRTEN ZIREN. ARNAS ESTUKA OTSOABERAIEN ATZETIK ZIHOALA, ANAI NAGUSIAREN ETXERA HELDU ZIREN. 5. ETA ETXEA EZ ZEN ERORI!ORDUAN, ESKAILERA LUZE BATEKIN TEILATURAINO IGO ZEN TXIMENEATIKSARTZEKO, BAINA TXERRITXO NAGUSIAK TXIMINIAN URA ERAIKITEN JARRI ZUEN.OTSOA TXIMENEATIK JAITSI ZEN ETA ERAIKITEN ZEGOEN URARA JAUSI ETA ERREZEN.HANDIK BASO GUZTIAN ZEHAR ENTZUTEN ZIREN OHIUAK EGINEZ IHES EGIN ZUENOTSOAK ETA ESAN OHI DA, HANDIK AURRERA BERRIRO TXERRITXOAK JAN NAHIEZ ZITUELA IZAN. 6. AHATETXO ITSUSIAUrtero bezala, ahate-amak arrautzak berotu beharzituen eta baserriko animalia guztiak ahatetxoakikusteko irrikitan zeuden, hauek beti baserrikoederrenak zirelako. Eguna heldu zen etaahatetxoak poliki-poliki arrautzetatik ateratzenhasi ziren. Animalia guztiak ahatetxo jaio berriaklehenengo aldiz ikusteko, arrautzen inguruanelkartu ziren.Sei ahatetxo atera ziren arrautzetatik, ahate-amareneta bere lagunen algarekin lagunduak. Guztiak pozaren pozez zeudenez, ez ziren konturatu oraindikarrautza handiena zabaldu gabe zegoela. Bat batean jaiotako ahatetxoak eta bertan zeuden animaliaguztiak ireki gabeko arrautza begiratu zuten. Hortik gutxira arrautza zabaltzen hasi zen eta bertatikahatetxo irribarretsu bat atera zen. Hau bere anaiak baino askoz handiagoa zen eta hauek bainoaskoz itsusiagoa. Ahatetxoa triste zegoen bertan maite ez zutela konturatu zelako. Egunak pasa etaahatetxoa ziztu bizian hazi zen. Oso ergela eta baldarra zen eta geroz eta itsusiago. Bere anaiakbarre egiten zioten itsusia eta baldarra zela esanez. Ahatetxoa bere izaeragatik maitatuko zutenlagunak bilatzea erabaki zuen. Goiz batean animalia guztiak lotan zeudenean, hesiaren zulo batetikihes egin zuen, bere bidaiari hasiera emanez.Bidaian ezagututako igel batek, bere adorea lantzen lagundu zion eta horrek bidaiarekin jarraitzekobehar zuen indarra eman zion. Igelak ahatetxoari, berari hilea hazten zitzaionean ederra izango zelaesan zion.Negua iritsi eta ahatetxoak janaria elurrean bilatu behar izan zuenez, hiltzeko zorian egon zen.Azkenik udaberria iritsi eta ahatetxoak aintzira batean, inoiz ikusitako hegazti eder batzuk topatuzituen. Guztiz dotore eta xarmantak ziren eta beraien mugitzeko era benetan nabaria zen.Ahatetxoak beraiei urbildu eta euren parean igeri egiteko baimena eskatu zien.Zisneak erantzun zioten: - Noski baietz, gutako bat zara!! Eta ahatetxoak erantzun zien: - Ez ezazuenitaz barrerik egin. Badakit itsusia naizela!! Baina hori ez da barre egiteko arrazoia! - Begira ezazuzure isla aintziran -esan zuten zisneek- ikusiko duzu nola ez ditugun gezurrik esaten. Ahatetxoa bereisla uretan ikustean guztiz liluratuta geratu zen. Neguan, ahatea zisne eder batean bilakatu zen!!Ahate itsusi eta baldar hori, aintzirako zisne eder eta xarmantena zen oraingoan. Orduan ahateakbere laguna igelari, burua ile luzez bete zitzaiola jabetu zen. Eta honela ahatetxo itsusia, maitatzenzutenekin batera zoriontsua izan zen betirako. </p>