Memoria Teknikoa 2017-2018 - zientzia-azoka. ... Zientzia Azoka. Memoria Teknikoa 5. 1 Aurrekariak Elhuyar

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Transcript

  • Babesleak Kolaboratzaileak

    Memoria Teknikoa 2017-2018

    2018ko ekaina

  • Aurkibidea 2.

    1 Aurrekariak.......................................................................................................................................................... 5

    2 Zientzia Azoka 2017-2018. Ekintzen deskribapena............................................................................. 6

    2.1 Zientzia Azoka, ikasturteko prozesua ...................................................................................................................... 6

    2.2 Zientzia Azoka eguna, 2018ko apirilaren 21ean .................................................................................................... 8

    2.3 Zientzia Azokaren aipamenak eta irabazitako aukerak .................................................................................... 20

    2.4 Egonaldiak ikerketa-zentroetan ...............................................................................................................................21

    2.5 Beste azoka batzuetan parte hartzea .................................................................................................................... 23

    2.5.1. Galiciencia ............................................................................................................................................................................................ 23

    2.5.2. Exporecerca Jove ................................................................................................................................................................................ 23

    2.5.3. Portugaleko Mostra Nacional de Ciência ..................................................................................................................................... 24

    3 Helburuak eta lorpenak ............................................................................................................................... 25

    3.1 Lortu nahi ziren helburuak ....................................................................................................................................... 25

    3.2 Helburuen lorpena ..................................................................................................................................................... 26

    3.2.1. Parte-hartzea ....................................................................................................................................................................................... 26

    3.2.2. Ikertzaileen inplikazioa .................................................................................................................................................................... 29

    3.2.3. Kolaboratzaile-sarea handitzea ...................................................................................................................................................... 31

    3.2.4. Zientzia gizarteratzea ....................................................................................................................................................................... 32

    4 Aurkeztutako lanak eta nabarmendutako proiektuak ...................................................................... 34

    4.1 Aurkeztutako lanak .................................................................................................................................................... 34

    4.2 Ebaluatzaile-taldea eta lanak balioztatzeko irizpideak ..................................................................................... 36

    4.2.1. Ebaluatzaile-taldearen osaera ........................................................................................................................................................ 36

    4.2.2. Lanak balioztatzeko irizpideak ...................................................................................................................................................... 37

    4.3 Ebaluatzaile-taldeak 2018an nabarmendutako lanak ....................................................................................... 39

    5 Sarea eta elkarlana ....................................................................................................................................... 46

  • Aurkibidea 3.

    6 Zabalpena eta inpaktua ............................................................................................................................... 48

    7 Balorazio orokorra ......................................................................................................................................... 49

    7.1 Balorazioko parte-hartzearen datuak .................................................................................................................... 49

    7.2 Ondorio orokorrak ...................................................................................................................................................... 50

    7.3 2018-2019rako gakoak ............................................................................................................................................. 50

  • 4.

    Zientzia-bokazioak piztea ekintza

    komunitarioa da

    Zientzia Sistema Arduratsu batetik

  • Zientzia Azoka. Memoria Teknikoa

    5.

    1 Aurrekariak

    Elhuyar Zientzia Unitateko Hezkuntza Arloan, gazteei zientzia-bizipenak

    eskaintzeko lanean dihardugu.

    Txosten honetan, 2017-2018 ikasturteko Zientzia Azokaren memoria azaltzen

    da.

    Memoriak ikasturte honetan egindako ekintzak jasotzen ditu, eta, orobat, gure

    buruari jarritako helburuak, helburuen betetze-maila, parte-hartzeari buruzko

    datuak, gazteek Azokarako egindako lanen inguruko datuak, ebaluatzaile-

    taldearen osaera eta ebaluazio-irizpideak, proiektuak biltzen duen sarea,

    ekimenaren oihartzuna, balorazio orokorra eta aurrera begirako proposamenak

    eta lan-ildoak.

  • Zientzia Azoka. Memoria Teknikoa

    6.

    2 Zientzia Azoka 2017-2018. Ekintzen deskribapena

    2.1 Zientzia Azoka, ikasturteko prozesua

    Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da, eta urte

    osoko zientzia-bizipenen prozesu bat ere bada. Ikasturtean zehar, taldeka,

    aukeratu duten gaiaren inguruan aritu dira lanean gazteak: galdetzen, ikertzen,

    diseinatzen, eraikitzen, eta esperientzia berriak bizitzen.

    12 eta 18 urte bitarteko gazteek har dezakete parte, gutxienez bi eta gehienez

    lau laguneko taldeetan antolatuta.

    Bidean, ikertzaile profesionalen laguntza jasotzeko aukera izaten dute,

    abenturak eta bizipenak konpartitzeko, eta gazteen lana bideratzen laguntzeko.

    Hauek dira modalitateak:

    Ikerketa-proiektua: Aukeratutako arazoari edo galderari konponbidea

    edo erantzuna emango dion ikerketa-lan bat garatzea.

    Proiektu teknologikoa: Aukeratutako erronkari edo arazoari irtenbidea

    emango dion produktu teknologiko bat diseinatzea/gauzatzea.

    Hau da gazteei urrian egin zitzaien gonbita:

    moduko erronka bat: dela arazo zehatz bat, gailu berri jakin bat diseinatuta

    konpon daitekeena, dela gizarte- edo ingurumen-arazo bat, beste era bateko

    soluzioa behar duena, edo dela kuriositatea sortzen dizuen galdera bat,

    zientziaren metodoaren bidez ebatzi daitekeena.

    Lehenengo, beraz, arazoa nahiz galdera planteatu beharko duzue; jarraian,

    zuen helmugara iristeko bidea nola egin landuko duzue; eta, ondoren, lanari

    ekingo diozue.

    Gerta daiteke bukaerako emaitza ez izatea zuek hasieran aurreikusitakoa.

    Hausnartu eta aztertu zergatik gertatu den hori. Zer ondoriotara iritsi zarete?

    Zientzia Azoka ez da lehiaketa bat, elkarlanean oinarritutako bizipen

    aberasgarri bat baizik. Fase hauetan murgiltzen dira gazteak urritik Azokara:

  • Zientzia Azoka. Memoria Teknikoa

    7.

    o Inspirazio-fasea: Erronka edo ikerketa-gaia identifikatu dute gazteek.

    Talde bakoitzak garrantzitsua iruditu zaion arazo edo galdera bat

    aukeratu du, eta aukera horren arrazoiak azaldu ditu blogean.

    o Ikertzaileen eta gazteen arteko topaketak: Behin erronka

    identifikatuta, aukeratutako gaiaren inguruan diharduen ikertzaile

    batekin jarri ditugu harremanetan, eta haren lantokia bisitatzeko aukera

    izan dute. Horretarako, hitzarmenak ditugu sinatuta UPV/EHUrekin,

    Mondragon Unibertsitatearekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin,

    Deustuko Unibertsitatearekin, Ikerbasquerekin eta Digipenekin. Horiez

    gain, ikasturte honetan, beste bi eragile hauekin sinatu ditugu helburu

    horretarako hitzarmenak: UEU eta Bizkaia Talent.

    o Lantze-fasea. Ikerketa/Proiektu teknologikoa gauzatzea. Arazoari

    irtenbidea emango dion proiektua landu dute, lan-etapa hauek kontuan

    izanik: informazio-bilketa, hipotesiaren formulazioa, ikerketaren edo

    prozesu teknologikoaren diseinua, esperimentazioa edo eraikuntza eta

    probak, ondorioak ateratzea eta txostena idaztea.

    o Parekoen topaketa: Bigarren urtez, Iruñeko Planetarioan Nafarroatik

    parte hartu duten gazteekin eta NUPeko ikertzaile doktoregaiekin

    batera parekoen topaketa ospatu da. Topaketa hori, bai doktoregaiek

    eta bai gazte-taldeek elkarri proiektuak 3 minututan azaldu eta elkarri

    ekarpenak egiteko dinamika da.

    o