MARTXOAK 27 JARDUNALDI TEKNIKOA - gbce.es isurketen ondorioak jasan beharko dugu. • Eta bukatzeko,

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Transcript

  • FORO URBANO DE PAISAJE LANDSCAPE URBAN FORUM PAISAIAREN HIRI FOROA4

    VITORIA- GASTEIZ 2012

    16:30 INAUGURAZIOA

    Javier Maroto. Gasteizko alkatea

    16:45 1 SAIOA

    Espainiako eraikuntza sektorearen ikuspegi estrategikoa: erronka globaletatik ekintzara

    Luis Álvarez-Ude. Arkitekto, Green Building Council España erakundeko zuzendari nagusia

    Fernando Prats. Arkitekto hirigile, Arquitectos, Urbanistas e Ingenieros Asociados taldeko bazkide sortzailea

    Albert Cuchí. Arkitekturan doktore, Kataluniako Unibertsitateko irakasle titularra

    17:45 ATSEDENALDIA

    18:00 2 SAIOA

    Hiriak eta eraikinak birgaitzeko ingurumen diseinuaren eredu eta irizpideak: Auzo eskala, Zaragozan, eta Europa biltzar etxea, Gasteizen

    Carlos Ibarlucea. Arkitekto hirigile, Gasteizko Udaleko Hirigintza Saileko zuzendaria

    Juan Rubio del Val. Sociedad Municipal Zaragoza Vivienda delakoaren hiria birgaitzeko arloko arduraduna, hirigile arkitektoa.

    Gerardo Wadel. Arkitekto doktore, Societat Orgánica taldeko proiektu zuzendaria

    19:30 SOLASALDIA ETA EZTABAIDA

    20:30 AMAIERA Miguel Garnica. Gasteizko Udaleko Hirigintza zinegotzia

    Ingurumen diseinuaren teknikak eraikuntzaren eta hiri berrikuntzaren alorrean

    JARDUNALDI TEKNIKOAMARTXOAK 27

    LEKUA Europa biltzar jauregia Gasteiz aretoa Gasteiz hiribidea, 85 01009 Vitoria-Gasteiz

    ARGIBIDEAK ETA BERTARATZEAREN EGIAZTAPENAK INGURUGIRO GAIETARAKO IKASTEGIA Olarizuko etxaldea 01006 Vitoria-Gasteiz Tel: +34 945 161926 www.vitoria-gasteiz.org fup@vitoria-gasteiz.org

  • FORO URBANO DE PAISAJE LANDSCAPE URBAN FORUM PAISAIAREN HIRI FOROA4

    VITORIA- GASTEIZ 2012

    FORO URBANO DE PAISAJE LANDSCAPE URBAN FORUM PAISAIAREN HIRI FOROA4

    VITORIA- GASTEIZ 2012

    Aurrean dugun garai berri honetan aldagai energetikoen eta ekologikoen gainetik daude aldagai ekonomikoak. Krisialditik aterako bagara, erantzun integralak eratu behar ditugu, munduko ekonomia sektore nagusiek bere egingo dituztenak, besteak beste, eraikuntzaren sektoreak.

    Espainian, eraikuntza sektoreak 90. hamarkadan eta mende honen hasieran izan zuen boomaren ondoren, eraikuntzaren geldiune izugarriaz gain, energetikoki, eta ingurumenari dagokionez, jasangaitza den zama dugu eskuartean. Orduko itxurazko ahalmenaren atzean gizarte mailako panorama atsekabegarria zegoen ezkutatua. Inoiz baino etxebizitza gehiago eta garestiago zegoen (prezioen % 160ko igoera), eta aldi berean, prezio eskuragarrian edo maileguan hartzeko, inoiz baino etxebizitza eskaintzarik txikiena. Egia da, urte horietan, familia askok etxebizitza erosi ahal izan duela, baina zorpetzea (% 348) eta epe ertaineko arriskua handitzearen kontura, hain zuzen, hipoteken interesen igoera eta krisiaren ondorioz dagoen lan ziurgabetasuna dela eta eragindakoa. Eraikuntza “higiezinen boomea” oinarri zuen zikloa amaitu da; espekulatiboa zen eta populazioaren hazkunde indizeak edo barne produktu gordinarenak gainditzen zituen egoera horrek, desdoikuntza sozioekonomiko eta ingurumenarekiko handiak eragiten zituen. Eta ziklo hori ez da errepikatuko.

    Iraganeko ereduaren porrota agerian gelditu da, eta berria proposatzea premiazkoa da. Eredu berria, eraikuntza sektorean ezinbestean egin beharreko berrantolaketan oinarri izango duena, bizigarritasunera bideratutakoa, eta ez eraikitze hutsera. Gainera, sektorearekin loturiko industria errentagarritasun handiagoa duen eta gehiago ekoizten duena izan dadila ere lortu nahi da, modernoagoa eta bideragarriagoa; sektore dinamikoa osatzeko ahalegina egin behar da, kaudimen ekonomikoa duena eta enplegu sortzailea.

    Horretarako 2020-2050eko estrategia definitu behar da ezinbestean, bai eta eraikuntza sektorean jarduteko plana ere, bizitegi sektorearen birgaitzean zentratua eta oinarrizko hiru helburu hauetan oinarritua: ostatua emateko beharrak asetzea, enplegua sustatzea eta energia kontsumoa zein berotegi efektuko gasen isurketa murriztea, nazioarteko estrategiekin bat.

    Zeintzuk dira horren guztiaren oinarrian izango direnak? Bi bektore determinatzaile daude:

    1. Populazioaren bilakaera Estatistikako Institutu Nazionalak emandako datuen arabera, 2020 urterako, Espainian bizi direnak miloi bat gehiago izatea aurreikusi da, eta horren ondorengo 30 urteetan beste milioi bat; gainera, 2050etik aurrera populazio hazkundearen egonkortzea aurreikusten da. Hutsik dagoen etxebizitza kopuruak milioia gainditzen duenean izaten da egonkortze hori.

    2. Berotegi efektuko gasen isurketa handia, eraikia dagoenaren energia kontsumoaren ondorioz. Honi dagokionez bi alderdi aipatu behar dira:

    • Egun eraikia dagoenak duen energia kontsumoaren faktura ez da eraikiko denarekin zuzenduko, are gehiago kontuan hartzen badugu

    aurreko bektorea. Eta Espainia energiaren inportazioaren mende dago argi eta garbi.

    • Eraikia dagoenaren gainean eragin behar da, ezinbestean, bereziki 50. hamarkadatik 80.era eraikitakoaren gainean, kalitate baxukoa baita eta asko kontsumitu zein isurtzen baitu. Horrela egin ezean, CO2-ren isurketen ondorioak jasan beharko dugu.

    • Eta bukatzeko, azpimarratu behar da eraikuntzaren sektorean CO2 isurketak gutxitzeko inbertitzen den euro bakoitzaren errendimendua errentagarriena dela eta errazen itzultzen dena.

    Azken finean, etxebizitzen ingurumen kalitate baldintza hobeak lortzen diren heinean eraikuntza sektorearen energia tarifak gutxitzea, ekonomikoki sektore hori suspertu eta egun ohikoa den enplegua sustatzeko joeran inbertitzea bilatzen da.

    Berregituratze hori, posible, bidagarri eta positiboa izateko, harekin dakartzan betebeharrei dagokienez, beharrezkoa da:

    • Eraikia dagoen stock-aren gainean jardutea, birgaitze integralak edo haien instalazioen berritzea sustatuz, eta bizitzeko hiri ingurune atseginago, aberatsago eta konplexuago ahalbidetuz.

    • Eraiki berrien gainean jardutea, egun dagoen eraikuntza bolumenaren joera zuzenduz eta haren ingurumen kalitatea hobetuz –hutsik dauden etxebizitzen erabilera sustatzen den aldi berean– eta inolako isurketarik ez egitea bilatuz.

    • Eraikuntza materialekin loturiko industriari arreta ematea, gutxi isurtzen duten produktu eta sistemak sustatuz.

    Beraz, beharrezko da 40 urtera begirako plana egitea, orain arte eraikin berriak egitera baino ez bideratua zegoen sektoreak dituen arazo ekonomiko, sozial eta kulturalei aurre egingo diena. Eta adierazgarriagoa da oraindik lege eta arau marko berria behar dela, bizigarritasunera bideratua eta birgaitzeari berariaz arreta ematen diona.

    Zentzu horretan lidergo politikoa behar da, nahitaez, ahaleginak batzeko, alde batetik, eta norabide hori izango duen lehentasunezko politika ezartzeko, bestetik. Gasteizko hiriak European Green Capital 2012 izendapena lortu du eta Udalak, erantzun gisa, erabaki horren egokitasuna egiaztatzen duten ekintzak abian jartzea erabaki du.

    Honako gaiak landuko dira jardunaldi honetan: Espainiako eraikuntza sektorearen ikuspegi estrategikoa aurreratuko da, erronka globaletan txertaturik egongo dena; etxebizitza sektore berriaren inguruko ekintza plana proposatuko da; auzo eskalako –hori izan behar da eta jarduteko eskala– birgaitzeko ereduen eta adibideen berri emango da; eta Europa biltzar etxeko birgaitzean hartutako konpromisoak eta lortu beharreko helburuak aurreratuko dira, hori baita Gasteizko Udalak 2012rako duen proiektu estrategikoetako bat, etorkizunean hiri osoan aplikatuko den eredua diseinatzea ahalbidetuko baitu.

    Luis Álvarez-Ude

    hitzaurrea

    Ingurumen diseinuaren teknikak eraikuntzaren eta hiri berrikuntzaren alorrean

  • hizlari gonbidatuak

    Luis Álvarez-Ude Arkitektoa. Green Building Council España (GBCe) erakundeko zuzendari nagusia eta Board of Directors de World Green Building Council (WGBC) erakundeko kidea.

    AUIA (Arquitectos, Urbanistas e Ingenieros Asociados, S.L.P.) taldeko bazkidea, 1992tik 2011ra. Espainiako ordezkaria iiSBE Board (International Initiative for a Sustainable Built Environment) erakundean, 2008tik 2010era.

    Green Building Challenge topaketaren Espainiako teknikari taldearen arduradun eta horren batzorde betearazlearen idazkari den aldetik, “Green Building Challenge” delako metodologiaren garapenean parte hartu du, zeinek eraikinen ingurumen inpaktua ebaluatzen baitu, bai eta GBTool tresnaren sorreran ere, eta Espainiarako VERDE izeneko tresna sortzeko lanak zuzendu ditu.

    “Cambio Global España 2020/50. Sector Edificación” (2010) izeneko txostenaren zuzendari eta koordinatzailea. “Análisis de la rehabilitación integral de la edificación en el Proyecto Platja de Palma y elaboración de una metodología e instrumentos, desde una perspectiva medioambiental, para su aplicación en dicha área” izeneko lanen zuzendaria.

    Fernando Prats Arkitekto hirigilea. AUIA (Arquitectos, Urbanistas e Ingenieros Asociados, S.L.P.) taldeko bazkide sortzailea; Espainian iraunkortasunerako estrategien zuzendari izan da, besteak beste, Calviáko Tokiko 21 Agenda, Lanzaroteko Biosferaren Erreserbarako Estrategia eta Doñanako Turismo eta Hirigintza Estrategia.

    “Plan Estratégico del Turismo Español Horizonte 2020” delakoaren iraunkortasun arloko koordinatzailea. Palmako hondartzaren ekintza plan integralaren eta iraunkortasun arloko koordinatzailea. Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Fundazio Nagusiko Ingurumen Azterlanen eta Informazioaren Zentroko aholkularia Cambio Global España 2020/50 delako programarako. Ciudades izeneko txostenaren egilekide eta garraio, eraikin e