LABURPEN EZ TEKNIKOA - - Lehen sektorea bultzatzea. - Landa-irudiaren nortasun-elementuak babestea

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Transcript

  • ZEBERIO HAPO

    Aurrerakina

    Avance 1

    LABURPEN EZ TEKNIKOA

    01- SARRERA Ingurumen arloko tramitazioa Ingurumen Ebaluazio Estrategikoari buruzko 211/2012 Dekretuarekin bat etorrita egin da,

    eta HAPOren Aurrerakina idaztearekin batera. Hala, elkarri elikatu dira biak, antolakuntza ahal bezain koherentea izan

    dadin, Zeberioko udalerriaren natura- eta gizarte-balioen kontserbazioari eta haiei balioa emateari dagokienez.

     HELBURU OROKORRAK

    Hiri Antolakuntzako Plan Orokorra dugu udal-lurralde osoaren plangintza integrala gauzatzeko tresna, eta haren funtsezko

    egitekoa udal-barrutia, bere osotasunean, antolatzea da, honako hauek lortzeko:

    - Gutxienez, udal-barrutiaren egiturazko antolamendu osoa eta hiri-lurzoru finkatuaren antolamendu xehatua.

    - Aukeran, sektoretan banatutako lurzoru urbanizagarriaren eta hiri-lurzoru finkatuaren kategorian txertatu gabeko hiri-lurzoruaren antolamendu xehatua.

    Udalerrian indarrean dagoen plangintza Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legera egokitu behar

    da, eta gogoeta sakon bat egin behar da, 2007. urtera arte izandako lurzoruaren kontsumo masiboaren eta hazkunde

    dinamikaren gainean. Horrez gain, beharrezkoa da gerora onartutako ingurumen-araudietara egokitzea; batik bat, lurzoru

    urbanizaezinari dagokionez.

     INGURUMEN-HELBURUAK

    Helburu orokorra bateragarritasuna bilatzea da, herriko bizi-kalitate onaren eta herriguneak iraunkortasun globalean ahal

    bezain eragin txikia izatearen artean; horretarako, helburu hauek proposatzen ditu Aurrerakinak:

     Natura errespetatzea:

    - EAEk hartutako ingurumen-konpromisoak HAPOn txertatzea.

    - Lurzoru urbanizaezina antolatzeko kategoriak ezartzea, ingurune fisikoaren diagnostikoan hautemandako gabeziak, aukerak, urrakortasuna eta erabilera-gaitasunak kontuan hartuta.

    - Ingurune fisikoaren diagnostikoa eta udalerriaren aukerak oinarri hartuta, ingurumena babestea eta hobetzea. Hori guztia, askotarikotasun biologikoa, paisajistikoa eta funtzionala areagotzeko.

  • 2 ZEBERIO HAPO

    Aurrerakina

    Avance

    - Balio ekologiko handiko guneen arteko lotura sustatzea, ingurune naturalaren zatiketa murriztuko duten korridore ekologikoen sorreraren bidez.

    - Lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko neurriak txertatzea.

    - Baso-kudeaketarako eredu orekatua.

     Zeberio ibaia hobetzea:

    - Ordoki alubiala hobetzea.

    - Ibaia Zubialde – Zautuolabarria herrigunean txertatzea.

    - Iturriak eta iturburuak babestea.

    - Uraren zikloa eta ibai-ekosistemak babestea.

     Landa-paisaia babestea:

    - Paisaia-unitateak identifikatzea eta babestea.

    - Lehen sektorea bultzatzea.

    - Landa-irudiaren nortasun-elementuak babestea.

    - Haien kokalekua edo haien arteko erlazioak direla-eta, ingurumenerako interes berezia edo urrakortasun paisajistikoa duten eremuak identifikatzea eta babestea.

    - Interes historiko, artistiko eta kulturaleko elementuak babestea, eta horien balioa nabarmentzea.

     Tokiko baliabideei etekina ateratzea/lehendik dagoena sustatzea:

    - Balio agrologiko handiko lurzoruak identifikatzea eta babestea, eta erabilera desegokietarako ez okupatzea.

    - Udalerrian elikagaien tokiko ekoizpena bultzatzea, eta ustiapenen iraunkortasuna hobetzea.

    - Udal-autonomia areagotzea, hondakinen kudeaketan.

    - Dauden zerbitzu-sareak hobetzea, eta auto-arazketa sustatzea.

    - Udal-autonomia energetikoan aurrera egitea.

  • ZEBERIO HAPO

    Aurrerakina

    Avance 3

    O ERREFERENTZIA-DOKUMENTUA

    Zeberioko HAPOren Aurrerakinaren ingurumen-tramitaziorako Hasierako Dokumentuari emandako erantzun gisa, hainbat

    administraziok eta herritar interesdunek iradokizunak igorri zituzten, Aurrerakina eta IIT hau idaztean kontuan hartu

    beharrekoak.

    - Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Saila. Zeberioko Hiri Antolakuntzako Plan Orokorraren Ingurumen Ebaluazio Estrategikorako Erreferentzia Dokumentua.

    - Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa.

    - Bizkaiko Foru Aldundiaren Herri Lan eta Garraio Sailaren Bide Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia.

    - Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Saila.

    - Natur Ondarearen Zerbitzua, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Saila.

    - IHOBE.

    - Bediako Udala.

    - Zaratamoko Udala.

    - UR Partzuergoa.

    - Herritar interesduna: Jon I.U. jauna.

    Kontuan hartutako beste dokumentu batzuk:

    - Bizkairako Energia Iraunkorreko Estrategia (BEIE 2020).

    - Bizikletazko Zuzendaritza Plana (2003-2006).

    - Bizkaiko Uri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala (2005-2016)

    - Zeberioko Udalaren Arau Subsidiarioak.

    O BESTE PLAN ETA PROGRAMA BATZUEN ZERRENDA

    Udal-plangintzari eragiten dioten plan eta programen zerrenda hierarkiko bat dago. Hori dela eta, plangintzak kontuan

    hartu beharko ditu gidalerroetan eta lurraldearen zatikako nahiz arloko planetan jasotako lurralde-antolakuntzarako

    tresnak.

  • 4 ZEBERIO HAPO

    Aurrerakina

    Avance

    - Lurraldea Antolatzeko Gidalerroak (LAG).

    - Lurraldea Antolatzeko Gidalerroen Berrikuspena.

    - Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatikako Plana (LZP).

    - EAEko Ibai eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (LAP).

    - EAEko Ibai eta Erreken Ertzak Antolatzeko LAPren 1. aldaketa.

    - Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa.

    - Uholdeak Prebenitzeko Plan Integrala.

    - EAEko Nekazaritzako eta Basogintzako LAP.

    - Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen 2. Plan Orokorra (1999-2010).

    - Bizkaiko Errepideen LAP.

    - Gorbeiako Parke Naturalaren Natur Baliabideak Antolatzeko Plana.

    - Gorbeiako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea.

    - Bizkaiko Lurralde Historikoaren fauna eta flora kudeatzeko planak: Bisoi Europarra Kudeatzeko Plana (Mustela Lutreola), desagertzeko arriskuan dagoen espezie gisa eta babes-neurri espezifikoak eskatzen dituena.

    - 105/2008 Dekretua, ekainaren 3koa, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzeko premiazko neurriak ezartzen dituena.

    - Bizkaiko Lurralde Historikoaren landaguneen zerrenda, 2014ko martxoa.

    - Euskadiko Landa Garapeneko Programa.

    - Klima Aldaketaren Aurkako Euskal Plana.

    - EAEko Lurzoru Kutsatuen Plana.

    - EAEko Paisaia Bikainen eta Berezien Katalogoa.

    - EAEko Naturagune Babestuen Sarea.

    - EAEko Biodibertsitate Estrategia (2009-2014).

    - Garapen Iraunkorreko Euskal Estrategia: EAEko Ingurumen Esparru Programa.

    - Ekoeuskadi 2020

  • ZEBERIO HAPO

    Aurrerakina

    Avance 5

    - Ingurumeneko III. Esparru Programa (2011-2014).

    - Tokiko Agenda 21. Azken Tokiko Ekintza Plana (TEP): 2013 – 2020

    O INGURUNE FISIKOAREN INGURUMEN DIAGNOSTIKOA

    Oro har, udalerri osoa hartzen duen Plan Orokor bat denez, plangintzak udalerriko lurralde osoan izango du eragina. Dena

    den, Zeberiok badu berezitasun bat; izan ere, udal-lurzoruaren zati bat Gorbeiako Parke Naturalaren araudiaren arabera

    antolatuko da (NBAP eta EKPE).

     LURRALDEAREN EZAUGARRIAK

    Lurraldearen ezaugarri nagusiak honela laburbildu daitezke:

     Lurzoruaren erabilerak:

    - Gaur egun, lurraldearen zati handi bat Pinus insignisen baso-landaketek hartzen dute, nekazaritza- eta baso-

    erabilera tradizionalak ordezkatuta. Landaketa horiek lurraldearen % 80 hartzen dute, erabileren eta paisaiaren

    homogeneizazioa agerian utziz.

    - Nekazaritza-erabilerak eta erabilera antropikoak mazeletan biltzen dira eta, bereziki, Zeberio ibaiaren ordoki

    alubialean.

     Landareak:

    - Gunearen ezaugarri klimatikoek (sail klimatofiloak) zehaztutako balizko landareen sailak eta horiek garatzeko

    lurzoruaren ezaugarriek (sail edafofiloak) zehaztutako sailak honako hauek dira: Harizti azidofiloak (Tamo

    communis–Quercetum roboris), lehenengo sailean, eta Hyperico androsaemi-Alnetum elkarketa, bigarrengoan.

    - Gaur egun, espezie bakarreko baso-landaketek udalerriaren zati handi bat hartzen dute, eta horien eraginez, habitat asko modu itzulezinean aldatu dira. Bestalde, landaketa batzuk erdi utzita daude, eta bertako landaredia

    hazten ari da.

    - Oraindik ere intereseko landareen formazioak kontserbatzen dira, hala nola pagadi, harizti, haltzadi, belardi eta abarren orban txikiak.

    - Zeberio ibaian kontserbatzen da oraindik urertzeko basoa (eremuaren arabera, hobeto edo okerrago).

  • 6 ZEBERIO HAPO

    Aurrerakina

    Avance

    - Hainbat espezie daude, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan jasota.

    - Udalerrian espezie inbaditzaileak egon arren, ez daude oso hedatuta eta nahiko erraz kontrola daitezke.

     Habitatak eta fauna:

    - Pinus insignisen baso-ustiapenak gainerako habitatei gailendu zaienez, urriak dira f