IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi, besteak

Embed Size (px)

Text of IGADEA, Wagon, Oihan Vega, Anita Paker, Demode Quartet, Amaren Alabak, Trikiteens edota Gauargi,...

  • 2018ko urriaren 19a, OstiralaZenbakia: 493

    Cosimoren katiuskak liburuaPamiela argitaletxeak, 2018ko Etxepare Saria irabazitako Cosi-moren katiuskak bilduma ilustratua argitaratu du, Dani Mar-tirena eta Ana Ibaezena. 2. ORRIA

    NAFARROA OINEZ 2018

    Nafarroa Oinez 2018ko antolatzaileak, asteazkenean eskainitako prentsaurrekoan.

    IGANDEAN, DENOK OINEZERA BIZI Altsasuko Iigo Aritza Ikastolaren Nafarroa Oinez igandean ospatuko da. 4,5 kilometroko ibilbi-dea osatu dute antolatzaileek. 4-5. ORRIAK

    HISTORIAREN TXOKOA

    MONTSERRAT CABALL, LIRIKAREN AHOTSA 8. ORRIA

    PIRINIOA

    MENDIA, PAISAIA ETA ONDAREA BELAGUAN BARRENA 6. ORRIA

  • 22018ko urriaren 19a, Ostirala

    KULTURA Literatura

    NAHASTE-BORRASTE

    SAREAN

    Xenpelar Dokumentazio Zentroa ezagutzeko bideoa sareratu da Bertsolaritzaren ondarea bildu, antolatu eta eskaintzeko helburuz ari da lanean Xenpelar Dokumentazio Zentroa etengabe. Lan hori eza-gutarazi asmoz, bideo laburra prest dago sarean, Mintzola.eus atarian zein bere YouTu-beko kanalean.

    Lau hizkuntzatan dago ikusgai: euskaraz, gaz-teleraz, frantsesez eta ingelesez. Bideoak, doku-mentazio zentroa hurbilagotik ezagutzeko aukera ematen du.

    Xenpelarrek bildu eta eskaintzen duen onda-rean oinarri diren bertsozale, bertso-eskola-ko kide, irakasle, kazetari, ikertzaile nahiz bertsolarien azalpenen bidez, bere funtziona-mendua ezagutu daiteke, baita zentroko lan-kideen ahotik ere.

    LITERATURA

    Euskadi Literatura Sariak iragarri dira

    Karmelo C. Iribarren (Gaztelaniazko Literatu-ra, Mientras me alejo), Eider Rodriguez (Euska-razko haur eta gazte literatura, Santa Familia), Kepa Altonaga (Euskarazko saiakera, Patago-niara Hazparnen barrena) eta Irene Aldasoro (Euskarazko literatura itzulpena, Gailur

    Ekaiztsuak) idazleek irabazi dituzte Euskadi Literatura Sariak, Eusko Jaurlaritzako Kultu-ra Sailak iragarri duenez.

    Irabazleen zerrenda honek urriaren 1ean ira-garritako irabazleenarekin bat egingo du. Egun horretan, iragarri zituzten irabazleak Euska-razko Literatura (Eider Rodriguez), Literatu-ra Lanen Ilustrazioa (Yolanda Mosquera) eta Gaztelaniazko Saiakera (Santos Zunzunegui) ataletan. Eider Rodriguezek, beraz, bi sailetan irabazi du saria urte berean.

    Atal bakoitzeko irabazleak 18.000 euroko saria (beste 4.000 euro eskura ditzake bere lana bes-te hizkuntza batean argitaratzen bada) jasoko du, eta sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 27an egingo dute Gasteizen, Artium museoan.

    COSIMOREN KATIUSKAK LIBURUA, KALEANEtxepare Nafarroako toki-entitateetako euskara zerbitzuek antolatzen duten haurrentzako bilduma ilustratuen sariketan nagusitu zen lana

    Dani Martirena eta Ana Ibaez, Cosimoren katiuskak bildumaren egileak, lanaren aurkezpenean. PATXI CASCANTE

    Diario de Noticias

    Pamiela argitaletxeak, 2018ko Etxepare Sariketako irabazlea izandako Cosimoren katius.

    kak liburua aurkeztu zuen astear-tean. Dani Martirenak idatzi eta Ana Ibaezek ilustratutako bildu-ma gailendu zen Nafarroako toki-entitateetako euskara zerbitzuek argitaletxe nafarrarekin elkarla-nean antolatzen duten lehiaketara aurkeztu ziren 19 lanen artean, ekainean jakinarazi zenez.

    Cosimo eta parke txiki bat dira Martirena eta Ibaezen ipuineko protagonistak. Cosimok zuhaitz batean eraiki du etxola, eta hortik inguruari erreparatzen dio. Egileek Italo Calvinoren Il barone rampan-te liburu ezagunaren erreferentzia

    erabili eta gaurkotu dute, Cosimo haurrari baliabide berriak eman dizkiote eta, gizartean kokatuz, edertasunaren aldarrikapena zabaldu dute, atzo egindako aur-kezpenean argitu zuten bezala.

    Aurtengo edizioan, Leire Bilbao, Leire Salaberria eta Asun Agiriano izan dira epaimahaikide Etxepare sarian. Azpimarratu zutenez, gogoetarako kontakizuna da Cosi-moren katiuskak. Testuak poesia

    du, umorea eta jolasa: hitzekin jolasten du idazleak, irudiekin marrazkilariak. Biek album ilustra-tu baten ezaugarri nagusiak bikain erakusten dute, hau da, irakurlea adi egotearena eta heldu baten

    HURBILETIK

    3 Edizio berria: Haurrentzako bil-

    duma ilustratuen Etxepare sarike-

    taren 2019ko ediziora aurkezteko

    epea irekita dago jada, 2019ko

    maiatzaren 17a arte.

    3 Antolatzaileak: Agoizko Udala;

    Antsoaingo Udala; Atarrabiako

    Udala; Baran~aingo Udala; Baz-

    tango Udala; Berriobeitiko Udala;

    Berriozarko Udala; Bortzirietako

    Euskara Mankomunitatea; Burla-

    tako Udala; Esteribarko Udala;

    Galar Zendeako Udala; Garesko

    Udala; Nafarroako Iparraldeko

    Euskara Mankomunitatea; Iran-

    tzu Mankomunitatea; Irun~eko

    Udala; Estella-Lizarrako Udala;

    Malerrekako Mankomunitatea;

    Sakanako Mankomunitatea;

    Tafallako Udala; Uharteko Udala;

    Zaraitzu eta Erronkariko Batzorde

    Nagusiak eta Zizur Nagusiko

    Udalaren Kultur Patronatua.

    konpainia ezinbestekoa izateare-na, xehetasun guztiak harrapatzea nahi baditugu. Halaber, lan indartsua dela ere adierazi zuen epaimahaiak, bai marrazkiei bai testuari dagokionez. Teknikoki ausarta, guztiak du zeresana, eta horregatik eskaintzen du irakurke-ta ugari; arriskatzen duen obra bat da, euskal idazle eta ilustratzaileen maila ondo baino hobeto erakus-ten duena.

    Ez da lehenengo aldia Martirena eta Ibaezek elkarlanean sortuta-ko lan bat plazaratzen dutela. Auto-ekoizpenaren bidetik, izan ere, bi liburu argitaratu dituzte: Hankaz gora du amak mundua (Liburu iletsuak, 2015) eta Jonek Jone izan nahi du (Liburu iletsuak, 2017).

  • 2018ko urriaren 19a, Ostirala 3

    HEZKUNTZA Ekimenak

    HEZKIDETZA, ELKARLANEAN ERAIKITZEN DEN PROGRAMAHolandarekin harremanetan Nafarroako Hezkuntza departamentua, hezkidentza eta genero arteko berdintasuna lantzen aitzindaria den Holandako elkarte batekin bildu da berriki.

    Solana kontseilariak SKOLAE programa aurkeztu dio VHTO erakundeko Cocky Booij zuzendariari. UTZITAKOA

    Diario de Noticias

    Maria Solana hezkuntza kontsei-laria, Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perez eta Eba-

    luazio, Kalitatea, Formakuntza eta Berdintasuna zerbitzu-zuzendari Aitor Lakasta, VHTO (National Expert Organization On Girls/Women And Science/Technology) erakundeko zuzendari Cocky Booijekin elkartu dira. Erakunde holandarrak Amster-damen du egoitza eta hamarkadak daramatza hezkidetza eta genero arteko berdintasuna lantzen. Eguno-tan Holandako hiriburuan egiten ari den IKT eta hezkuntzaren inguruko jardunaldietan da Nafarroako delega-

    XEHETASUNAK

    3 Elkarlana: Nafarroak hezkidetza-

    ren arloan ibilbide laburragoa

    badu ere, dagoeneko martxan

    den SKOLAE programa dauka,

    estatuan aitzindaria den progra-

    ma handinahia. Cocky Booij

    VHTOko zuzendariak oso ondo

    baloratu du programa, Europar

    Batasunean diren ekimenen

    artean argiena, zehatzena eta

    ulergarrienetako dela esanez.

    Hezkuntza kontseilariak, bestal-

    de, esperientzia holandarretik

    ikasteko aukera apartatzat jo du

    bilera.

    zioa eta bidaia baliatu dute VHTO-rekin bilera egiteko.

    VHTO erakundearen egiteko nagu-sia emakume eta neskatoen artean STEM ikasketak sustatzea da, Zient-ziak, Teknologiak, Ingeniaritzak eta Matematikak. Hain justu, ikasketa arlo horien ezagutzan eta lan-espa-rruan emakume gutxi aritzen dira eta bai Nafarroako gobernua, bai Holan-dako agintariak ekintza zehatzak eta plan estrategikoak sustatzen ari dira desberdintasun hori konpentsatzeko.

    Erakundearen eta Hezkuntza depar-tamentuko ordezkarien artean izan-dako bileran hezkidetza esperientziak elkartrukatzeko aukera izan dute biek ala biek, puntu asko baitituzte komu-

    nean; hala nola, desberdintasun horiek konpentsatzeko hezkuntza arlotik egiten den lana, irakasleen tre-bakuntza sustatuz, ikasleei zuzendu-tako ekintza zuzenak garatuz nahiz aipatutako esparru horietan enpre-sen parte hartzea sustatzeko lan egi-nez, adierazi du Solana kontseila-riak.

    Skolae programa Hala, hezkuntza departamentu-buruak Skolae programa aurkeztu dio VHTOko zuzendariari, Nafarroako gobernuko Hezkuntza departamen-tuaren hezkidetza estrategiaren pro-grama nagusi gisa, STEM-ikasketekin lotutako gainerako ekintzekin batera:

    Lanbide Heziketa Plan Estrategikoa eta gobernuaren Planeta-STEM ekin-tza. Bileran, gainera, etorkizunean ekintza bateratuak egiteko aukeraz aritu dira, genero arteko desberdin-tasunak murrizteko egiten diren ekintzak hobetze aldera, VHTOko zuzendariak aipatu bezala, gizartea-ri berari talentu galera izugarria era-giten baitio.

    VHTO erakundeak lau hamarkada daramatza arlo horretan hezkuntza esperientziak praktikan jartzen Holandan eta munduan aitortza han-dia lortzeaz gainera, erakunde ofizia-lak, herrialdeko erakunde eta enpre-sak eta nazioarteko konpainiak inpli-katzea lortu du.

  • 42018ko urriaren 19a, Ostirala

    GAUR EGUN Nafarroa Oinez 2018

  • 2018ko urriaren 19a, Ostirala5

    IGANDEAN OSPATUKO

    DU IIGO ARITZA IKASTOLAK BERE NAFARROA OINEZDena prest Urte guztia lanean aritu ondoren, iritsi zaio egun handia Altsasuko ikastolari. 4,5 kilometroko ibilbidea eta programa zabala prest dago jada.

    Iigo Aritza Ikastolako ikasleak, Nafarroa Oinez ospatzeko gogo Biziz. FIRMA

    Diario de Noticias

    Iigo Aritza Ikastolak igande hone-tan Nafarroa Oinez 2018 ospatzeko erronka du esku artean. Erronka

    handia ikastola txiki batendako: Ii-go Aritzak 370 ikasle baino ez ditu, eta Burundako lau herriei ematen die zer-bitzua, Altsasu, Urdiain, Olazti eta Ziordia. Oinezeko lekukoa eramaten duen laugarren aldia izango da ikas-tolarendako. Izan ere, 1981ean Nafa-rroan euskararen aldeko jaia antola-tu zuen lehen ikastola da.

    4,5 kilometroko ibilbidea Zirkuituak lau kilometro eta erdi ditu, eta ez du aparteko arazorik egiteko, aldapa gutxiko