Herria 3008

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3008

Text of Herria 3008

  • 2009ko Maiatzaren 21ekoa - ISSN 0767-764321 Mai 2009 - 1,10 E - N 3008 -

    MESKABATUJoanden asteko HERRIA-n, Jainkoa, Bizia, Jendea sailean, hauxe irakur zita-keen, idazleak gizon xahar bat aipatzen-eta: Denek usteko dute gaizo dohakabea ixtripuz meskabatu dela. Irrio bat jin zait ezpainetarat meskabatu hitz hori ikustearekin. Aspaldian ez bainuen en-tzuna edo irakurtua. Laguneri erran ere diotet denboran, Hazparneko alde hortan segurik, erabiltzen ginuela hitz hori bai-nan hizki bat aldatuz haatik, meskalatu erraiten baiginuen. Eta hitz hori aipaturik egun hotan eskualde hartako norbaiti, haren ustez meskabalatu omen zita-keen izaitekotz... Gisa guziz hitz hori zen erraiteko jende edo abere bat errekontruz funditua izana zela, desagertua ere oro-bat... Oroit niz aditurik behi bat meskalatu zela, itsuski kolpatu, hesi baten gainetik arroila tzar batetarat erori ondoan.Badira hola hitz batzu galduak edo biziki gutti erabiltzen direnak, zazi zu zergatik, artetan arras egokiak litazkeelarik bizki-tartean...Beste hitz batzu, eta baditake zerrenda luzea, galdu dira ez delakotz gehiago hei-en beharrik... Samatsa eman dezagun... Gazte horietan, nork daki zer zen? Etxe aitzinean ihaurkia nasai hedatua, gero urtean behin aitzurtu behar zena eta az-kenean onkailu gisa baliatu... Saltsa han-dia izaiten zen eta zikin ere egiten zuen. 40-eko gerlatik landa oraino baserri bakar zonbaitetan izaiten zen samatsa... Garai hartan berean, baziren ere jendeak, ordu-kotz adin ederra bazutenak, erraiten bai-tzuten hunenbeste luisetan egina zutela holako edo halako tratua... Luisak hiru libera balio bainan urrezko liberak naski...Eta nork daki orai zer zen kintsena Haz-parneko zapatainek noiz nahi erabiltzen zuten hitza? Hilabete sariaren parte bat, hilabetearen erditsutan aitzinerat altxa-tzen zutena... Quinzaine frantses hitze-tik muntatua bixtan da... Zonbat aldiz ez dugu entzun hauxe : egun, gizon horiek berantxago jinen dira etxerat, kintsena al-txaturik geldialdi bat eginen baitute ostatu batean... Bai, hitz asko galdu dira. Beste batzu sortu eta sartu. Ez hain aspaldi hemen berean aipu ginuen askatasuna beza-la... Mintzaira guzietan gertatzen da hori. Mintzaira guziak aldatuz doatzi. Euskara ere ba besteak bezala...

    J-B D

    Makurrik handiena izaiten da ezin

    xuxendua den hura(Konfuzio)

    Etorria da momentua etxeko ekoizpenak dastatzen hasteko. Ekoizpen horien lehen lerroan datorkigu sagarnoa, Baionan larunbat honetan gozatuko duguna Sagarno egunaren karietara, aratsaldeko 6 etatik goiti, Espainiako Ate inguruan. Krisia han eta krisia hemen, euskal sagarnoak begitarte pollitena erakusten digu : iaz hamar milioi kilo sagar bilduak izan dira zazpi euskal herrietan, marka guztiak hautsirik ekoizpenean. Ondorio zuzena hamahiru milioi pinta sagarno egin dela negu honetan, aitzinagoko emaitza hoberena milioiaz gaindituz. Iparralde honetako sei ekoizleen artean 130 000 pinta sagarno atera dute. Dastatu duten adituen ustez aurtengo sagarnoak bi gauza baditu betan : gostua eta mamia.

    Baso bat sagarnoaren probatzeko

    Beharrik antolatzailek sartzean ongi azaltzen dituztela gauzak. Ezen Sagarnoaren egunak mila gauza desberdin aterbetzen baititu. Sartzea pagatzean baso bat eskainia da bi orenez pasa sagarnoa probatzeko. Badira hogeita zenbait sagarno egile lerrokatuak, eta hitz dizuet ez dituztela sagarno berdinak ateratzen. Usaian iparraldekoek fruitu gostu gehixago dute, hegoaldekoek karats hura sanfrekiago erakusten dutelarik, aldi honetan ohitura berdinak diren jin beharko da probatzera. Behingoz ekoizpenean marka guztiak hautsiak izanik, ekoizleen sagarno guztia edan orduko arratseko bederatziak ez dira urrun izanen.

    Beste edarientzat baso berria

    Sagarnogile bakoitzari Baionako elkarte edo pea bat lotua zaio. Hauek pintxoak proposatzen dituzte, urtero desberdinak eta lantuagoak. Baionako elkarteak aspaldi ohartuak dira sagarnoak eta beren pintxoak elkarturik, mirakuiluzko lotura bat sortzen dutela Euskal Herriko ohitura herrikoia eta baionesen artean. Avironeko errugbiak lotura horiek zortzi guztiez sendotzen dituelarik. Pea horietan badira entzute eta usu historia baiones luzekoak :

    Baionako dultzaineroak, Oraibateko txixtulariak eta presentatzen ez den Les Dauphins txaranga.

    Mugitzeko eta alkoholetik begiratzeko

    Errugbi partidetan abiatzen den ohitura jada beretua du Sagarno egunak baso berriarekin. Aizinara egoiteko ainitz enganio proposatuak zaizkio publikoari, sagarnoa dasta tzen bururatu ondoan. Patxi Perezek mutxikoak animatuko ditu zortzi orenetan, eta ondotik bere konpainiarekin hemengo eta mundu guztiko folk dantzak gutarteko eginen ditu ; gaueko hamaiketan Baionako dultzaineroek La rrain dantza enblematikoa joko dute. Handik aitzina bestan girotuak direnek segituko dute BUUZBU taldearekin, aurten deskubrituko dute euskal mashup akuztikoa. Bere buruari galdeka ari zaion irakurleak ez du beste e rremediorik Sagarno egunera jitea baizik estilo berri horren ezagutzeko. Eta antolatzailek aitzinetik gutiesten dituzte mozkortzea goraipatzen dutela akusamenduak. Burrasoek sagarnoa dastatzean haurrek Txotxttikia, alkoholik gabeko sagar jusa hartuko dute, eta bestalierren autogidariek txotxofer sagar jusa badute sagar gostua ahoan ukaiteko alkoholaren lanjerik gabe.

    Sagarno egunaHerritarrak hiriaren erdian

  • Birmanian, armadak ditu gider guzi-ak bere esku, dena larderia ! Libertategehiago eskatzen dutenetarik da AungSan Suu KyiTelebixta Lei-hotik saileanere aipatzend u g u n a .A s p a l d i a npreso bezalaatxikia, oraiberriz auzipe-ratua dutemendekio hu-tsez. CarlaBruni frantsespresidentarenandreak eredei bat zabal-dua du libra-tua izan dadien. Itsasoetan irriskuak emendatzen ari dirahaundizki. Somaliako itsaso eta Ekialde har-takoetan, jada hemen aipatua dugun bezala.Adeneko golkotik harat Filipinetako marielekdute gehienik pekatzen basakeria hori, filipin-darrak baitira alabainan munduko marielenhiruetarik baten heina orotara. Biziki aisebahitzen dute alde heietan itsasoetako jendeaeta dituzten kargak ebasten edo dutena zorroz-ki bakantzen, itsasoetan leihorretik aski barnaere. Lapurren gai hortaz ari beharrak dirabesteak beste nazione aitzinatuenen G8-koherriak, helduden uztailean Italian Berlus-coniren ardurapean, han baita lehennazioarteko biltzar hori egitekoa. Pakistan hartako taliban islamista ausartaketa herri hartako jende gaixoa behar dituguberriz ere aipatu, zinez aipagarri baitira aldehartako berri txarrak. Herriko armada dute hanosoki oihestatua taliban terrorista horien kontra,tirahala bonbardatzen dituztela sasitar horienguneak. Orduan hauxe da gertatzen : herritarjendea ere dutela tiroz kausitzen. Gaixo haukiheska joaiten dira bataillaren gunetik etabaziren ondar berriekin 670.000 zibil bedereniheska joanak Swateko haranetik urrun, Mingo-ra hiri aldean. Bere partetik Kurutze Gorriarenobra hor dute lagungarri, ahal duena eginez,bai-eta, oraino ofizialago, ONU-ko nazioneenbatasuna bere partetik. Aita Saindua Lur Sainduetan ibili delarikastetsu bat, bazuen behari mundu guzitik, etalehenik handik beretik. Lur Sainduetan ororenleku badela erranez, munduaren Aita egin-bidea bete du haundizki. Bazakien arras ontsaororen eta elgarren errespetu zuzenaz beharzuela mintzatu, jadanik aitzineko Joanes Paulobigarrenak egin zuen bezala, giristinoek judueriburuz egin huts edo behargabekeriez dolutuaagertu zelarik hura. Etzituena hor, bi aldeetarikso, juduak batetik eta musulmanoak bestetik,bakotxa berea gogoan, lehenagoko giristinoakhan gaindi armak eskuan ibili zirelarik hala-nola ! Oraikoan Israelgo armada ikusi du AitaSainduak han, zaindari bezala egia erran,

    juduek daukaten poderea lagun.Erromako Elizaren buruak ez du

    oraikoan erran bere aitzinekoaren doluedo barkamendu galdezko hitza baina

    Salmoetako otoitz hau egin du denaden :Bakezko zoriona goza dezala jauregi sainduhonek, gaineratekoak erranak baitzituenaitzinekoak. Orai aitzinaragoko segidan nahiukan du urrats bat gehiago egin beste sines-tunekin, bera ere Abraham eta Moisen semeden Elizaren buru katolikoak. Giristinoek etabesteek haundizki parte hartu dute urrats sain-du horietan bestalde Zedrongo Jesusen azkenotoitzen lekuetan bai-eta, haundizkiago,Galilean, Nazaretako meza kartsu hartan,Anuntziazioneko elizan bazirelarik 40.000 fede-dun bilduak Elizen batasun otoitzetan, bainanere elizez kanpoko batzu juduen rabbin bat etamusulmanoen ordezkaria partalier eta lekuko.Otoitzez aparte, seinalatzeko da ere jestu ede-rrik izan duela Aita Sainduak hain meneratuakbizi diren palestinar zapalduen alde, nahiz eznehoren kondenatzerat etorria horrarat. Erlisioneak Europan. Gai hortaz egin direninkesta batzuen arabera lau presunetarik hirudira Europan erlisione bat badutela diotenak.Errumanian da erlisione sineste gehienik herri-tarretan : % 97. Eta Grezian gero : % 89.Txekian gutiena, % 63 dira hor, erlisionerikbatere ez dutela diotenak. Europan % 34 kato-liko dira, % 27 protestant, % 25 ortodoxo, % 12musulmano, % 1 judu eta % 1 budista. Irlan-desak dira debotenak : % 67 dira hor ilabeteanbehin bederen ofiziotarat doatzinak, italianoakgero (%53). Gutienik Suedan (%9). Ingalaterran Gordon Brown lehen ministroezkertiarraren travaillistak apalean dira % 23aldeko zituztelarik doi-doia, 1943 urtetik hunatizan duten gutiena. Beren kontra dituztenkontserbadoreak aitzinean dituzte orai 22 pon-duz. Errusian burua gora ibili da podorea bitori-aren bestan, Dimitri Medvedev eta VladimirPutin eskuz esku beren herriaren 64-garrenurteburu hortan, desafiozko mehatxu batzu erezerabiltzatela haien herriari jazarriko ziren nor-nahiri. Jakinean egon. Sri Lanka ugartea da lehen Ceylan deitua zenugarte haundi bat Indiaren hegoan bere 20 mili-un bizitzailerekin auzi gogorrak dituena berebatasunarentzat. Han orai zingales herritarrek(%74) dute gehiengoa eta Tamulek minoria(%12,5) eta aste huntan gelditu dute azkenhauk maioriari egiten zioten beren Tigreengerla, milaka hil