Herria 3007

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3007

Text of Herria 3007

  • 2009ko Maiatzaren 14ekoa - ISSN 0767-764314 Mai 2009 - 1,10 E - N 3007 -

    FRUITU POLLITAHogoi urte jadanik, edo halatsu. Iduri zuen atzo. Lur eremu bat erosi ginuen. Etxetik pikotzak eta palak hartu, eta arroi-lak zilatu, zimenduentzat. Oren libroetan eta asteburuetan, murruak altxatu. Gapi-rio eta gaineratiko zureriarentzat, auzo herrira jo, Arrosara, oihan patartsuetan zuhaitzak bota, trakturrekin atera, sege-riarat ereman... Zer abentura ! Lagunen artean buruan buru eraiki ginuen ikastola berria, Ortzaizen. Aitzinekoa, alokatzen ginuen etxean, xaharregia zen, itaitzurak dario, zoladura usteldua. Ttipiegia ere, gero-eta haur gehiago izanki ikastolara-teko bideaz gustatua. Bainan bazterretik, herriaren ganik ala kantonamendutik, den mendreneko laguntzarik ez. Alta, euska-raren eta euskarazko erakaskuntza pre-miatsua ginuen. Ez ginuen beraz hautu-rik, etzaikun ikastola berri bat egina prest zerutik mirakuluz jaliko, guhauren gain baizik ez ginezakeen konda. Bihotz oneko adiskideek behar zen dirua eskainirik, lotu ginen lanari. Eta ikastola munttoa al-txatu !

    Ai zer fruitu pollita ! Gero-eta haur gehia-gok kroskatu zutena ! Laster gelak han-ditu ere behar izan baiginituen. Orduan ere gogotsu, laguntzaile suharrak bildurik sahetsean, Flandriako gazte batzutaraino, Ludo Docx-ek ekarraraziak. Bitxiki, garai hartan kanpotik ez bazen ikastetxe hori begi onez ikusia, barnetik ere halako be-hako samurrak agertu ziren. Seaskako batzorde erabakitzaileak eta bertze ikas-tola batzutako arduradunek etzuten has-tapen hartan gure proiektua benedikatu, urrundik ere, baizik-eta bide pribatu ba-ten hautua egin ginuela, nihundik ahalaz ikastetxe publikoa beharko ginuelarik ardietsi, urteak eta urteak behar bagini-tuen ere hortarako igurikatu. Gure hartan tematu ginen, parasolak idekiz erasien zi-liportetarik begiratzeko. Geroztik, bertze frangok ere hartu duten bidea...

    Hogoi urte berantago, hastapen hartan nasaia iduritzen zitzaikun ikastetxea tti-piegia bilakatu da, ehun ikasletara hel-durik, eta freskatze beharretan ere. Aldi huntan haatik, laguntza hor da, ofizia-la, igandeko Herri Urrats besta ederrak e manikakotik, zazpi lurraldetako euskal-tzaleena... Hori bai atsegin handiz mur-txatzen dugun fruitua, lehengo erasialdi eta kopeta ilunak ahantzirik !

    P.J.

    Ainitz jendek nahi dute mundua kanbiatu

    bainan nehork ez du bere burua biziki kanbiatu

    nahi. (Tolstoi)

    IGUZKIA EGUERDIKO JINIK...Aurten ere, ederki iragan da Herri- Urrats besta handi hori. Ez balinbada ere arras usaiako jendea bildu. Bezperako euri eta ortziek lotsarazi duzkete etortzeko xedetan ziren batzu. Funtsean, igande goizean ere eurixkak segitzen zuen oraino... Iguzkia berant agertu da, kasik eguerditan... Denen buru, mundu bat bazen halere, ainitz jende ara tsaldeari buruz jinik, ikusiz aro hobea zela... Zernahi gisaz egun arraroa zinez! Betiko mugimendua aintziraren itzulian, kantu, dantza, bertsu, ausagailu eta joko, ttipi eta handi harat eta hunat ibilki giro alegera batean.Airostasun gaitza ere jatekoa eta edatekoa au sarkian bazen gune guzi-etan! Aurtengo Herri-Urrats 26. izanki, den-bora berean Seaska erakundeak ospa-tzen bere 40 urteak...

    HERRI-URRATS :BIZIKI BESTA KARTSUA

    ESKER BEROENAK MIREN AZKARATE-RIGoiz ondarrerat, hautetsi eta kargudun askorekin egin den bilkuran, 40 urte horiek dira lehen-lehenik aipatu, oren laurdenik irauten ez duen filma pollit eta suhar bati esker. E rakusteko nolako bidea egin den, traba guzien gainetik, ikastolen sarea azkartuz eta heda-tuz joan dadien. Orai, 26 ikastola ba orotarat, 2500 haurrez goiti biltzen dutela denen artean.Christine Bessonart Senpereko auzapezak azpimarratu du atsegin handi zuela holako besta batean kausitzea eta ikustea jendea gero eta gehiago atxikia dela ikastoleri.Andres Urrutia euskaltzainburuak ere zorionak bihurtu daizkio Seaskari, Euskaltzaindiaren lelo bera duela nolazpait, Ekin eta Jarrai.Ondotik mintzatu baitira Frantxua Maitia, Akitania Lurraldeko batzarraren izenean, Koldo Tellitu, ikastola guzien federakundeko buru bezala, Max Brisson, Euskararen Erakunde Publikoaren burulehena, eta Paxkal Indo Seaska-ren elkarteburua, denek kartsuki eskertu dute Miren Azkarate euskal gobernuko sailburu ohia, hoinbeste lagundu baititu iparralde huntako ikastolak. Lore azauo bat ere eskainia izan zaio, jende guziak txalo eta txalo. Bera biziki hunkia zen segur eta erakutsi ere du, oroitaraziz bestalde urte askoz sailburu bezala etorri bada Herri-Urratserat, lehenago ere jiten zela eta ondoko urtetan ere nahi lukeela aitzina etorri.Artetik erraiteko, aurten nehor etzen euskal-gobernutik bainan erran behar ere da ez direla oraino untsa jarriak beren kargu berrietan.

    Miren Azkarate gain-gainetik goretsia izan da gure ikastolen alde egin duen lanaren gatik...

    Seaskak sari berezi bat eman dio Josep Jorajuria senpertarrari. Su-Hiltzaileekin hamabost urtez segurik Herri-Urrats ainitz lagundu duelakotz segurtasun mailean... Ezkerretik eskuinera, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria, Max Brisson eta Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikokoak, eta Josep Jorajuria.

    Baigorriko Zurbeltz taldeko perkusionista gazteak, aintzira bazterreanJos Bov ere hor gaindi zabilan, Menane Oxandabaratz-ekin

    Beste pondu bat ainitz aipatu dena hau ere, Seaska eta frantses hez-kuntza ministeritzaren artean egin den akordioa. Joanden egunean trenka-tua. Luzeak eta zailak, bainan ororen buru emankorrak, izan diren negozia-keta batzuen fruitua. Hameka postu gehiago segurtatuz eta denbora be-rean orai artinoko ezagupena baino sakonagoa. Aitzinamendu baliosa beraz, denek hori dute azpimarratu. Aurtengo Herri-Urrats bestari airosta-sun gehiago eman dion berri ona. Paxkal Indo-k ziola haatik, Seaska-ri, ikusiak ikusi, haizea alde jarri bazaio ere, badela segur nun zer egin oraino ondoko urtetan, ildo beretik kartsuki segituz, duela 40 urte abiatu sailak gero eta fruitu gehiago eman dezan euskararen eta Euskal-Herriaren one-tan... Hasteko, eta besteak beste, ikastola berriak idekiz Bidarten (aur-ten berean), Itsasun eta Lekornen.

    AITZINAMENDU BALIOSA

  • Errusian bi urte egin berri ditu DimitriMedvedev nausi berri sartu zela Krem-lingo gobernuaren buru Vladimir Putinlehengoaren segidan baina presidengo hor-ren podereak biek elgarrekin erdizkatzekotanbakarrik. Haatik, hango herriaren gainean egindiren sondaia edo gogo-ikertze batzuek errandutenaz, % 12 dira errusoetan Medvedev horrenesku dauzkatenak egiazko podereak, aldiz herri-tarren, hiruetarik baten arabera Putin hori dagoe-larik beti egiazko nausia, bien arteko partekatzehortan. Izan dira urte horietako gertakariak :Georgiako gerla bat, Ukrainiaren eta Errusiarenarteko kalapitak, berriz ere joanden urtarril hortaneta, gainera, Errusia ere mundu guzia bezalabere gisan hunkitzen duen krisia ekonomiko hori.Eta Medvedev horrek burua altxatu du beregisan eta tanto zenbait irabazi. Ahoan bilorik gabebere kritikak egin ere dizkio gobernuari, haatikPutinen izenik aipatu gabe. Afganistanen Taliban gogor musulmanekinlanak dituzte sekulan baino gehiago tokikoarmadak eta amerikanoek ere. Gudu gogorrakerabili dituzte eta bonbardamendu azkarrak ereamerikanoek, ehun hilez goiti izan direlarik guduhorietan eta ez militarrak bakarrik bainan bai zibilasko ere Farah probintziako Bata Buluk aldean,han baitaude taliban horietarik ainitz sartuak.Inkesta egiten izan dira ere ONU batasunekoespertak eta amerikanoen armadakoak. Europa beti egiten ari da, luze bada luze, he-rrien artean. Orain Txekiako senatuak baieztatudu Lisboako kontratua, jadanik beste ganberakjoanden otsailean egina zuenaren ondotik :biltzarrean ziren 79 senadoretarik 54ek aldeeman dute boza. Dakigun bezala hogoi ta zazpiherriren baia behar du Lisboako kontratuak baliizaiteko. Polonia eta Alemaniak badute orainosagailu zenbait segurtatzekoa. Eta Irlandakberriz helduden 2009ko azaroa barne bozkatubeharko. Xina ere emeki emeki badoa bere herri zabalhorren bateratzeari buruz. Dakigun bezala, Xinapopular komunixtatik bazter gelditu zen Taiwanugartea duela mende erdi bat. Orain, Taiwanekbadu urtea Ma Ying-Jean president berria badu-ela eta hitzemana zuen zerbait egitea bien artekobakeari buruz. Orain, komertzio bidez hasiakdituzte biek ere elgarren arteko tratu hobeak,elgarri erosten dituztenen bidez. Airezko kurutza-menduak ere abiatuak dituzte aireportutik aire-portura. Afrikako Zinbabue herria beti menperatua etaestekatua dauka Mugabe president zaharrak,biziki aipatu eta sokorritu gabe han diren gosete,pobrezia eta eritasun izurritea, gizonarendretxoak beti ostikatuak dauden denboran.Azkenik aipatua izan dena hauxe da : hemezortzimilitante presondegiratuak dituztela gizonarendretxoen eta libertatearen alde bermatzen zire-nak, Jestina Mukoko beren taldeko buruarekin.Eta ez dute lehen aldia holakorik gertatzen zaiela. Somalian, berriz ere itsasontzi bat bahitu etaarrobatu dute itsas-lapurrek Mogadisciotik ehunbat kilometretara, hunekin heldu baita hogei bat

    itsasuntzi badituztela orain kasu hor-taratuak.

    Kolonbiako Alvaro Uribe presidentaErroman izan da Aita Sainduaren ikusten

    bere Hegoamerikatik joanden astean. Orenerdibaten bisita solasketa horretan aipatu dute,gisala, herrian duten droga-trafiku txarra, bai-etaere herri hortako pobrezia eta jende xehearenezinbizia bai-eta Elizak eta herri horrek han gaindibakearen alde egiteko duten lana. Aita Saindua Lur Sainduetan bisitaz, astehuntako berri haundia da hori ere eta ainitzigurikatua, ikusiz nola diren gauzak han gaindieta nolako minbera aldiak erakutsiak dituztenmusulmanek bereziki erlisioneen arteko solasbatzuetan. Denentzat garrantzia haundiko bisita,hori, giristinoentzat ere bai, erroak han izanez,eta kezkabideak bestalde. Ez direa hauk gutitzenari toki horietan, ainitz ihesi joanik hortikan, edojoaitekotan, hain sakratuak daukalarik Elizakhango presentzia. Hots, Jordaniatik hasia da bisi-ta, Erregearen ongi-etorria ere. Aste huntan iza-ne