Herria 3006

  • View
    246

  • Download
    19

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 3006

Transcript

  • 2009ko Maiatzaren 7koa - ISSN 0767-76437 Mai 2009 - 1,10 E - N 3006 -

    BELDURRAHalako beldur bitzi minbera bat sartzen ari zauku bazter guzietan. Xerrietakoa deitzen duten gripa horrek ekartzen due-na. Xerrietakoa bainan untsalaz A H1N1 behar omen litakeena deitu... Dena den, hola doa bizia. Bat-batean agertua, horra hor arrangurabide berri bat ez dena en-traalekoa. Duela doi-doia bi aste nork erranen zuen mundu guzia hortaz ariko zela udaberri huntan eta arras kezkatua ere egonen? Uste gabean jin zauku hori alabainan, tipustapez, bazter guzietan jendea gogoetatua eta griatsu... Zernahi galde eginez: zer den egiazki gaitz hori... Zertarik heldu den... Nola hedatzen... Nola tratatzen... Zer egin behar den... Mexikon, haste-hastetik azkarki joa izan den es-kualdean, erabaki zo rrotzak hartu behar ukan dituzte. Eskolak zerratu, besta, ikus-garri eta elgarretaratze ainitz geroxago egiteko utzi... Ez baita jostetarik segur, nehork ezin erran gaitz horrek zer ondorio ukaiten ahal duen, be rria ere delakotz, mediku eta jakintsunek berek ere ez jakin xuxen zer pentsa!Beldur tzar bat hedatzen ari beraz. Ez hain aspaldi oiloetako gripa deitzen dute-narekin gertatu zen bezala. Orduan haa-tik, lanjera hein batean urrundu zen, nahiz ez den oraino alde bat baztertua... Xerri-griparekin, iduriz segurik, irrisku gehiago baditake...Lehen ere izan dira egia erran beldur handi-handiak. Hala nola Erdi-Aro onda-rrerat Europa gehiena itsuski zafratu zuen izu rrite beltzarekin. Eta ez hain aspaldi, ez du arras ehun urterik, espaola deitu zuten griparekin...Bainan edozoin sailetan ere beldurra bera ez dea kaltekor? Beti behar da beldurra-ren beldur erraiten zuen erakasle ospetsu batek... Beldurrak berenaz ez baitu naski deus onik... Ez baititu gauzak nahasten baizik! Ahal bezen funtsez ihardokitzerat lehiatzea, hori besterik da, beldurra utzi gabe gainaren hartzerat... Bainan hor ere, beste sail frangotan bezala, erraitea da e rretxenik, egitea nekeago...Horiek hola, ez gira alde bat txarrena gogoan egoiten ahal, ez behar ere, eta helduden igandean, goazen bada denak eta beldurrik gabe Senpereko aintzira bazter hortarat, berriz ere hor baitugu Herri-Urrats, gure ikastolen aldeko besta handia, gure parte hartze nasaiena me-rexi duena, geroari buruz holako hitzordu batek munta handia baitauka!

    J-B D

    Bide luzeko, karga ttipia ere handi !

    (Frantzia behereko erran zaharra)

    Euskararen itsasturiek erranen dute haizea alde baita, sekulan baino gehiagok hurbildu behar dugula igandean Senpereko aintziraren inguruko bestara. Itsasoan azkar aitzinatzeko baliagarri da aldeko haizea, eta Seaskaren kasuan bi aktualitatek erakusten dute aldekotasun hori : lehenik, ikastolen federazioak berrogei urteak bete tzen dituela osagarri onean : 2500 ikasle partekatuak hainbat ama ikastola, hiru kolegio eta lizeo batetan. Bere lurrean ongi oinarritua delako marka dudarik gabe euskal eskola. Aldeko haizea erakusten duen beste elementua, hezkunde ministerioarekin solasak abiatuak direla, oraingo ustez bederen, zerbait perzpektibarekin.Aldeko haize hori momentu motzekoa izan daitekeela seinaleak ere hor dira alta. Hegoaldean, euskal gobernu autonomoaren aldaketarekin, segituko duten kargudun berriek iparraldeko ikastolen egoitzak berritzen duda handiak sortzen dira. Blanka Urgell euskaltzalea izanik jaurlaritza berrian hezkunde sailburu, aitzinekoak Seaskaren sustengurako hartu engaiamenduak ohoratzen jarraikiko duen, hauxe da galdera. Horrek hainbat jende sustengatzaile gehiagoren beharra erakusten du Herri Urratsen kari Seaskarentzat.

    Bestaren ainiztasuna.

    Herri Urratsen ttanttoa puntu honetan dago parte on batentzat : animazioak proposatzen dituela segur helduentzat, baina bereziki 1215 urteko gaztetxoentzat, behar bada beste inongo bestetan baino gehiago, gauza bereziak haiek gogoan antolatuz. Publiko mota honen nahikundeak ez baitira batere errazak animazioan erakusteko. Hamalau urtetik haratekoek Lapurdi gunean hautu zaila izanen dute : Hurmurau Suhuskundarrak, The Sparteens, Hendaia ingurukoak Twist lehiaketa bat proposatuko dutenak ; Willis Drummond rock taldea, eta Samain aurtengo bestako kantuaren egilea Amaia Riouspeyrousekin.Nafarroa gunean Neguli Gorriak taldeak erakarriko duen publikoak deskubrituko ditu Mihakan eta Sagarroi talde berriak ; Gipuzkoa gunean musika mugimendutsua izanen da lehen : Brasilgo dantza eta arte martzialak eskaintzen dituzten Angeluarrak, Kukai taldeko dantzariak, Argotuko pailazoak eta Baigorriko Zurbeltz perkusio ozenak. Herri Urratseko

    ibiltari jarraikiak diren irakurlek urtez urte sortzen diren musika eta animazio talde berrien ezagutza Senperen egiten dute, horrela baita iparraldea bizi sentitzen.

    Senperera hurbiltzeko e rraztasunak

    Iparraldeko zortzi leku desberdinetan izenak hartzen dituzte Herri Urratsera autobusetan joaiteko. Hiru eurorentzat zinez balio du izena emaitea leku hurbilean. Hala nola Xiberotarrek Mauleko herri ekoizpendegian, Baigorriarrek Oronos ostatuan, Garaztarrek Kalaka ostatuan, Amikuztarrek Donapaleuko Pagola liburudendan, Hazparne eta ingurukoek Xuriatean, hego Lapurtarrek Pausuko Xaia ostatuan. BAMen lanean ari direnek Elkar megadendan izena errazki eman dezakete. Horrelakoetan autobusak sekulako erraztasuna eskaintzen dute : besta lekuan zara berehala, bestela autoa debruetan urrun utzi behar baituzu, ez duzu kaxketadunaren kontrolaren arriskurik bestatik gibeleratekoan. Igande arte irakurle, Senpereko aintziran elkar ikusiko dugulakoan.

    Herri urrats 2009, Zergatik joan behar dugun

    Gaztetxoak Seaskaren 40 urteko jaialdian Miarritzen

    Maribisos taldea Seaskaren 40 urteko jaialdian Amaren alabak eta Mauleko ikastola Seaskaren 40 urteko jaialdian.

    Maiatzeko haizea alde baita,Hedadezan euskaldunen hatsa,Aurten ere egin urratsa

  • Panama herrialdean bozak iragandira eta president karguarentzat RicardoMartinelli eskuindarrak du partida irabazi,gehiengo pollita segurtatuz, azken urte hotanezkerraldekoek zutelarik gobernua kudeatzen.Martinelli aberats puxanta da berenaz, saltegihandi sare baten jabea.

    Albania Europan ? Horra ere galde bat eginberri dena, beste ainitzen ondotik, Albania hori,bere Sali Berisha lehen ministroarekin, berrikisartua OTAN batasunean, horra EuropakoBatasunari ere ate joka ari dela Frantzia erealde duelarik sartze hortarako. Haatik bidealuze da holako onartzearen ardiesteko besteainitzen ondotik, baita ere baldintzak edo kon-dizioneak betetzeko, hala nola jendearendretxoak beren herrian errespetatzea eta beste.27 naziotan da orai Europa hori. Afrikan meningita eritasuna garaitzen hasiada emeki bada emeki, eritasun horren kontra,xertoekin bereziki egin den ekitaldi batenondotik. Hots, zortzi miliun xertatze egin dituzte,Niger, Nigerian eta Txaden bereziki. Erranbehar da holakoak zituztela beharrak, 60.000jende izanik eritasunak hunkiak eta bi mila hilakere. Badakite zorigaitzez gaitz horren berri tokihorietan : hamar urtetarik itzultzen omen zaieeritasuna, erran nahi baita birus berezi hori. Holandesek ere senditzen dute azkar denbo-ra hautako krisia ekonomiko hau besteek beza-la. Amsterdameko bankoetan dirua ezartzendutenek kondatzen dute 26000 euro galdudutela banabeste jende bakar beren plazamen-duetan eta manera txarrean dira 65 urteetaradoatzinak beren erretretari buruz. Zenbaitek

    berriz lanean hastea ere aipatzen duteadin hortan, eta ez dira batere erosteko

    denborak. Rotterdameko portuak ereehuneko 10-15eko apaltzea du bere negozioan.Dena den ez da etsitzekotan hango jendea,badakite itzuliko dela haizea eta ez dute nahidutenaz gabetu anartean. Ameriketan, Reiki izena aipu baita, hori zerden ikastea hobe dugu guk ere. Mikao Vsuijapones budistekilako batek sortua du senda-gailu hori duela hamabost bat urte, zainen ezti-gailutzat bezala : eskuak gainean emaitenzaizkio eriari, efektu eztigailu bat duelakoanReiki horrek eta izaitearen hobetze bat bezala.Badira sendatze mota horren maixuak,pagatuz bixtan dena. Haatik amerikanoapezpikuek ez dute hori laudatzen, ez-etagiristinoeri kontseilatzen zenbaiten moda hori. Mexikon hasia den urdetariko gripa hori aipudu mundu guziak, han berean izan diren hilakere bai, eta auzo herrietarik Europaraino begiz-tatuak diren virus gaixtoen berriak eta oro.Lehen ere beti ateratzen dira holako famak, etabeldurrak, aitzinean izan ziren behi burtxoroeneta oiloen heietaraino. Badakigu neurriakhartzen direla holakoen kontra handik etaFrantziaraino. Mexikon Durango hiria bada, Euskal HerrikoBizkaian bezala. Eta Durangoko apezpikua erebadela han. Preseski Mgr Hector GonzalezMartinez deitzen den Durangoko apezpiku horiere aipu da orai. Kuraie haundiko letra bat egindu Mexiko hortan hain ausartak diren drogatrafikatzaleen kontra, irrisku ederrak hartuz.Gehiago dena, giristino omen daukate berenburua holako trafikatzaile batzuek. Zein aisenahasten dituzten ona eta txarra zenbaitek ! Aljerian berriz ere president bozak irabazi dituAbdelaziz Buteflika presidentak, orai hirugarrennausigoa hartuz 2014-rainokoa, bozen %90 bil-durik. Hori itxura. Izana ez bide da batereholakoa, han ibili berri diren turista batzuenarabera. Pakistanen, beldur haundiak emaiten dituzteherri guzian talibanek beren terrorismoislamistarekin. Heien jokoa l i take Chariadelakoa hedatzea herri osoan, erran nahi baitaislamisten lege dorpeenaren pean ezartzea her-ria eta jendea. Armadak badu hor zer egin erre-spetuaren zaintzeko, baditu taliban horietarikhilak eta hor dabila jendea harritua denenartean, 33000 errefusiatu bederen konda zitaz-keelarik egun hautan, ez jakin norat joan. BarakObama eta amerikanoak ere hor dabiltza, milaeztabadarekin.

    GEHIAGO ETA... GUTIAGOMaiatzaren lehenean, elgarretaratze eta ibilaldijendetsuak izan dira Frantzia guzian gaindi etabereziki hiri handietan. Orotarat, hiru ehun bathurbil! Usaian baino aise eta aise jende gehia-go bildu da karia hortarat. Lekuka, jaz eta hori-etan baino bizpahiru aldiz jende gehi