Herria 2999

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria 2999

Text of Herria 2999

  • 2009ko Martxoaren 19koa - ISSN 0767-764319 Mars 2009 - 1,10 E - N 2999 -

    ONGI ETORRI !Zortzi egunen buruan abiatuko zaiku euskararen aldeko Korrika berria. Ja-danik bi urte azkena iragana dela ! Urteak ere nola doatzin korrika ! Aldi hartan Karrantzatik zen abiatu, Bizkaia puntatik. Karrantza herrixkatik nuen orduan kaseta huntan idatzi, uste bai-nuen a rrunt ezezaguna zaitan Karrant-za hori oihan zoko bateko herri xume bat zela, inguruetako harkaitzetan harpe ilun batzurekin. Hots, gure Bi-darrai gisako herrixka bat. Errefera be-rehala etorri zaitan Jose Luis Lizundia euskaltzainaren ganik : Herrixka !! Ipa-rraldeko zuen herri asko baino gotorra-goa da Karrantza, bere 137,90 km2 eta 3200 biztanlerekin. Zer den bestenaz ! Zernahi jakitateren jabe gaudela uste dugu, eta ororen buru gutiz kontentatu behar !

    Aldi huntan Tuteratik da abiatuko Ko-rrika, eta oraikoan ez dut nehor enga-natuko erranez hiri bizkorra dela Tute-ra, hantxet Nafarroa zolan, Bardeetako lu rralde larrutuaren zangopean, Zara-gozarateko bidean. Nafarroako biga-rren hiria, biztanlez. Hiri eguzkitsu eta ido rra, historiaz aberats, Gaztela sabel-handiak Nafarroa beretu zuenean hor-tzez eta haginez kementsuki ihardoki zuen hiria. Bainan euskara aspaldian galdua, orain ber-eskuratze bidean abiatua, hor ere gaur egungo nafar gobernu euskararen etsai amorratuari ahal den zorrozkienik ihardokiz...

    Ongi etorri !, hori du oihukatuko Ko-rrikak aurten. Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunen herrirat. Ongi etorri, eus-karaz gozatzeko. Eta ongi etorri euska-rari, egunero eta orotan ! Iparralde hun-tan, martxoko azken asteburuan, Herria kaseta hunen besta biharamunean, eginen diogu Korrikari ongi etorri be-roa, sekula baino euskaltzale gehiago bilduz agian. Gero jo aitzina Gasteizera buruz. Alde hartan ere euskarak badu denen beharra, eta ondoko denboretan sekula baino gehiago menturaz, Patxi Lopez espainolista Euskadiko lehen-dakari tronuan jarri nahi gorrian izanki-eta...

    P.J.

    martxoaren 26 an3000

    Jastatzat hona hemen bi bertsu :Maialen Lujanbio :Eguneroko bizitzak lehen ta orain aldeak badituKristal atzetan ai zenbat tresna ia ezin dira kabituGarai batean hainbat izerdi ta zenbat esku zaurituTa gauzak nola aldatu diren orain ezin dira hunkitu Amets Arzalluz :Garai batean ibiltzen ziren arian tresnen esklaboEta gaur berriz zer aladakuntza hurbiltzerik e(re) ez dagoGarai batean lan egiten zen gaur baino askoz gehiagoNeri lan tresna emanez gero ez hunkitzea nahiagoEuskal museoko ekipo berritu eta gaztetua fite ohartu da hemengo publikoa guti hurbiltzen zela, ez erraiteko batere ; salbu Argitu zerbitzuak animatzen dituen eskoletako haur eta gaztetxoak. Orduan zezenari heldu behar zitzaiola adarretatik pentsatu dute ; kafe on baten ondotik mahai inguruan bildu eta burutik pasatzen zen guzia aipatzen hasi dira oro, bata bestearen ondotik ; horrela hainbat animazio ideia atera dira, batzuk besteak baino eroagoak. Horiek apur bat pausatzera utzi dituzte, oraingo egoerari nola egokitu ikusi eta zehaztu ondoan animazio zerrenda bat pollita atera da, sei hilabeteko programa elebidun batean idatzirik agertu dutena. Lehen lerroan agertzen da hor Museoan bertsua ekitaldia.

    Euskal erakustokian bertsua bere etxean

    Nolaz ez da lehenago egin horrelakorik ? Gure nortasunaren elementu guziak eskaintzen dituen Euskal museoak ez zuen orain arte sekulan paradarik eman bertsulariak lagun bere kolekzioen bisita egiteko. Martxoko lehen igandea kari, berrogeitamar bat bisitari hurbildu dira Maialen Lujanbio eta Amets Arzalluzen entzutera Erakustokiko aberastasunak bertsutan komentatzen. Argialdean agurra egin ordu laborantza tresnen gelan iratzeak menditik jausteko lerraren aitzinean aritu dira oroitzen gure arbasoek horrelako tresnekin eman dituzten zinak eta minak ; ondotik Bidasoaldea erakusten duen filmearen aitzinean bi bertsulariak bihotzetik mintzatu dira, biak ere bidasoaldekoak izanki eta. Lehen estaiko sukaldean aitatxi egarritua eta alaba ttipi berantiorraren arteko joko umoretsua eskaini dute ; itsas tresneria eta erlisioen geletan aritu eta euskal kirolen aitzinean lerro bakarrak elkarri erantsi dituzte zalutasun handian. Saioa bururatu dute, berak argialde zolatik ariz hirugarren estaian zen publikoari.

    Amets Arzailluz eta Maialen Lujanbio bertsulariak pilotarien margoaren aitzinean ari Museoa bertsutan ekitaldiaren kari

    Museoa erakustoki eta bilguneHainbat euskaltzale hurbildu da bertsualdi horren bizitzera, leku garaikide eta denbora berean museo historiko horretan, etxen bezala gertatu gara, euskarak naturalki lehen lekua zuela. Horrelako momentu soziolinguistikoa Baiona erdian ez da aski usu gertatzen oraino. Euskal museoak pentsatu du eta esperientzia erreberrituko du geroan. Ikastola eta gela elebidunetako burrasoak, AEKrekin euskalduntzen ari diren Baionako langileak eta beste jende helduak, agian ohartuko direla gure mintzairaren bizi bizian gozatzeko manera berri batzuk badirela orain, museoa bertsutan bezala gure gogo izpirituen gozagarri.Euskal erakustokiak baditu bi sartze. Sarrate handia pusatu eta eskuin aldeko gela edonorentzako bilgune bat da, ez da pagatzerik horrat sartzeko. Etxekoz etxeko kafe bat hartuz bi solasen parada emaiten du. Hortik aitzina bisitaren hasteko behar da sarrera pagatu, horrengatik erraiten da badirela bi sartze. Bestalde, Museoko aurtengo programan, hilabeteko bigarren asteartean, proposatua da museoaren bisitaldi gidatu eta tematiko bat, kontzertu motz bat edo irakurketa batekin. Arratsaldeko oren batetik biak laurden gutitara, sarrera urririk da, aitzinetik deitzea aski delarik tel : 05 59 59 08 98.

    Nork ez du ezagutzen Filipe Oyhamburu, 87 urtetan beti gazte dagon gizon suharra, mundu guzian ibilia EuskalHerriaren mezulari kartsu, gure dantza eta kantuak denetan ezagutaraziz, ikaragarriko jeinua baeta holako sailaren eremaiteko! Duela hamabost urte agerarazi ere zuen liburu bat arraroa, De Biarritz Tbilissi en passant par Bogota. Obra harrigaria, xeheki kondatuz nolako itzuliak eginak zituen bere lagunekin 1942a eta 1994a arte hortan. Zonbat kapitulu argi eta aberats, oroitaraziz garai desberdin asko, denak haatik biziki emankorrak eta azkenean xoragarriak, artetan kausitu oztopo guzien gainetik ere berdin! Zonbat eta zonbat ikusgarri, dela EuskalHerrian berean, dela EuskalHerritik kanpo, munduaren beste puntan batzuetan! Olaeta, Errepika, Oldarra, Etorki, Oyhamburu, oroitzapenak metaka ekartzen dituzten izenak!Eta horra nun liburu miresgarri horri segida bat emaiten dion aurten beste bat ageraraziz, De Tbilissi Getaria en passant par New-York, hau ere frantsesez beraz bainan lehenean bezala euskarari tokio bat eginez. Aitzinetik erraiten ahal duguna da obra gaitza dela gisa hortan aterako dena, altxor bat zinez miresgarria.1995etik eta 2008rateko urratsak kondatuz, Oyhamburu koroen azken ateraldiak eta ondotik Etorburu abesbatzarekin akulatu saila. Errusian barna eta IparAmeriketan gaindi, ahantzi gabe Aldude, Ibarla, Armendaritze eta Atharratze! Liburu bat guziz ederra denak kolorezkoak diren 256 argazkik apainduko dutena.Hanhemenka ixtorio pollit frango sartuz. Lekukotasun baliosak horiek ere. Hala nola behin, Vallauris herrian, Filipek buruzburu egin zuen Pablo Picasso margolari famatuarekin. Agurtu zuelarik eta erran ziolarik zuk ere baduzu euskaldun odoletik , Picasso hasi baitzitzaion Gernikako Arbolaren kantatzen!Gainerat, liburu berri hortan kausituko dira ere Filiperekin 1942tik hunat ibili diren artixta guzien izenak, nun noiz izan ziren, zoin kantu eta zoin dantza emanez. Liburu horrek behar luke beraz arrakasta gaitza. Eta hau ere behar dugu erran: aitzinetik manatuz merkeago eskuratzen ahalko dela, 32 eurotan, galdea helbide huntarat eginez: Philippe Oyhamburu, 25, rue AmbroisePar 64200 Biarritz.

    FILIPE OYHAMBURU-REN LIBURU BERRIA :ALTXOR BAT ZINEZ MIRESGARRIA

    Hernandorena saria 2009 ageria

    encartPrix Hernandorena 2009

  • Uraren Eguna zen otsailaren 27koamunduan eta egia batzu agertu dirakaria horrekin batean, beldur haundiensortarazteko gisakoak. Hau segurki salatudute osasunaren zerbitzuetan arduratuak direnek: heien arabera 884 miliun dira munduan urareneskasian bizi direnak. Eta heiek berek dioteegunean hamar mila hiltzen direla munduan ure-tik bildu eritasunen ondorioz. Askok uste dutelarikgerlako gatazkak dutela ainitz hiltzen gure denbo-ra hautan, hau ere jakin behar da : gerlek bainobost aldiz gehiago hilarazten dutela urek, garbita-sun eskasezko ondorioak direla kausa. Eta hai-etan haurrak dira lehen lerroan : hots, miliun bateterdi pasa hil bada urtean bost urtetara heltzenez denik. Denek dakiguna da bai, bixtan dena,toki pobreenak direla gaitz horrekin gehienik joak,hala nola India eta inguru hartakoak, bai-etaAfrikako gune batzu. Turkia ere horra, bestehoriekin : uraren astea zuten aitzineko hori Istan-bulen. Kaxemira ere kontinente hortan da, pre-seski lurrikara izigarria jasanik 2005ean, bortizkijoa izan zena, urarenean eta beste asko mailetanere. Tailandia hegian da, Asialdean, Bangkok hiriaeta kezka haundiak dituzte alde hartako kostetanbizi diren jendeek, urak beti goiti ari-eta. Kostakojendea beti beldurrean bizi da bere kanabera etaholako gaien uraren gainean egin etxeetan, erdiurean eta erdi airean. Itsasoa beti eta ausartagodute, metrako jauziak egiten zituztela uhainekduela hamar urte eta lau-bost metrakoak gero etagehiago orai. Badute budista komentu bat osokiuren gainean dena eta harat untziz ereman beharjateko irrisa. Hola segituz itsaso bilakatuko dagune hori 50 urte barne eta mila karkula egi-narazten du horrek. Ipar Irlanda bere herri barneko auzietarik bake-tua, edo halatsu ikusteaz gustatua zen munduadotzena bat urte huntan, baina huna bortizkeriaberriz agertu dela extremista batzuek, ustedenaz, atakada bat eginik ingeles armadarenkontra bi hil segurik egin dituenak joandenastean. Hortaz Gordon Brown lehen ministroakhitz gogorrak izan ditu eta artamen go