Herria 2989

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astekaria 2989

Text of Herria 2989

  • 2009-ko Urtarrilaren 8-koa - 8 Janvier 2009 - 1,10 - N 2989 - ISSN 0767-7643

    3000

    BIZIAREN TREINAUrte berriaren treina hartua dugu. Nolakogeltokietara gidatuko ote gaitu treinhunek ? Geltoki ahal bezain zoriontsue-tara, agian ! Nahiz errana zaikun urte hauarrunt beltza izanen dela. Berezikilanaren aldetik, langabeziak marka guzi-ak hautsiko omen baiditu. Eta lehenseinale zorrotzak jadanik hor dira :eraikuntzako ofizioetan, hargintza,zurgintza eta bertze, azken hogoi urtehautan segurik hain emankor ziren ofiziohorietan, langileen lehen kanporaketakhasiak dira, gure herri ttipietako enprese-tan ere, lana polliki xuhurtzen hasiabaita... Kasu behi gizenen aroa ez otedugunez gibelean ! Krisia izan daazken ilabetetako hitz nagusia,ondokoetakoa ez ote da gabezia iza-nen ? Bainan etorkizun hobeago batibidea idekiko dion gabezia, menturaz !Alabainan, aterabideak beharko diraaurkitu, orain artekoak baino bide sanoeta zuzenago batzutan gaindi haatik...

    Urte xaharra erokeria bat gehiagorekinbururatu du ETAk, urteko azken eguneanEITBk Bilbon daukan egoitza nagusiazartaraziz. Atentatu ergela bezain kontra-emankorra ! Euskal Telebista bihotzeanjoz, erakunde armatuak ez ote ditu jahain hertxituak zitzaizkion bere oinarripropioak are gehiago ahuldu ? Azkenuztarrak botatzen ari dituelako markaote ? Osoki jasangaitz bilakatua denerakundea bulta bat huntan heldua dabere ibilbideko azken geltokira. Urrunagojoaiterik ez du, bainan hain du bista lau-sotua nun ez duen oraindik ikusia hizkihandiz idatzitako TERMINUS pankarta.Nolako begilagunak behar ote zaizkio baeskaini, dabilan noragabeziatik ater-arazteko ?

    Urte berri hau hasi orduko, berriz eredoluzko jantzitan jarri da euskal kultura.Urteko bigarren egunean berean, osti-ralean, bi aurpegi ezagun zaizkigugutartetik airatu. Xabierren, kaseta hunekadiskide handi zaukan Antonio Zabalajesuita euskaltzaina, 80 urte. Baionanaldiz, Patrick Mixelena Mixu urruar kan-tari jeinutsua, 38 urte, berriki Makeanhain alai eta kementsu ikusia ginuena.Biziaren treinak zenbaitzu aski urrundaramatza, bertze batzu aldiz bide-erdiuzten...

    P.J.

    Ez da etxezain onaalde bat haumaka ari

    den zakurra

    Landibarren eiherazainSortzez biriatuarra da Philippe Irazo-qui, Sylviane Subervielle aldiz baione-sa. Duela zazpi urte erosi zutenLandibarren eihera bat, Bizikoeiheradeitu dutena, eta orduz geroz arizandira haren berritze lanetan. Bururathelduak zirelarik, eta eihera berrituaestreinatu baino hiru egun lehenago,2008ko ekainean, uholde ikaragarribatek eihera guzia suntsitu zuen. Ezdira halere lotsa bi eiherazainak etanegu ondoan, martxoaren 15etikharat, ber-antolatze laneri lotuko dira,eihera lehen bai lehen itzulikarazteko.Beren xede handia da Landibarrenberean bertzalde lur eremu batetazjabetzea, 1000 m2-koa nunbaitan (etaurrats hortan laguntzen ditu YvesOndars auzapezak), garia berek erei-teko gisan, hortik ateratako bihiaeiheran irintzeko, eta ondoan eraikigogo duten labetegian ogi biologikoaekoizteko. Hots, lurretik ahoraino,ogia buruan buru fabrikatu molde na-turalenean, ez da hori desafio ttipia !

    Akamarreko labeaAnartean, ez dira geldirik egoikilandibartar eiherazainak. Alabainan,Akamarren beren esku utzia dioteGeorges Bourdales-ek nehork gehia-go baliatzen etzuen labetegi bat,egurrezko labe zahar bainan ederbatekin, 1928koa (Beskoitzeko Nico-las Lagoueyte zen labe horren azkenerabiltzailea). Eta 2006ko maiatzazgeroz, hor ekoizten dute ogibiologikoa, Jean Franois Caubet oki-nak lagundurik. Hunek erroak

    Xiberoan ditu bainan Alpetan arizen lanean, 33 urtetan okinbilakaturik, eta gogotik daEuskalherriratu eta eiherazainbikoteari juntatu. Mementoko,Biarnoko Castagnede herritikdute gari biologikoa ekartzen, etaogi pasta berek moldatzen kasuhandienarekin (alabainan, aroaketa ilargiak ere badute bereneragina). Eta labe zaharreanontzen.

    Ogi biologikoarenmerkatuaLan horren fruitua : ogi biologikoaparta, ogi hutsak batzuk, zer-baitekin nahasiak bertzeak, in-txaur, ezti edo mahatsez ontuak.Bana beste, nunbaitan 500 kiloogi ekoizten dute astero, brioxaketa gisa hortako bixkotxeriakbertzalde. Ez dituzte haatiktokian berean saltzen bainanmerkatuetan, Baionan, Ziburun,

    D o n a p a l e u n ,Donibane Garazin,Capbretonen... etaere AMAPdelakoetan bai etakostaldeko bio-saltegietan. Erranbehar da ogibiologiko ekoizleguti dela IparEuskal Herrihuntan. Bada Sen-peren, Ibarrunauzoaldean, Aka-marren bezalaegurrezko labeanmoldatua ; Angelun(Fagoa) bainanindustrialki eginanahiz biologikoaizan ; eta ereOndres herrian, horere industrialki. Ogib i o l o g i k o a r e nmerkatuak ez duoraindik ildo handiaidekia, bainan kali-tatezko ekoizpenerieta osagarriarenzaintzeari gero-etakasu gehiagoemaiten den garaihuntan, Akama-rreko ogiak egitenari du bide...

    (Tchuang-Tseu )

    J. Franois Caubet, ogiaren moldaketa lanak esplikatzenSylviane Subervielle, Izpuran egin den Eguberriko merkatuan

    Landibarreko eihera sahetsean

    Eguberriko merkatuan, Izpuran, ibilidirenek jastatu ahal izan

    dute menturaz ogi arrado bat,arina eta sanoa. Philippe

    Irazoqui eta SylvianeSubervielle eiherazainen

    eta Jean Franois Caubetokinaren ogi biologikoa,

    zinez gozoa.

    AKAMARREKO

    OGI BIOLOGIKOA

    Philippe Irazoqui, Sylviane Subervielle eta J.Franois Caubet, Akamarreko labearen aitzinean

  • Holandaedo Herbe-heretako Rot-terdam portuhandian auzapezberri bat hautetsidute eta lehenaldikotz musulmanobat jarri da karguhortan, Ahmed Abu-taleb, 47 urte,aspaldian hangotuaegia erran bainansortzez marokanoa. Europar Bata-

    sunak zer eginen ote du eta zer bilakatuko oraihorren kargua hartu duen txekiar presidentberriarekin ? Bere denboraldirako NicolasSarkozy eta Frantziaren eskutik hartu du Presi-dengo hori eta desafio batean bezala erakutsidu Txekiako Vaclav presidentak erranez garbikiez dela bera Batasun horren aldekoa. Erranbehar da lau alderdi bederen badituela Txekiakdesberdinak Europari buruz, batzu alde,sozialdemokrata alderdia bezala bainan berenherrian maioriarik ez, besteak atlantistak lehenministroaren ODS bezala, beste batzuek makilabi buruetarik atxikitzen Washington eta Brux-ellerekin, berdeak eta giristino demokratakbezala, eta azkenik komunistak, hauk ezEuropa eta ez USA Amerikarekin ez nahi.Bozemaileak horien guzien artean nahasiakdabiltza eta azkenean holako saltsaren artetikjokatu beharko Europaren gidaritzak. Euro-paren hautua egina du Txekiak heldudenazaroaren lehenean diruz aldatzeko. Japoniako buruzagi den Akihiko enperadore-ak 75 urte ditu eta badu hogei urte kargu hortandela, haatik osasun enegu seriosak ukan berriditu. Beraz, mintzaldi batean, bere osasuneskasiaren neurriak hartuz, erran du ere nolabehar duten Japonian zerbait egin, orai munduguzia hartzen duen krisia ekonomikoari buruz. Somalia herrian ez du gerla zibilak amoremaiten 1991tik huna. Huna orain bigarrenkasetaria tiroz hiltzen dutela karrikan bereanAfgoyeko hirian. Beste bat bazuten, Kismayongisa berean hila duela zenbait egun, handik ezurrun. Kongo demokratikoan, Afrikan, bainan norkerran zertan den demokrazia hor gaindi, ehun-ka badira soldado eta besteak Eguberrizgeroztik hilak dituztenak. Hor dira, jestu hori-etan ari, herriko armada zuzenaren kontra joeta jo ari diren basasoldadoak. Hauek ere izenederra dute beren gudukan hartua : Jaunarenerresistentzia armada hango Errepublikarenkontra uzkaltzerat ari dena. Han ere ez du Egu-berrik bakea ekarri. Madrilen Familiaren Mezak ehun milakajende bildu du joanden igandean hortako anto-latua zen karia batean eta haundizki paratua.

    Izan dira zelebratze hortan 37apezpiku besteak beste, Madrilgo

    Antonio Maria Roues Varelaartxapezpikuen inguruan kontzelebratzer-

    at etorriak. Ez hori bakarrik : Benedikto XVI AitaSainduak berak parte hartu du meza hortanErromatik igorria izan duen mezu sutsu batekin.Hor dute bai Madrilgoak eta bai Erromakoakgaitzetsi abortua lehenak erranez hori delagaurko gizartearen gaitzetan larrienetako bateta Aita Sainduak : Ez dadin otoi amodioa gal-biderat erortzerat utzi ez eta esposen maita-suna eta batasuna ahantzi. Kuban 50 urte egin du Fidel Castrok sortuzuen iraultzak, orduan baitzuten FulgencioBatista diktadorea kanporatu beste diktaduramota batentzat. Fidel hori eritasunak ezindurik,Raul anaiak hartu zuen haren lekua 2006an etaez dute geroztik hoberik. Orai gero-eta neurrigarratzagoak hartzen ari ditu Raul anaiarengobernuak : erretretak 65 urtetarat luza gizo-nentzat eta 60etarat emazteentzat, alokazionebehargabeak direnak aitzina ttipitu, salbuosasuna, hezkuntza eta beharren batzuhunkitzen dituztenetan. Denaden buruaapaltzen hasia dute doi bat bederenAmerikaren aitzinean eta bestalde kondatzendute ere, sobera salatu gabe, Obama presidentberriak zerbait laxatuko ahal duela bere gogor-tasunezko enbargo hartarik bere auzo komu-nistaren alderat. Funtsean munduak etabesteek ere ez dute beste ametsik, noiz direngauzak jabalduko bi herrien artean. Gaza eta Iguzkialde hurbil hortaz harrituadago mundua. Bereziki abendu hunen 27anIsraelek hasi duen gudukaldi bortitza noladoan ikusiz. Gudukaldi horri eman diotenizena bera mintzoa da, Plomu gogorrekoguduka baitu izena. Asaldura militar izigarrihorrek alabainan egin ditu 228 hil egun baka-rrean eta 1700 kolpatu, horietan zenbaithamarreko zibil. Gainera, zerbait badira herrihortan sartuak diren beldur eta ikarak.Etsitzekoa ere badute hor gaindi, ikusiz ezduela gehiago herrak gelditzerik ez-eta odolakez ixurtzerik. Batzuk Amerikaren arartekota-sun ametsik balute, horra batetik presidentberria oraino kargutaratzekoa eta erdi apren-diz, bestetik aldiz Obamaren bigarrena denHilary Klinton andereak, Israelen adixkideizanez, pisu guti duela arabe munduan, hots,beldurtzeko da mirakulu guti ekar dezanbakearentzat 2009 urte hunek. Eta gauzakoraino makurrago Israelgo armada deplaukiGaza lurraldean sarturik igande aratsean. Ingalaterrako dirua beti eta beherago doabere balioan. Horrek baditu bere abantailakingelesentzat