Herria 2967

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Herria astekaria 2967

Text of Herria 2967

  • NORAT JO ?Ohartuak zintaizkete astekari hunen zortzi-garren orrialdeko Asteburuko hiztorduenzerrenda zein luzea den azken aste hauetan.Alabainan, xoko moko guzietan bada zer-bait, herriko bestak, euskal dantzak, behilasterrak, indar jokoak, kontzertuak, kan-taldiak, kermezak, mendi ibilaldiak,lasterkaldiak, artzain xakur lehiaketak,merkatuak, erakusketak... Horietarik frangokanpotiarrentzat muntatuak balinbadira ere,asko hemen bereko jendeari doaz, folkloris-moan arima galdu gabe.

    Eta asteburu huntan, zenbat nahi ginukeengure izaitea biderkatu, memento berean tokidesberdinetan aurkitzeko gisan ! Eta futxo,holakorik ezin gerta ! Larunbat aratsean,Pier-Paul Berzaitzen Orreaga ikusgarriak li-luratuko ditu Baionako Zezenplazanigurikatuak diren hiru mila ikusleak. Hamabimenderen buruan, etzaiku itsusi KarlosHandiaren armadak Orreagako erroitzetanjasan zuen hondamendia goraipatzea,orduko odol ixurtze eta oihu saminak musi-ka, kantu eta dantza bilakaturik. Denboraberean haatik, Uztaritzeko oihanak txala-partaren doinuz du jendea beretu nahiko,gaueko ikuskizun alai bat eskaintzeko xede-tan. Gau hortan, Uztaritzeko oihana laulorietan izango da, argiz, musikaz etadantzaz pizturik, mila kolorez jantzirik, lami-nak irrintzi ta firrindan gaituzte abisatzenantolatzaileek, haritz zaharrek ere berenbegi eta beharriak zabalik atxikiko dituztela,oihanaren ohoretan. Eta zoramen horrekbiharamunean jarraituko du, igandeanberaz, oihanaren bihotzari eginen zaionbisita alegerarekin...

    Bainan igandean baita ere bertzerik ! Zega-makoaren ildotik, Iparraldeko lehen mendimaratoia kurrituko da Bidarraiko ingurue-tan, Artzamenditik Buztanzelaira izerdiadario. Eta Xuberoak urtero eskaintzendaukun trajeria ere hor, Jean Louis Davant-en Xiberoko Jauna pastorala. Oier III-aXiberoko azken bizkondearen balentriekharrotuko dituzte Ezpeizeko bazterrak, milaurte huntan dirauen antzerki mota horrenxarma ez dagolarik histekotan. Bai, astebu-ru huntan ere badugu norat jo, eta dene-tarat ezin joan ! P.J.

    2008-ko Uztailaren 24-ekoa24 juillet 2008

    ISSN 0767-7643 1,10 N 2967Gizonek uste dute bide laburrenaxuxen xuxena dela emaztek badakitenorapait heltzeko itzuli ainitz behardela egin. (Dayana Mendoza)

    Hamar egunez segidan, alimaleko itsas-bestak iragan dira Bretainian, lehenikBrest portu handian eta azken lauegunetan Douarnenez-en. Horrat bildudira bazter guzietarik ehunka eta ehunkalehengo untzietarik, oraino ere arraula-riek dabiltzatenak edo beladunak direnhorietarik, batzu aspaldikoak eta betiuntsa atxikiak, beste frango arras berri-ak bainan lehengo moldean eginakohidura xaharrek ez dutela galdu behar,itsas-ondarearen altxor bat dela holakosaila eta ez segur nola nahikoa! Euskal-Herria ere partzuer ospakizunhorietan, aldi huntan handizki partzuergainerat, Douarnenez-eko besta horienantolatzaileek euskalduneri baitzutenluzatua gomita berezi bat. Karia hortaratbere biltokia Donibane-Ziburun daukanItsas-Begia elkarteak lan ederra egindu, parte hartze hori suharki segurtatuz,Dominique Duguet elkarteburua sus-tatzaile kartsu. Gainerat, besta horienaitatxi bezala gomitatua zutenarrantzale mundu horri hoin atxikia denMikel Epalza Zokoako apeza eta harenlekukotasuna guziz baliosa izan da.Gure ondarearen lekuko, han ginuenBrokoa txalupa handia, jadanik Bre-tainian izana eta berriz harat agertu denaberaz, ukan baitu segur txalor ederrik.Han ere Zuhigaraitxipi Hendaiakotrainerua eta Xubero Donibane-Zibu-rukoa, han Angeluko Ibaialde elkarteabai eta batteliku batzu, batto hanestreinatua izan dena hain xuxen...Airostasun handia lau egun horietan,dena kantu eta dena musika, bainan erebilkurak, arrantzaleen arrangurak ager-tuz, erakutsiz ere itsasoan dabiltzanhoriek nahi dutela gero eta gehiagobermatu ingurumenaren alde, ikustenbaitute nornahik baino hobeki itsasoaere ari duela kotsadurak itsuskiandeatzen...Lehen egunean, mundu bat ikustekobeladunen arribada, gehienak Brest-etikheldu-eta! Ikusgarri xoragarria, denakegoki begiak xurituak noiz agertuko ziren fama handiko beladun arraroak, hala nola Kruzenshtern delakoa, lau masta dauzkan untziharrigarria, 114 metro luzekoa, Alemanian eraikia 1926-an, orai Errusiaren kondu ibilki dena. Mundu guziko handienetarik da etaainitzen gostuko denetako ederren-ederrena...Handien aldean, ttipiago frango, orotarat milaz goiti, eta horiekin denekin zernahi itsasturi trebe bixtan da, loriatuak ikusiz jendeak maitedituela holako hitzorduak! (ikus ere 8.)

    Aurtenko pastoral hau Ezpei-zen emaiten dg, Maulerik 7kilometretan, Donapaleurako bidebazterrean. Joklariak : Ainhar-be, Ezpeize-ndreine, rrstoi-Larrabile, Sarrikotapeko ehn batgehit eta 26 haur. Idazlea : zenzerbtxari hau. Errejenta : JeanFabien Lechardoy barkoxtar eza-gna. Kantore gidaria : LxiEtchecopar-Camus Ximena ,Onizepea herri azotik. Bestegidarien izenak libreteko lehenostoaldean daude, eta joklarigzienak ondokoetan.

    Orotara 23 jelkaldi dtg, eta12 kantore : bi jelkalditarik kan-tore bat. Lau herrietarik bakoi-txak bere kantorea bad. Bestaldelau gdka, trk andereen hiruagerraldi, lau jelkalditan koblaka-ri bertsetak : apentziala ez dadebeiatzerik. (Ikus 5.)

    Brokoa Douarnenez-eko uretan

    Itzuli ederra Hendaiako traineruarentzat...

    ITSAS-BESTA GAITZAKBRETAINIAN

    EUSKAL-HERRIA ERE PARTZUER

    ITSAS-BESTA GAITZAKBRETAINIAN

    EUSKAL-HERRIA ERE PARTZUER

    Xiberoko Jauna PastoralaXiberoko Jauna PastoralaJean Louis Davant

    pastoralaren idazlea, eta ere aktore

    Pastoraleko taldea osorik

  • Irakian, Najaf herrian badute usaiaxahar bat, urte guziz egun berean egi-ten dira han ezkontzak. Aurten ere,eskualde hartako mila bikote bildu diradenak betan ezkontzeko hango musulmanolegez

    Barack Obama amerikar demokrataren izenaikasia du ontsa munduak. Clinton andereademokratetan garaiturik, hori izanen da Mc Cainerrepublikanoarekin azken burukada eginenduena helduden azaroaren 4 eko presidentbozetan. Aitamak amerikarrak ditu, aita keniarbeltzetarik, aldakuntza oso baten menturaberaz Bush baten ondotik. Mentura onak horeta ez bakarrik mundu beltxarentzat bainanjende behardun eta xehearentzat ere eta pre-sondegi gogorregien (Guantanamo lehenik) etakondenatuen hiltzeko gaztigua eta holakoakeztitzen ikusi nahiak dituztenendako ; 40 urte dualabaina justizia gehiagoren alde (eta ez bel-tzen alde) bermatzen zen Luther King hil zuelazuri batek. Horien guzien aitzinean ez dutedenek onesten bere burua zuzenaren eta nolaz-bait munduaren jandarma edo Jainkoaren justi-zia daukan Amerika urgulutsu mota bat, bateanVietnam herrian, duela urte alde bat, besteanIrakian eta Afganistan aldean legea egin beha-rrez dabilana. Bada besterik ere : Afrikar arraza-ko aita duen Obama horrek eta ama holakoa,ezin erran zer emanen duen biharko munduberrituan, ez-eta zer emanen duen aurtengouda eta gehiago iraunen duen kanpaan,demokrata alde batetik eta errepublikanoa bes-tetik. Gu eta mundu osoa beha egonen girela,eta ondorioak gisa bat edo beste jakinen bai,hori segura. Beljikan Yves Leterme, lehen ministro flan-driar giristino demokratak bere demisioneaemana zuen flandriar eta walon frantses min-tzairekoek dituzten eztabada txarren artean,baina Albert II erregeak berriz ere elgarretaratuditu batzu eta besteak, ororenak entzutekobaina nehor ez aurkiturik kargu bera aurkitzekobero zenik, irriskatzen du Leterme berak segitu-

    ko duen denaden : hor baitzuten ere,gainean Beljikaren besta nazionala,

    uztail hunen 21 ean zena eta deputatuta parlamentarioen bakantza oporraldiak

    segidan. Liban eta Israelgo bi herri auzoek hautsi-

    mautsi on bat bederen egin dute berengatasken artean, elgarri ebatsi batzubederen itzuliz batek besteari. Holaxetdituzte 199 soldado hilen gorputzak,Hezbola alderdikoak erakarri azken haukLibanerat eta presuner batzu ere baihalaber, besteek berdin berdina eginezberen aldetik. Polonian hil izan da, autoko ixtripubatean, Bronislaw Geremek komunisteneta sobietar podore izanaren kontrarioamorratua izana, eta Solidarnosk herrihorren libertaterat berriz erakartzearenezagutuenetarik izana zena. Merezizituen ohore bereziekin ezarri beharradute ehortzeta nazionalak eginez egun

    hautan, bere laguna izana zuen Jacek Kuronbeste abertzale ezagutua izan zenaren ondoan,hau 2004an hila. Europaren aldeko baieztatze horiek huna zer-tan diren : espainiol senaduak baieztatu du 232bozekin 264 etarik. Hogei estadu badira oraibaieztatua dutenak : Austria, Beljika, Bulgaria,Xipre, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia,Grezia, Hungaria, Letonia, Lituania, Luxenbur-go, Malta, Holanda, Britania Haundia, Portugal,Errumania, Eslobakia, Eslobenia. Irlanda daerreferendumez jokatu dena hortako, bai-eta %53,4 kontra atera ere. Sarkozy bat ari da herritarhoriek itzularazi beharrez bainan zer arrakesta-rekin ote ? Australian, munduko gazteriaren egunakbururatu ditu Aita Sainduak haundizki. Hannegua baitute orain, 200.000 gaztek gaua iraga-na zuten hotz haundiak lotsatu gabe eta geroegunarekin ukan dute azken meza nausia400.000 jende bildu dituena. Erran behar daherria harrotu dutela han ere 165 kontzertu kon-datu direnaz geroz Sydney kapitalean eta ingu-ruetan. Aita Sainduak beretik mintzaldi bipilakere egin ditu oraiko mundu materialista etabalore izpiritualez hain hutsari buruz, bai-etaetsenplu eskandalagarriak izan dituzten apezbatzueri buruz ere. Bururatzean, alaitasun bere-zia erakutsi dute espainiol gazteek, jakiteanEspainian izanen direla hurrengo gazteriarenEgunak. Amerika Kolunbiako FARC-eko jazarleeneskuetatik Ingrid Betancourt anderea libratubazuten ere beste 14 lagunekin, ehun milakakolunbiar ibil i da igandean manifestatzenHegoamerikako ainitz hiritan, bai-eta Europaneta Parisen gaindi ere, baitira oraino milakabahituak Kolunbian.

    DOI-DOIETARIK!Astelehenean bazen mugimendu Versailleshiriko jauregi famatuan, kasik lehengo erregepuxant batzuen denboretan bezenbat hainsegur, bainan ez batere gisa berekoa bixtan da!Deputatu eta