Gure ipuinak

  • Published on
    10-Apr-2015

  • View
    582

  • Download
    8

Embed Size (px)

Transcript

Bazen behin Urola kostako baserri bat. Gipuzkoako handiena zen. Baserria ur jauzi baten ondoan zegoen. Bere jabea, Pello, oso gaiztoa zen eta horregatik bakar bakarrik bizi zen. Inorekin ez zeukan harremanik bakarrik bere animaliekin. Baina bere animaliak oso gaizki tratatzen zituen, batez ere Bizkor zaldia , Moko oilarra eta Ttunttun ahatea . Zaldia oso handia eta listoa zen. Oilarrak mokoka indar handiz eta soinu asko egiten zuen. Ahatea tontolapikoa zen eta oso txintxoa. Bizkor zaldia baserrian jaio zen.Bere ama bost urte zituela hil zitzaion. Amak zeukan janari guztia ematen zion eta ez zuelako ezer jaten hil zitzaion. Zaldia goizeko bostetan jaikitzen zen Pellorekin herrira joateko, azokara, eta goizeko hamaiketan etortzen ziren kargatuta egindako erosketa guztiekin. Ttunttun ahatea beste zortzirekin batera jaio zen. Hazi zirenean beste zazpiak azokara eraman zituzten saltzera baina zortzigarrena tontolapiko xamarra zenez sestotik erori egin zen eta baserrira itzuli zen berriz.Orduan Pellok baserrian geratzen utzi zion.

Moko oilarra urte bat eta erdi zituela etorri zen baserrira.Eta orduan Bizkor eta Ttunttunekin bizi zen. Mokoa indartsua zuelako Pellok errepidean zeuden harri guztiak mokoarekin etxera ekartzeko eskatzen zion gero harrizko txabola bat egiteko.Goizean bakarrik uzten zion lasai egoten. Pellok animaliak ikaragarri gaizki tratatzen zituen: goizean goiz jaiki arazi, janari gutxi eman, jipoitu Eta animaliak aspertzen ari ziren. Pellori esaten zioten ez zeudela gustura baina kasurik ez zuen egiten. Orduan bilera bat egin zuten: - Baserritik alde egin behar dugu! -esan zuen zaldiak. - Baina horretarako plan bat behar dugu. -esan zuen oilarrak. - Ideia bat daukat! Moko eta ni Bizkorren gainean jarriko gara eta Pello lo dagoen bitartean hesia saltatuko dugu eta ospa egingo dugu. Bihar joango gara eta horretarako goizean goiz jaiki behar dugu. Goiza iritsi zen eta plana martxan jartzeko ordua zen. Pello lotan zegoen eta isil-isilik hesia saltatu eta basora joan ziren. Beraiek uste zuten erregeak bezala biziko zirela baina

Basoan zeudela gosea jarri zitzaien eta janari bila joan ziren. Sagarrondo bat aurkitu zuten eta oilarra hegan eginez saiatu zen baina altuegi zeuden sagarrak. Zaldia hankarekin zuhaitza jotzen zuen baina ez zen sagarrik erortzen. Ahateak besoak luzatzen zituen baina ez zen heltzen. Animaliak gosez geratu ziren. Kobazulo bat aurkitzera joan ziren gaua han pasatzeko. Asko ibili eta gero aurkitu zuten eta barrura sartu zirenean otso batzuk zeuden. Otsoek animaliak ikusi zituztenean beraiek jatera joan ziren. Basoa ez zuten oso ondo ezagutzen, beraz denbora osoan aurrerantz jarraitzen zuten. Bat- batean ur jauzi batera iritsi ziren. Ez zekiten zer egin: otsoen afaria izan edo uretara salto egin. Uretara salto egitea erabaki zuten eta orduan otsoak alde egin zuten. Baina Ttunttunek eta Mokok ez zekiten igeri egiten eta Bizkorren gainean jarri ziren. Ibaiak zati horretan ikaragarrizko indarra zeukan eta aurrerantz bultzatzen zien. Aurrerago harri handi bat zegoen eta harriari heldu zioten. Baina ez zekiten nola pasa ibaiertzera . Mokok bere eskuarekin ea heltzen zen belarretara probatu

zuen baina ez zen iristen.Ttunttunek ideia berdina eduki zuen baina ez zen iristen. Bizkorrek ere probatu zuen eta iritsi zen. Ttunttun eta Moko bere gainetik pasa ziren baina Bizkorrek ez zekien nola egin. Mokok eta Ttunttunek makil batekin laguntzen saiatu ziren baina gehiegi pisatzen zuen. Arazo larri baten aurrean zeuden. Bitartean Pello baserri osoan ari zen begiratzen baina ez zituen aurkitzen animaliak. Soka luze bat eta eskopeta hartu zituen eta basora joan zen. Bidean hiru otsorekin topatu zen eta eskuetan zeraman eskopetarekin hil zituen hamar segundo pasa baino lehen. Pellok zaldi oinatz batzuk aurkitu zituen eta beraiei jarraitu zien.Denbora guztian aurrerantz jarraitzen zuen eta bat batean oinatzak bukatu egin ziren. Ur jauzi batera iritsi zen eta han Bizkor, Ttunttun eta Moko ikusi zituen. Azkar azkar joan zen beraiengana. Han Bizkor ikusi zuenean ia ia hil beharrean orduan berak zeukan sokarekin eskuan lotu eta Bizkorri bota zion. Honek ahoarekin heldu eta ur ertzera iristerakoan Pello uretara erori zen eta Bizkor belarretara atera zen. Pello ibaian harriari helduta zegon . Animaliak ez zekiten zer egin Pellori lagundu edo harri gainean han uztea. Mokok eta Ttunttunek han uztea nahi zuten eta Bizkorrek ez zekien zer egin. Nola bihotz onekoa zen itotzen ikusi zuenean laguntzen hasi zen. Pellok zeukan soka hartu eta Pellori bota zion. Hartu zuen eta belarretara atera zuen. Orduan Pello denbora guztian eskerrik asko esaten egon zen. - Nola ahalko dizuet ordaindu? esan zuen Pellok. - Mmmm Badakit nola ordainduko diguzun! Guk esandakoa egingo duzu, guk ez dugu lanik egingo eta gure laguna izango zara.. esan zuen Bizkorrek. - Bai, nahi duzuena egingo dut. esan zuen Pellok. Ordutik hona oso pozik bizi dira eta Pellok oso ondo tratatzen ditu. Erregeak bezala bizi dira. Pellok oraindik egunean bost aldiz esaten dio eskerrik asko Bizkorri. June Arruti

Nerea 9 urteko neska bat zen.Oso txintxoa zen.Bere ile kolorea marroia, bere begiak berdeak ziren, oso altua zen eta oso-oso polita. Batzuetan amari kasu egiten zion,ondo portatzen zen, jatorra eta alaia zen bere lagunekin baina besteetan bazekien zatarra izaten eta eskolan ez zebilen behar bezala.Gainera oso despistatuta zen.Munduko pertsonarik despistatuena: eskolako materiala, jertseak eta jostailuak galtzen zituen behin eta berriz. Eta bere ama aspertuta zegoen. Behin eskola orduan ez zuen kasu egiten irakaslearen azalpenei eta orduan esan zion irakasleak: -Nerea, esango al didazu zer esan dudan - Ez, ez dut entzun, mesedez esango al didazu berriz? - Ez, ez, zuk irakurri eta egin ariketa. Eta ez baduzu egiten egunero arbelean jarriko dizudana egiten egongo zara. - Andereo ez dakit ze orri egiten ari garen. - Ba hori galdetu egiten da eta hasi baino lehen. - Baina ni komunean egon naiz eta horregatik ez dut entzun. - Nerea beti aitzakiak bilatzen zituen bere despisteak disimulatzeko eta irakaslea aspertuta zegoen. Ez zituen lanak behar bezala egiten.

Nerearen amak bilera zuen hurrengo egunean. Iritsi zen eskolara eta irakasleak Nerearen amari esan zion ez zuela espero Nerea holakoa zenik. Eta arazoak zituela eskolako martxa jarraitzeko. Eta orduan Nerearen ama haserre bizian joan zen etxera. Galdetu zion Nereak: -Ama, zer gertatzen zaizu? -Zure jarrerarekin oso haserre nago eta igual errrepikatu beharko duzu maila. Horregatik nago haserre bizian. -Ama egon etzanda eta lasaitu pixka bat. Hartu ur baso bat pixka bat lasaitzeko. Eta hurrengo eguna iritsi zen eta Nerea eskolara joan zen. -Andereo egin ditut etxeko lanak. -Ea erakutsi 90orria. -A 90orria egin behar zen ! Ba nik ez dut egin hori nik urari buruzko gaiarena ez dut egin, nik Arabiari buruzko gaiarena irakurri dut. -Ba oharra bidaliko dizut etxera. Eta Nerea lotsagabekeriatan hasi izen andereoari, burlaka. Bere andereoa nazkatzen hasi zen eta Nerea enteratu gabe agenda hartu zion gurasoei ohar bat idazteko. Idatzi eta gero motxilan sartu zion. -Nerea erakutsi zure amari agenda eta esan firmatzeko. Nerea poz-pozik etxera joan zen eta etxera iristerakoan esan zion: -Amatxo esan du andereoak firmatzeko agendan. Eta bere amak hori irakurri zuenean haserre bizian jarri zen eta zarta eman zion. Nerea bere gelara joan zen masaila gorri-gorria edukita. Hurrengo eguna iritsi zen eta jada ikasi zuen ez ziola andereoari gehiago lotsagabekeriarik egin behar eta eskolan galdetu zionean irakasleak ea gaur irakurri zuen bidalitako irakurgaia berak baietz erantzun zion.

Handik aurrera gero eta gehiago saiatu zen eta gurasoak eta irakaslea gustura zeuden berarekin. Ikasturte horretan asko ikasi zuen eta bera ere oso pozik zegoen. Nagore Gonzalez

DENBORAN HARRAPATUTA 1999an hamalau urteko eta Marian izeneko neska bat Orion bizi zen. Ilea egurra bezain marroia zeukan, begiak marroi argi-argiak, eta ezpain gorriak. Altua zen, hanka luzeak zeuzkan. Nahiko bihurria zen. Bere gurasoekin bizi zen. Bere aita zientzialaria zen eta sotoan laborategia zeukan. Gizon despitatua zen eta makinak asmatzea gustatzen zitzaion. Bere ama medikua zen, sendabelarretan asko zekiena. Denda bat ere bazuen eta bertan saltzen zituen kamamila, berbena belarra, azuna, kalendula eta belarrekin egindako krema eta botikak. Asko gustatzen zitzaion amari laguntzea botikekin.

Mariani bere aitarekin makinak asmatzen ibiltzea ere asko gustatzen zitzaion. Baina beldur pixka pasatzen zuen bere aitaren asmakizunekin. Behin aitak robot bat egin zuen eta susto ederra hartu zuten. Robotak etxea garbitzen lagundu behar zuen baina hori egin beharrean behin armairuko arropa eta zapata guztiak hartu eta leihotik bota zituen. Beste batean leherketa txiki bat izan zuten eta soto guztia aldatu behar izan zuten. Behin udarako opor batzuetan aitak denboraren makina asmatu nahi izan zuen. Marian sotoan ezkutatu zen eta makina bukatuta zegoela ikustean, aita joan zenean sartu eta jolasten hasi zen. Botoi gorri bati eman zion eta denboraren makina bueltaka hasi eta brrrrun!!!! airean joan zen. Bidaiatxo bat egin ondoren , zelai batean lurreratu zen, buruko min handia zeukan eta zorabiatu egin zen. Esnatu zenean baserri zahar-zahar batean zegoen. Han neska bat ikusi zuen eta Marian beldurtu egin zen. - Nor zara zu ? -galdetu zuen beldurtuta. - Ni Carmen naiz, gure baserriko zelaian aurkitu zaitut botata eta etxera ekarri zaitut. Marian, denboraren makinarekin gogoratu eta Carmenen eta etxearen itxuragatik galdetu zuen: -Zenbagarren mendean gaude? -14garrenean -Zer!!! Orduan Marianek esan zion 1999tik zetorrela. Hasieran Carmenek ez zion sinistu, baina azkenean konbentzitu egin zuen. Marianek Carmeni bere garaiko gauza asko kontatu zizkion eta oso lagunak egin ziren. Baina bere etxera itzultzeko beharra zeukan. -Bihar bertan hasiko gara denboraren makina bilatzen- esan zuen Carmenek. Herri guztian bilatu eta bilatu baina ezer ez, ez zuten ezer aurkitu. Denboraren makina aitaren sotora itzuli zen horrela programatuta zegoelako. Marian ez zuten inondik aurkitzen eta aitak makina erabili zuela pentsatu zuen. Asmatu beharko zuen alaba ekartzeko modua. Bitartean, etxera itzuli ziren Carmen eta Marian eta han ikusi zuten Carmenen aita, Peio, ohean etzanda eta oso gaizki. - Zer dauka? - esan zuen Carmenek. - Uste dut gripea dela. Zu ez hurbildu, ni bakunatuta nago eta ez zait ezer gertatuko.

Orduan Marian, berea amarekin ikasitakoak gogoratu eta sendabelarrak nahastu eta nahastu krema bat egin zuen eta aitari jarri zion gorputz osoan. Sendatu zen Peio bi egunetan, eta noski, herri guztiak jakin zuen Marianek egindakoa eta baita hango erregeak ere. -Sorgina da, sartu dezatela kartzelan!!! esan zuen erregeak. Eta halaxe egin zuten. Baina gauean Carmeni ideia etorri zitzaion eta erregearen gaztelura abiatu zen. Han zaintzaileak seko lo zeuden eta Carmenek giltzak hartu zituen eta Marian kartzelatik atera zuen. Marianen aita buruari eragin eta eragin zebilen alaba nola ekarri asmatzeko. Halako batean denboraren makinara joan zen eta ikusi zuen barruan azken aldiz erabili zenean 1357urtea jartzen zuela. -Eeez! Hain atzera joan al da!!! Bitartean Carmen eta Marian etxean zeuden. Erregea ez zen konturatu astean behin bakarrik jaisten zirelako janari pixka bat ematera. -Orain zer egingo dut, agian hemen geratuko naiz betirako - esan zuen malko batzuk ateratzen zitzaizkion bitartean. -Lasai, egongo da irtenbide bat- esan zuen Carmenek. Bitartean, Marianen etxean esan zuen aitak: - Arantxa, Marianen bila noa! -Kontuz ibili. Arantxa Marianen ama zen. Aitak denboraren makina hartu eta 1357ra abiatu baino lehen ondo-ondo programatu zuen sotora itzultzea. Abiatu zen eta Carmenen zelaian agertu zen baina makinak ez zuen aldegin. Carmenen etxea ikusi zuen eta barrura sartu zen. -Aita!!! -esan zuen Marianek bere aita ikusi zuenean. Eta korrika joan zen besarkada ematera. -Hasieran beldurra neukan baina gero Carmen ezagutu nuen,lurrean botata ikusi ninduen eta bere etxera ekarri ninduen- esan zion Marianek aitari. -Eta denboraren makina, aita? -Lasai ondo programatuta dago eta ez da joango. Eta zein da neska hori? -Carmen da, nire laguna, eta hau Peio, bere aita. Egun hauetan beraiekin egon naiz. -Marian zure aitak nola izena du? -esan zuen Peiok. -Oskar.

-Bueno ba, Oskar, hemen zaudetela biak afari batekin ospatuko dugu. Afari ederra egin zuten eta abiatzeko ordua iritsi zen. Eta denboraren makinara joan ziren. -Ez zaitut inoiz ahaztuko- esan zuen Marianek. -Nik ere ez, Marian - esan zuen Carmenek. Denboraren makinara igo behar zutenean esan zuen Marianek: -Itxaron, eta gurekin eramaten baditugu, aita? -Bueno, ondo dago. Ez zitzaion batere zaila egin bi lagunak konbentzitzea eta beraiekin joan ziren. Asko harritu ziren gaur egungo bizimoduarekin, teknologiarekin baina, bueno, egokitu ziren. Marianen ondoko etxean jarri ziren bizitzen,oso lagunak egin ziren. Baina Marianen aitari ez zitzaion ahaztu istorio honen hasera eta Mariani esan zion: -Marian, dena ondo atera da baina nire laborategian sartzeagatik eta nahaste borraste hau sortzeagatik aste bat telebista gabe ! -Joooo aita! Bueno baina behintzat lagun bat egin dut. Eta hala bazan eta ez bazen sar dadila Marianen aitaren denboraren makinan eta atera dadila Orioko plazan. Maider Uranga

Duela bost urte, Sara izeneko neska bat ezagutu nuen, beltzarana eta polita. Lasaia, alaia, ile marroiska eta begi urdinak zituen eta oso goxoa zen. Egun batean Sararen gurasoak beste herri batera joan ziren bizitzera eta Sarak eskola berri batera joan behar izan zuen. Lehenengo egunean eskolara joan zen. Eta soinketan denak harrituta utzi zituen: tenisean ikaragarri ona zen. Partidu bat egin zuten eta Sarak

irabazi egin zuen. Gelako guztien kontra irabazi zuen . Eta horrela eskolako guztiak Sara zein ona zen ikusi zuten. Bere aitarekin entrenatzen zuen Sarak herriko tenis zelaian astean behin. Laster txapelketa bat zuen eta gogor ari zen entrenatzen. Egun batean Sarak mina hartu zuen. Raketarekin pilota jo beharrean hankari eman zion. Oso fuerte jo zionez, belaun hezurra puskatu zuen. Aitak eraman zuen korrika ospitalera eta han medikuek operatu eta igeltsua jarri zioten.Tenisean jolastu gabe bi aste egon beharko zuen. Ezingo zuen txapelketara joan. Bi aste pasa zirenean, medikuak baimena eman zion entrenatzen hasteko. Eskolara joan zenean lagunek barre egiten zioten ez zuelako lehen bezala jolasten. Eta Sara oso triste geratu zen. Baina asko zaindu zuen bere hanka eta entrenatzera joan zen. Eta hurrengo egunean partidua zeukan eta irabazi egin zuen. Eta hurrengo egunean eskolara joan zenean soinketa zeukanean ez zuten beraz barre egin. Eta tenisean jolasten jarraitu zuen. Behin entrenamendura joan zen. Jolasten ari zirenean aldagelan lapurreta gertatu zen. Hasieran Sara ez zan enteratu kamiseta lapurtu ziotenik. Eta gero Sara enteratu egin zen eta udaltzainari deitu zion. Udaltzaina etorri zen eta lapurra harrap...