ESKOLA AGENDA 21ERAKO GALDETEGIA - Ohiko akatsa da “-aâ€‌ organikoa edo itsatsia duten hitzak. mugagabean

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Transcript

  • ESKOLA AGENDA 21ERAKO GALDETEGIA

    EUSKAL HIZKUNTZA ETA LITERATURA

    DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO 2. maila

    Nerea Badiola

    1

  • AGENDA 21ERAKO INKESTA

    ESKOLA AGENDA 21RAKO INKESTA

    Sekuentzia didaktikoak barnean hartzen dituen arloak: Hizkuntzak, Natur zientziak, Gizarte zientziak eta Matematika.

    Gaia: Eskola Agenda 21rako inkesta.

    Maila: 2. DBH Saio kopurua: 6 saio

    Proposamenaren testuingurua: Proposamen honetan, bai ahozko bai idatzizko komunikaziorako galderak ondo egiteko behar diren trebeziak lantzeko asmoz, ikasleek inkesta baterako galderak prestatuko dituzte. Posible bada, inkesta hau proiektu orokorrago batean integratuta egon beharko litzateke, Eskola Agenda 21aren barruan hain zuzen ere. Galdera aproposak eta egoki formulatuak sortzeko ikasleek, hizkuntz komunikaziorako gaitasuna garatzeaz aparte, ingurumen-arazoak ondo ezagutu eta ulertu beharko dituzte, eta ingurumenarekin erlazionatutako jarrerak eta ohiturak era kritikoan aztertuko dituzte.

    Landuko diren oinarrizko gaitasunak: Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna (guztietan).

    Matematikarako gaitasuna (1., 3. eta 6. jardueran).

    Ikasten ikasteko gaitasuna (2., 3., 4. eta 7. jardueran).

    Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (2.,3., eta 7. jardueran).

    Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna (1., 2., 3. eta 6. jardueran).

    Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna (5.,6. eta 7. jardueran).

    Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna (1. eta 6. jardueran).

    Helburu didaktikoak: Gure ohituren ondorioak ezagutzea. Inkestak beste testu-generotik bereiztea. Galderen ezaugarri behinenak bereiztea. Galdera-motak bereiztea. Sentsu kritikoa eta parte hartzea garatzea. Talde-lanean trebatzea. Inkesta ekoizteko IKTak erabiltzea.

    Edukiak: Gizakiak ingurumenean duen eragina Galdetegien ezaugarriak. Galderen ezaugarriak eta galdera-motak Euskal deklinabidea: mugagabea A organikoa. Hondakinak murrizteko jarraibideak. Ekoizpenaren plangintza. Testuen berrikusketa eta zuzenketa. Ikaskideen iritziekiko errespetua. Norberaren ekoizpenaren berrikusketaren balorazioa.

    BIGARREN HEZKUNTZA. 2DBH

    2

  • AGENDA 21ERAKO INKESTA

    Jardueren sekuentzia: a) Planifikatzea:

    Ingurumen-arazo bat, hondakinak.

    Zer egin dezakegu?

    b) Gauzatzea:

    Galdetegiak aztertzen.

    Galdera-motak.

    Galdera zuzenak egiten.

    Garapen iraunkorrerantz.

    c) Erabiltzea:

    Galdetegia egiten.

    Inkesta erabili!

    Ebaluazioa Adierazleak:

    Ea inkestaren ezaugarri behinenak bereizteko gai den. Ea lortu nahi den informazioaren arabera galdera egokia erabiltzeko gai den. Ea erregistro eta lexikoa komunikazio-egoerari egokitzeko gai den. Ea gramatikako oinarrizko arauak betetzeko gai den. Ea ortotipografiako oinarrizko arauak betetzeko gai den. Ea inkesta idazteko eta zuzentzeko testu-prozesatzailea erabiltzeko gai den. Ea taldekideen iritziak entzun eta errespetatzeko gai den. Ea ingurumen-arazoez ohartzeko gai den. Ea ingurumen -arazoak murrizteko zer edo zer egiteko prest dagoen.

    Tresnak:

    Sekuentzian proposatuko direnak: Hasierako ebaluazioa: 1. eta 2. jarduerak Prozesuaren ebaluazioa:

    Behaketarako txantiloiak eta fitxak (3., 4. eta 6. jarduera). Galdetegia berrikusteko txantiloia auto-ebaluatzeko eta koebaluatzeko (7. jarduera).

    Amaierako ebaluazioa: azken ekoizpena.

    Irakasleak erabiliko dituen beste batzuk: Prozesuaren behaketa eta jardueren berrikusketa.

    BIGARREN HEZKUNTZA. 2DBH

    3

  • AGENDA 21ERAKO INKESTA

    1. JARDUERA. Ingurumen-arazo bat, hondakinak.

    Hondakinak gure eguneroko jardueretan sortzen ditugun materialak dira, alde batera utzi behar ditugunak balioa edo erabilgarritasuna galdu dutelako. Baina, zenbat hondakin sortzen dugu gure etxeetan egunero? Eta kalean? Eta, zer egiten da hondakin horiekin guztiekin?

    Galdera horiek erantzuteko, honako galdetegi hau beteko duzue, hiruko taldeetan. Gero, beste taldeen erantzunekin konparatu.

    1. galdetegia

    JARDUERA HONDAKINIK BAI? ZENBAT?

    ZER HONDAKIN MOTA?

    ZER EGITEN DA HONDAKINEKIN?

    Etxean

    Jatekoa egitean

    Jatean

    Edatean

    Garbitasuna egitean

    Telebista ikustean

    Kalean

    Lagunekin gaudenean

    Kirola egiterakoan

    Zinera goazenean

    GURE ARTEAN ASTERO _________ kg HONDAKIN SORTZEN DUGU

    BIGARREN HEZKUNTZA. 2DBH

    4

  • AGENDA 21ERAKO INKESTA

    Orain, taldeetan kalkulatu Europa, Estatu Batuak, India eta Txinako biztanleok, denon artean, zenbat zabor sortzen dugun urtero. Horretarako, testuan eta koadroan dauden datuak erabili beharko dituzue. A! Ez ahaztu kalkulagailua behar izango duzuela.

    Estatubatuar batek egunean bi kilo zabor sortzen ditu, europar batek kilo bat, eta India eta Txina bezala garapen-bidean dauden herrialdeetako biztanle batek, berriz, 100-500 gramo. Gutako bakoitzak kilo bat inguru zabor sortzen du egunero. Gaur egun, eta gaikako bilketaren laguntzaz, % 20 birziklatu egiten da, baina oraindik orain % 80a zabortegira bidaltzen da.

    1.100 milioi biztanle Indian 302.688.000 biztanle AEBetan

    1.300 milioi biztanle Txinan 731.000.000 biztanle Europan

    URTERO DENON ARTEAN

    ____________________KG

    SORTZEN DUGU

    Kontuan izan, hala ere, munduaren erdiak sortutakoa baino ez dela hori, munduan guztira zenbat hondakin sortzen den

    kalkulatzeko beste erdiak (Australia, Kanada, Afrika) ere ekoizten duena batu beharko zenukete.

    BIGARREN HEZKUNTZA. 2DBH

    5

    http://www.zientzia.net/dossierra.asp?Id=122&Dossier_kod=17&Orr=5http://www.zientzia.net/dossierra.asp?Id=122&Dossier_kod=17&Orr=4
  • AGENDA 21ERAKO INKESTA

    2. JARDUERA. Zer egin dezakegu?

    Bakarka irakurri honako testu hau. Ados al zaude dioenarekin?

    HONDAKINIK ONENA SORTZEN EZ DENA DA

    Gero eta gehiago birziklatzen dugula egia izan arren, gero eta hondakin gehiago sortzen ditugu. Horregatik hondakinen birziklapena eta berrerabilpenaz gain hondakinen murrizketan lan asko egiteko dago oraindik. Egunetik egunera gero eta gehiago kontsumitzen dugu, eta ondorioz hondakin gehiago sortzen ditugu. Ingurumenarekin arduratsuagoa den mundu bat lortzea posible da, eta gure esku dago ikasleei ingurumenarekiko errespetua eta ohitura iraunkorragoak irakastea.

    Hondakinei dagokienez, birziklapena, berrerabilpena eta murrizketa landu behar ditugu. Eskolako Agenda 21ak zeresan handia du gai honetan, tresna ezin hobea delako ikastetxeetan hondakinen kudeaketa egoki bat egiteko.

    Denon artean ikastetxeetan eta gure etxeetan sortzen ditugun hondakinei irtenbide bat eman behar diegu. Hondakin askok beste erabilera bat izan dezakete eta askotan behin betiko baztertu aurretik, beste pertsona batzuentzat erabilgarriak izan daitezke.

    Denon ardura da eskolan, etxean zein kalean hondakin gutxiago sortzea eta horretara goaz!!!

    Tontxu Campos

    Zuek izango zarete zuen ikastetxeko delegatu berdeak; hau da, zuek aztertuko duzue ikastetxeko komunitateak (ikasleak, irakasleak, langileak, gurasoak) zer nolako ohiturak dituen hondakinak direla eta. Horretarako, galdetegi bat prestatu beharko duzue.

    Baina lana bideratzeko, lehenengo eta behin taldean eztabaidatu galdera hauek:

    Zuen ustez, zer dira galdetegiak?

    Zertarako balio dute galdetegiek?

    Zer jakin behar dugu galdetegi on bat ekoizteko?

    BIGARREN HEZKUNTZA. 2DBH

    6

  • AGENDA 21ERAKO INKESTA

    3. JARDUERA. Galdetegiak aztertzen

    Lehenengo, bakarka erantzun hemen dituzun 2. eta 3. galdetegiak; gero, taldekideek egindakoarekin konparatu.

    2. galdetegia

    BIGARREN HEZKUNTZA. 2DBH

    7

  • AGENDA 21ERAKO INKESTA

    3. galdetegia

    Erantzun eta jakingo duzu!

    1. Nola sentitzen zara herriaren erdigunetik paseatzean? a)kitzikatuta b)pozik c)urduri d)arduratuta

    2. Zure iritziz, nolakoa da zure herria turistentzat? a)kitzikagarria b)interesgarria c)normala d)aspergarria dela

    3. Zer nolako itxura dute kaleek? a)oso garbia b)garbia c)zikina d)kutsatua

    4. Zenbat ikasle zarete gelan? a) 20-30 b) 15-20 c) 10-15 d) 10 baino gutxiago

    5. Herriko zenbat leku interesgarri bururatzen zaizkizu? a) 15 baino gehiago b) 10-15 c) 5-10 d) 5 baino gutxiago

    6. Zer espresiok adierazten du ondoen zure herriari buruz duzun iritzia? a)Kriston lekua da! b)Ez dago txarto. c)Ez dut gustuko. d)Nazkagarria da!

    Orain zenbatu zure emaitzak. a=4, b=3, c=2, d=1 5-10 Ez zaizu zure herria piperrik ere gustatzen. 10-12 Leku atsegin eta normal batean bizi zara. 13-16 Zorionekoa zu! Zure herria atsegin duzu. 16-20 Primerako herrian bizi zara. Zorionak!

    BIGARREN HEZKUNTZA. 2DBH

    8

  • AGENDA 21ERAKO INKESTA

    Orain, hiruko taldean, galdetegien ezaugarri behinenak aztertuko dituzue. Horretarako, erantsitako fitxa hau bete.

    Oharra: lehen jarduerako galdetegia ere aztertu behar duzue.

    BEHAKETARAKO TXANTILOIA

    EZAUGARRIAK 1. galdetegia 2. galdetegia 3. galdetegia

    Galderak dira nagusi.

    Erantzunak inkestan bertan agertzen dira.

    Galderak eta erantzun posibleak koherenteak dira.

    Argazkiak agertzen dira.

    Galderak inkestaren gaiarekin koherenteak dira.

    Aditzak orainaldian daude.

    Aditz nagusiak bigarren pertsonan daude.

    Galde