DONOSTIA KULTURA IKASTAROAK 2015-2016 ?· Donostia Kultura Kultur Ekintza – Acción Cultural Konstituzio…

Embed Size (px)

Text of DONOSTIA KULTURA IKASTAROAK 2015-2016 ?· Donostia Kultura Kultur Ekintza – Acción Cultural...

  • Donostia Kultura Kultur Ekintza Accin CulturalKonstituzio Plaza, 1 20003 Donostia/San Sebastintel (0034) 943 481 150 faxa 943 481 189 donostiakultura@donostia.eus

    6623n III

    2009-11

    DONOSTIA KULTURA IKASTAROAK2015-2016

    DONOSTIA KULTURAk oinarrizko kultur trebakuntzaren eskaintza berriaaurkezten du uztailean, hiritarrek ezagutzeko eta datorren ikasturtean bereaisialdia antola dezaten.

    Ikastaro hauek 2015eko urria eta 2016ko maiatza bitartean garatuko dira eta,beti bezala, ikastaro eskaintza zabala eta berezia izango da, bai gaietan baitaformatuetan ere (lauhilabetekoak, ikasturte osokoak, trinkoak, ikastaroorokorrak, egile ikastaroak)

    1.- ZER LORTU NAHI DUGUN

    Zenbait teknika eta abilezia transmititzea, ezagutzaren hainbatesparrutan.

    Aisialdi sortzailea, hausnartzailea eta kritikoa bultzatzea. Sormen eta praktika artistikoa bultzatzea. Herritarren arteko harremanak eta partaidetza sendotzea. Hainbat gairen gainean elkarteak sortzeko aukera sustatzea (bideoa,

    irratia, antzerkia...). Gizarteko hainbat sektoretara iristea: emakumeak, haurrak, helduak,

    gazteak eta abar.

    2.- IKASTARO HAUEK ANTOLATU DITUGU KONTUAN HARTUTA:

    Erabiltzaileengandik jasotako eskaerak eta balorazioak. Arlo desberdinen arteko oreka. Kultur etxeen arteko oreka. Kultur etxe bakoitzak duen espezializazioa:

    Lugaritz: Antzerkia. Casares-Tomasene: Irratia. Egia: Dantza. Larrotxene: Bideoa eta Zinea. Okendo: Arte Ederrak. Ernest Lluch: Literatura eta gaur egungo gaiak.

  • Donostia Kultura Kultur Ekintza Accin CulturalKonstituzio Plaza, 1 20003 Donostia/San Sebastintel (0034) 943 481 150 faxa 943 481 189 donostiakultura@donostia.eus

    6623n III

    2009-11

    3.- IKASTAROEN HIZKUNTZAK:

    Helduentzako ikastaro guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzendira, egile ikastaroak izan ezik, egilearen hizkuntzaren arabera direlako.

    Haur eta gazte ikastaro guztiak euskaraz eskainiko dira. Aurtengo eskaintza honako hau da:

    - 303 ikastaro euskaraz.- 263 gaztelaniaz.- 2 elebidun.

    4.- JORRATUKO DIREN ARLOAK

    Arte Plastikoak: akuarela, egur eskultura, marrazteko teknikak,marrazketa artistikoa, olioa, serigrafia, zeramika

    Eskulanak: altzarien zaharberritzea, azaleztapena, barrukodekorazioa, bitxigintza, patchwork, puntu eta kakorratza...

    Arte Eszenikoak: abesbatzak, antzerkia eta interpretazio teknikak,gitarra, kutxa flamenkoa, txalaparta, eta mota guztietako dantzak...

    Ikus-entzunezkoa eta Komunikazioa: argazkigintza (bai analogikoabaita digitala ere), diseinu grafikoa...

    Literatura: bertsolaritza, komikia, narratiba laburreko idazkera tailerra,zinea eta literatura...

    Autoezagutza eta osasuna: arteterapia, adimen emozionala,barreterapia, coaching, focousing, masaia, meditazioa, oroimentailerra, yoga

    Humanitateak: emakumeen historia, Erromanikoa, Gotikoa,Berpizkundea, Barrokoa eta Arte Garaikidea, Filosofia eta Literatura,kultura islamiarra eta Japoniako artea eta historia...

    Bestelakoak: ardo, garagardo, sagardo eta txakoli dastaketa, baratzaeta neguko loreak (Cristina Enea Fundazioarekin batera), etxekobrikolajea, sukaldaritza (begetarianoa, tradizionala, munduko arrozak,sasoikoa, singles-entzako, makrobiotikoa, gozogintza)

    Lantegi irekiak: pintura.

    5.- 2015-2016 IKASTURTE BERRIKO DATU OROKORRAK

    IZEN-EMATEAK: Irailaren 8tik 25era.

  • Donostia Kultura Kultur Ekintza Accin CulturalKonstituzio Plaza, 1 20003 Donostia/San Sebastintel (0034) 943 481 150 faxa 943 481 189 donostiakultura@donostia.eus

    6623n III

    2009-11

    Ordutegia eta matrikulazio guneak

    MATRIKULAZIOA IRAILAREN 8an (asteartea) HASIKO DA,16:00etan.

    Arratsaldez : Astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara. Casares-

    Tomasene, Egia, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Larrotxene, Loiola,Lugaritz eta Okendo kultur etxeetan, Liburutegi Nagusian(azaleztapen ikastaroak bakarrik).

    Goizez: Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara Okendo, Ernest

    Lluch eta Casares-Tomasene kultur etxeetan. Astelehenetik ostiralera, 10:00etik 14:00etara, Egia Kultur Etxean Aiete Kultur Etxean asteartetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara;

    larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara;igandetan 10:00etatik 14:00etara.

    OHARRAK:- Altzan matrikulazioa Casares Kultur Etxean egin behar da.- Liburutegi Nagusian (Alderdi Ederren), azaleztapen ikastaroetarako

    bakarrik eman ahal izango da izena.- 2016ko otsailetik maiatzera diren ikastaroetarako matrikulazioaren

    epea urtarrilaren 22an bukatuko da. - Haurrei, gazteei eta helduei zuzendutako ikastaroak 2015eko urriaren

    19tik 2016ko maiatzaren azkenezko astera arte izango dira; egutegizehatza ikastaroa egingo den kultur etxean kontsulta daiteke,ikastaroa hasi ondoren.

    Internet bidezko matrikulazioa

    http://www.donostiakultura.com/ikastaroak DONOSTIA KULTURArenwebgunean ere izena eman daiteke, irailaren 8tik eta arratsaldeko16:00etatik aurrera.

    Matrikulazioa webgunearen bitartez egin duten Donostia Kulturakobazkideen artean zozketa bat egingo da eta 10 lagunek ez dute matrikulaordainduko..

    http://www.donostiakultura.com/ikastaroak
  • Donostia Kultura Kultur Ekintza Accin CulturalKonstituzio Plaza, 1 20003 Donostia/San Sebastintel (0034) 943 481 150 faxa 943 481 189 donostiakultura@donostia.eus

    6623n III

    2009-11

    MATRIKULEN PREZIOAK ETA DESKONTUAK:

    Helduentzako ikastaroen prezioa iraupenaren eta ordu kopuruarenaraberakoa izango da, hau da, prezioa ezberdina da ikasturte osokoak edolauhilabetekoak badira. Halaber, zenbait ikastarotan izan daitezkeenaparteko gastuak kontuan hartu dira. Bestalde, egile ikastaroen prezioakezberdinak dira. Haur eta gazteentzako ikastaroetan dagokion %25eko deskontua egin daautomatikoki.

    Ohiko deskontuak:

    Gazte-, langabezia- edo pentsionista- txartela dutenei eta familiaugarikoak direnei %25eko deskontua, haur eta gazte ikastaroetanizan ezik, deskontu hori automatikoki jarrita baitago. %25eko deskontua Euskaltegietako ikasleentzat, euskarazkoikastaroetan. DONOSTIA KULTURA txartela dutenek %10eko deskontua lordezakete beste deskontuez gain.

    IKASTARO GUNEAK:

    Ernest Lluch Kultur Etxea (Amara) Casares-Tomasene Kultur Etxea (Altza) Larratxo Kultur Etxea (Altza) Egia Kultur Etxea Larrotxene Kultur Etxea (Intxaurrondo) Intxaurrondo Kultur Etxea Loiolako Kultur Etxea Lugaritz Kultur Etxea (Antiguo) Okendo Kultur Etxea (Gros) Aiete Kultur Etxea (Aiete) Liburutegi Nagusiaren jarduera aretoan (Konstituzio plaza,

    sarrera San Jeronimo kaletik).

    OHARRA:Ikastaro batzuk Kultur Etxeetatik kanpo egingo dira. Horrela denean,ikastaroari dagokion informazioan (liburuxkaren taulan bertan)aipatzen da.

  • Donostia Kultura Kultur Ekintza Accin CulturalKonstituzio Plaza, 1 20003 Donostia/San Sebastintel (0034) 943 481 150 faxa 943 481 189 donostiakultura@donostia.eus

    6623n III

    2009-11

    2015-2016 ESKAINTZAREN DATU OROKORRAK

    + Guztira 568 ikastaro dira (iaz baino 17 gehiago), eta eskaintzendiren plazak 8.250 baino gehiago dira.

    + Norentzat:- Helduentzat: 515.- Gazte eta haurrentzat: 53.

    IAZKO (2014-2015) datu orokorrak:

    + Guztira 551 ikastaro izan ziren; eskaini ziren plazak ia 8.000 izanziren, eta ia 4.300 pertsonek parte hartu zuten ikastaroetan.

    + Norentzat:- Helduentzat: 508.- Gazte eta haurrentzat: 43.

    + Hizkuntzak:- 296 euskaraz.- 253 gaztelaniaz.- 2 elebidun.

    6.- DONOSTIA KULTURAREN IKASTAROEN BILAKAERA

    Donostia Kulturatik esan dezakegu 2014-2015 ikasturtea oso arrakastatsuaizan dela matrikulazioen aldetik, izan ere, ia 4.300 pertsonek eman zuten izena.Hori konstante bat da azken urte hauetan: ikasle kopurua mantentzeaz gain,igotzea lortu da.

    Aurreko ikasturteen datuak aztertu ondoren, eta arloei dagokienez, egiaztadezakegu Arte Eszenikoen proposamenak direla DONOSTIA KULTURArenprograma honetan matrikulatzen diren pertsonen artean interes gehien sortzendutenak; Autoezagutzari eta Osasunari buruzko ikastaroak ere arrakastatsuakdira; era berean, Arte Plastikoak eta Eskulanak ere interesagarriak zaizkiedonostiarrei. Bestalde, sukaldaritza ikastaroek sortutako zaletasuna erenabarmendu nahi genuke. Eta, nola ez, Egile Ikastaroek ere bere arrakastadute: disziplina ezberdinetako profesionalek eskainitako ikastaro hauek hiritarreizenbait gaitan sakontzeko aukera ematen die. Joan den urtean, egile ikastaroekeskainitako plazen %55 bete ziren.

    DONOSTIA KULTURAren helburuen artean, prestakuntza sustatzeaz gain,parte hartzaileen arteko harremanak, eta elkarlanerako eta zaletasunakkonpartitzeko guneak sortzea ere badago.

  • Donostia Kultura Kultur Ekintza Accin CulturalKonstituzio Plaza, 1 20003 Donostia/San Sebastintel (0034) 943 481 150 faxa 943 481 189 donostiakultura@donostia.eus

    6623n III

    2009-11

    Ikastaroen bukaeran bertan landutako edukiak aurkezteko aukera ematen da,horretarako erakustaldiak, erakusketak edota emanaldiak antolatuz, maiatzeaneta ekainean, zenbait kultur etxetan.

    Eta DONOSTIA KULTURAK ere aipatu nahi du ikastaroetan parte hartudutenen artean balorazioak oso onak direla orokorrean, 5 puntutik 4 edo 4,5emanez: edukiei, metodologiari, antolaketari... Horri lotuta, hobetzekoproposamenak edota disziplinen arteko elkarlanerako ideiak sortzen dira, baibalorazio horietan, baita irakasleen eta kultur etxeko langileen gertutasunariesker ere.

    7.- AURTENGO EDIZIOAN NABARMENTZEKO

    Gazte eta haur ikastaroetan, 50 ikastaro baino gehiago eskainikodira kultur etxeetan, 4 eta 17 urte