04 ALBISTEA 09 ELKARTEAK 22 GAIA 29 GAI TEKNIKOA ... 46_2012  · Guri dagokigunez, urtaro bakoitzean…

  • View
    212

  • Download
    0

Embed Size (px)

Transcript

  • 04 ALBISTEA

    Kontsumobide

    09 ELKARTEAK

    Revolucin Agroecolgica en Cuba

    EKOLURRAEKOLURRA2012 UDABERRIA46. zenbakiaEuskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren hiruhilabetekoa/ Boletn estacional del Consejo de Agricultura y Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren hiruhilabetekoa/ Boletn estacional del Consejo de Agricultura y Alimentacin Ecolgica de Euskadi.Alimentacin Ecolgica de Euskadi.Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren hiruhilabetekoa/ Boletn estacional del Consejo de Agricultura y Alimentacin Ecolgica de Euskadi.

    22 GAIA

    Eraldaketarako azpiegitura komunitarioak

    29 GAI TEKNIKOA

    Polisulfuro de calcio

  • s a r r e r a

    Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren hiruhilebetekaria. Boletn estacional del Consejo de Agricultura y Alimentacin Ecolgica de Euskadi.Argitaratzailea: ENEEKHelbidea: Anboto kalea, 4. 48340 ZORNOTZATel. 902 540 165e-mail: info@eneek.orgwww.eneek.orgLege gordailua: SS-1311/99Inprimaketa: K3 S.Coop. Ltda (Bergara)Azaleko argazkia: Cuba Agroecolgica (Nerea Idigoras)

    Argazkiak: Haritz MayoraErredakzioa: ENEEK, Haritz MayoraMaketazioa: BSD Komunikazioa (Donostia)Zenbaki honetan parte hartu dute: Biolur Gipuzkoa, Bionekazaritza, Lurreko, BLE, Ekokontsumitzaileak Federazioa, EH Hazien Sarea, Sabrina Pato, Mentxu Amuna-tegi, Sara Lorda, Aritza Agirrezabal, Mattin, Jess Calvillo, Aurelio Robles, Alain Sabalza eta Xabier LejarzegiElkarteen testuak eta gainontzeko atal eta informazioak iturritik jasotako hizkuntzan eskaintzen dira.Atalak berak aukera ematen duenean, laburpenak edobereizketak bigarren hizkuntzan ematen dira.

    Hitz-saldan itotzearAle hau argitaratzerako, Euskal Herriko Unibertsi-tatearen Farmazia fakultatean (Gasteiz) ospatuak izango dira Iraunkortasunaren Jardunaldiak, eta tartean, Nekazaritza iraunkorra azpitituluarekin, Bioteknologia, nekazaritza eta aldaketa klimatikoa hitzaldia, transgenikoekin lan egiten duen zientzialari baten eskutik. Eztabaida handia sortzen duen gaia izaki, deigarria egiten zaigu unibertsitate publiko batek antolatutako jardunaldietan alde bakarreko adituak gonbidatzea, programan ez baitzegoen transgenikoen aurkako argudioak dauzkan aditu-rik (eta egon badaude, asko gainera). Baina arreta gehien erakartzen diguna da jardunaldien izenburua: Iraunkortasunaren jardunaldiak. Ez da onargarria iraunkortasuna, ekologikoen ezugarri nabarmenena, ekologikoen aurka doan teknologia transgenikoari gorazarre egiteko erabiltzea. Ez, behintzat, interes pribatuak baino, interes publikoa defendatu beharko lukeen unibertsitate baten eskutik.

    Badakigu, ordea, arrazoia zein den. Aurretik esana dugu, eta nabarmena da gainera, iraunkortasunak saldu egiten duela. Hitz-zopa itzel bat bilakatu den bizitza honetan, hainbeste (des)informazioren poderioz, gorria ere berdea dela sinestarazten digute. Aldi berean, gauzak egiteko beste modu batzuk defendatu ezkero, ingurumenarekiko errespetu-tik abiatuta, utopian errotuta zaudela entzuteko arriskua dago, berritsukeri hutsa dela hori. Nork

    ez du entzun behar izan, bai, oso ondo dago esaten duzuna, baina hori utopikoa da, Euskal Herrian, ezinezkoa. Ingurumenaz, osasunaz, egungo bizimoduaren zurrunbiloaz, arduratzen denaren patua da, utopiko izatea. Euskal Herriko nekazaritza ekologikoa izatea? Utopia. Austrian ekoizpenaren %20 jadanik ekologikoa da Hori, hemen, ezinezkoa. Hiri hondakinen banaketa eta konpostajea? Utopia. Bruselasen egiten dute ba Hori, hemen, ezinezkoa. Tabakoa frontoie-tatik ateratzea?

    Hitz-zopa honetan, argi dago nork daukan bo-terea: bozgorailu handiena daukanak. Gezurrak, ordea, eztira egi bihurtzen ozenago esateagatik, edo behin eta berriro errepikatzeagatik. Utopiak, aldiz, egi biurtu daitezke, ekinaren poderioz. Gizateriaren historia adibidez josita dago. Guri dagokigunez, urtaro bakoitzean saiatzen gara gure inguruan utopia egi bihurtzen duten gizon-emakumeen esperientziak jendarteratzen, gure bozgorailu txiki honekin bada ere. Hitz-zopari sus-tantzia apur bat jartzea da gure asmoa, bilustutako berbekin herritarren burua betetzea baino. Edo-nola izanda, aukeran nahigo dugu egitea, esatea baino. Berbak haizeak daramatza, baina elikagaien ekoizpen eta kontsumo eredu baten eta bestearen eraginak betirako geratzen dira, nabarmen.

    Aurkibidea03 Albistea. ENEEK eta Aranzadiren elkarlanerako ituna03 Albistea. Ondarroatik mundura, produktu ekologikoak sarean04 Albistea. Programa de promocin de los hbitos saludables en centros educativos05 Hemeroteka. Albiste laburrak08 Hemeroteka luzea. Entrevista a Juana Labrador (SEAE)09 Elkarteak: Bionekazaritza & Lurreko (Revolucin Agroecolgica en Cuba), Biolur (Biolurreko FrutagintzaTaldea dinamizatzeko ekintzak), BLE (Errapetako minen hartat zea: bi laborarien lekukotasuna), Ekokontsumo Federazioa (Desprestigia, que algo queda), Hazien Sarea (Francia - Tribunal de Justicia de la Unin Europea: Asociacin Kokopelli en marcha hacia la victoria!)16 Pertsonaia: Urkiri Salaberria18 ENEEK. Elikagai ekologikoen eskaintza zabala19 Agenda20 Elikagai Eko. Gazta22 Gaia. Baserriko produktuen eraldaketa artisaua egiteko azpiegiturea komunitarioak25 Gaia teknikoa. Metodologa -simplifi cada- de diagnstico homeoptico28 Gai teknikoa. Polilla del puerro29 Gai teknikoa. Polisulfuro de calcio como preventivo fungicida e insecticida30 Jendartetik mundurantz. Bergarako kontsumo taldeak. Ecoalimentacin para el consumo social en Andaluca32 Kontsumoa eta elikadura. Iogurta. Asuna. El huerto ms natural35 Harpidetza36 Produktoreak. Biourkizu

  • 2012 UDABERRIA EKOLURRA 03

    ALBISTEA

    ENEEK-k eta Aranzadi Zientzia Elkarteak kolabora-zio hitzarmena sinatu duteIkerketa zientifi koa eta sentsibiliza-zioaren bitartez, landa ingurunea-ren garapen iraunkorra sustatzeko xedearekin, elkarlanerako hitzar-mena sinatu dute Aranzadi Zientzia Elkarteak eta ENEEK-k.

    Lehen sektorearen eta ingurumenaren arteko harremanean sakontzeko, Aranza-di Zientzia Elkarteak esperientzia zabala du landa-eremuko biodibertsitatearen ikerketan. Horregatik, landa-eremuko ondare naturalean gizakion eragina zein den aztertzeko lan-ildo berri bat martxan jarri du 2011. urtean. Aranzadi ikerketa zientifi koaren diseinu eta eginkizunetaz arduratuko da, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak aldiz,

    kolaborazio proaktiboa eskainiko dio, lana ahalik eta ondoen burutu dadin.

    Lehen sektoreak Barne Produktu Gordi-nean duen pisua ez da kudeatzen duen azaleraren adinakoa (Euskal Herrian 85%), baina datu honek nekazaritza eta abeltzaintzaren balio erantsia ederto isladatzen du, izan ere modu ez zuze-nean bioaniztasunaren parte handi baten kudeaketaz arduratzen baitira baserrita-rrak. Azken hamarkadetan, lehen sekto-reak izan duen gainbeherarekin batera, lur-eremu handien artifi zializazioa etorri da, azpiegitura handiak gauzatu dira eta nekazaritza intentsiboa pixkana-pixkana nagusituz joan da. Landa eremuak kalte nabarmenak jasan ditu, besteak beste ekosistemen suntsipena edota kutsadura,

    biodibertsitatearen galera eraginez. Joka-molde desegokiak daude ekintza horien atzean. Egoera aldatzeko, ikerketaz gain, sentsibilizazioa eta heziketa ezinbesteko lanabesak izango dira, baita nekazarien parte-hartzea ere, bestela hobekuntzak ez baitira gauzatuko.

    Akordioaren baitan, bi erakundeek iker-keta-lanen berri emateko konpromezua hartzen dute, egiten dituzten ekintzetan zein bakoitzak dauzkan komunikazio-baliabideen bitartez. Hortaz, luze jo gabe agroekologiaren baitan Euskal Herrian burutzen diren ikerketen emaitzen berri emango dizuegu Ekolurran ere. Adiskidet-za haundi eta oparo baten ataria zeharka-tu dugulakoan gaude.

    Etorkizuna Internet bezalako leiho komun eta zabalean dagoela uste dutenak gero eta gehiago dira. Zeresanik ez produktu ekologikoen defendatzaile sutsuen etengabe-ko gorakadaz. Filosofi a horretan oinarrituta sortu dute Ekologikoak webgunea, baita izen bereko denda ere, Ondarroan.

    [ ] Ian Badiola ondarroarra konbentzituta dago joera ildo horretatik doala, Europako hainbat herrialdetan jada errealitatea da-eta. Pauso horiei jarraiki sortu berri du nes-ka lagunarekin batera Ekologikoak izeneko webgunea. Eta sareko leiho zabalarekin uztartuta, Ondarroan ere denda bat ireki dute, izen berberekoa.

    Batean eta bestean 1.500 erreferentzia inguru daude janaria, edariak, umeent-zako produktuak, kosmetika eta higiene kontuak, osasuna, etxea eta opariak tarteko. Produktuak dendan gordetzen di-

    tuzte eta nahi duenak bertan ikus eta eros

    ditzake. Internetetik zuzenean erostea da

    beste aukera, handik gutxi gorabehera 48

    ordura etxean jasotzeko. Eskaera webgu-

    nean agertzen den telefonora deituz ere

    egin daiteke, eta nahi izanez gero, den-

    dara joan jasotzera, Ondarroako bizilagun

    dezentek egiten duten eran.

    Produktu ekologikoak sustatzeaz gain,

    ahalik eta hurbileneko produktuak saltzea

    ere bada Ekologikoak ekimenaren fi lo-

    sofi aren parte. Horrexegatik, eta aukera

    izanez gero, bertako ekoizleekin egiten

    dute lan. Euskal Herrian egindako kremak,

    belarrak, ardoak, marmeladak, olioak,

    eztiak... dituzte. Dendari dagokionez,

    asteazken arratsaldeetan irekitzen dute,

    lauretatik zortzietara.

    Abiatu berri duten proiektua hasiera baten

    moduan ikusten dutela azaldu du Badiolak,

    produktuen salerosketa baino elikadura-

    ren mundua baitute gustuko, batez ere

    produktu ekologikoen normalizazioa ardatz

    hartuta. Hori guztia aurrerantzean etorriko

    den esperantzan daude, behin egonkorta-

    sun ekonomikoa lortuta. Orain, momentuz,

    nahikoa lan badute.

    www.ekologikoak.com

    Ondarroatik mundura, pro-duktu ekologikoak sarean

    ALBISTEA

    Ana ABARIZKETA. 2012/02/15www.gara.net-etik har